Docutec
Trastelekuak
Gaur egun, gero eta etxe txikiagoetan bizi gara; halere, larregizko kontsumoaren ondorioz, gero eta gauza gehiago dugu. Matematika-kontua da: posible al da gauza gehiago leku txikiagoan sartzea?
Irudia: Unsplash
|
HIZTEGI LAGUNGARRIA Eskaintza ere areagotzen. Eskaintza ere handitzen, zabaltzen. |
Iñaki Guridi: Hitz egin behar dugu trastelekuen fenomenoez (fenomenoaz), eskari hori handitu egin delako eta, horren aitzakian, eskaintza ere areagotzen ari delako; eta nola, gainera, Oihane.
Oihane Yustos: Datuek hala erakusten dute. Europan merkatua hazten ari da, eta Erresuma Batuaren, Frantziaren eta Alemaniaren atzetik, Espainiar Estatua bihurtu da trastelekuetara bideratutako metro karratu gehien dituen laugarren herrialdea: 2.000.000 m2 bideratzen dira erabilera horretara. Nortzuk dira bezero nagusiak? Ba, alokairuan pisua konpartitzen dutenak edo aire libreko kirol-jarduera egiteko materiala gordetzeko lekua behar dutenak. Baita unibertsitateko ikasleen kasuan (ere), ba, urtetik urtera trasteak atzera eta aurrera eramaten ibili beharrik gabe, gauzak ikasten ari diren hiri horretan gordetzera (gordetzeko) beharra dutenak. Askotariko behar horien atzean, asko dira negozio honetan errentagarritasuna ikusi duten norbanako eta enpresak, eta, inbertsio txiki-ertaina eskatzen duenez, epe laburrean ematen du errentagarritasun handia. Kopurua, bataz (batez) beste, % 14koa.
Iñaki Guridi: % 14ko errentagarritasuna aurkitzen dute inbertsio hori egiten dutenek; alegia, trastelekuen negozioan sartzen direnek. Ez daude horrelako errentagarritasuna ematen duten inbertsio asko.
Oihane Yustos: Ez, eta, gainera, arriskua txikia da; inbertsio segurua, nolabait esanda. Sarean arakatzen ibili gara, eta sekulako iragarki pila ikusi dugu. Negozio honetara bideratutako enpresak ireki eta ireki ari dira, eta adi: udalak ere hasi dira biltegiratzeko zerbitzuak eskaintzen; horretarako, hutsik dituzten lokalak baliatu dituzte. Azpeitian aurkitu dugu adibidea.
Mikel Odriozola: Guk, Alde Zaharra bizigarriago egiteko, ba, bueno, Alde Zaharrera bizitzera etorri den (diren) pertsonentzako (pertsonentzat), ba, bueno, jendearentzako (jendearentzat), ba, pixka bat gauzak errazteko. Badakigu Alde Zaharra, bere (haren) etxeen ezaugarriengatik-eta, askok igogailurik ez dute, edo igogailua dutenak (dutenek) eskailera estuak dituzte, edo garajerik ez dute, edo ganbararik ez dute... Orduan, bueno, ba, Alde Zaharreko bizilagunekin-eta egiten ditugun bileretan, eta beraiek (haiek), ba, problematika hori azaltzen ziguten. Orduan, ideia hori sortu zen: ba, bueno, ba, trasteleku batzuk egitea. Eta, egia esan, oso erantzun ona izan zuen. auzotar mordo bat etorri ziren (zen)...
Oihane Yustos: Mikel Odriozola Azpeitiko Udaleko zinegotziak dio harrera bikaina izan duela ekimen honek, hilean 25 €-ren truke, dagoeneko esleitu dira Alde Zaharrean herritarren eskura jarritako 27 trasteleku horietatik, 24.
Iñaki Guridi: Nolanahi ere, gutxi dira halako eredu publikoak, eta hiri eta herri gehientsuenetan zabaltzen ari direnak dira, ba, trasteleku pribatuak. Joseba Barandiaran, ekonomialaria, egun on.
Joseba Barandiaran: Halan ekarri.
Iñaki Guridi: Inbertsioa eskatzen du, baina aipatzen dutenagatik, epe laburrean errekupera daitekeen inbertsioa eta errentagarritasun handia ematen duena.
Joseba Barandiaran: Bueno, itxurazkoa emango du, ezta? Pandemiatik hona, Espainian eta Hego Euskal Herrian Europan baino oraindik hamar gehiago hazi da sektore hori, eta, bueno, ba, egia da gure gizartearen argazki oso aproposa edo adierazgarria ematen duela, ez? Batetik, etxebizitza geroz eta txikiagoak, kontsumo-gizartea, geroz eta traste, gauza gehiago gure inguruan, eta, bueno, horiek, ba, nonbait edo nolabait kokatzeko aukera hori, ez? Eta, era berean, hainbat lokal komertzial ere badira geure inguruetan, ba, komertzio txikiak dituen arazoengatik batik bat, ba, erabili gabe daudenak, edo, bueno, mota honetako erabilera ere eman dakiekeenak.
