Bilboko Udalak Diogenes sindromeaz ikerketa egin du. Diogenes sindromea dutenek hondakin asko pilatzen dute etxean, eta sarritan ezertarako balio ez dutenak: janari-hondarrak, arropak, ontziak, etab.
Ikerketa horren berri jakiteko udaleko arduradun batekin hitz egin dute Euskadi Irratiko Faktoria saiokoek.