detalle dokuteka-generico-fitxa

Suescako euskalduna

Laura Penagos aktorea Suescan (Kolonbia) jaio zen. Nagusi zela etorri zen Euskal Herrira. Euskarak herrimina kendu omen dio.

Ttap aldizkari digitalean, Amaia Uribek Laura Penagos aktorea elkarrizketatu du. Pasarte honetan, euskararen berri nola izan zuen kontatuko digu, baita zerk bultzatu zuen ere Euskal Herrira etortzera eta euskara ikastera.  

 

Irudia: Ttap

 

 

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA 

Espazio erraldoia. Espazio oso handia. 
Antzezten dut. Aktoreek egiten duten lana. 
Ez dago Euskal Etxerik: Euskal Herritik emigratutakoek jatorriarekin harremana ez galtzeko sortutako eremuak munduko hainbat herrialdetan. Euskal Herrian dauden bezalakoak: Gaztela eta Leongo Etxea, Galiziako Etxea... 


Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

Amaia Uribe: Laura Penagos, ongi etorri Ttapera. 
Laura Penagos: Eskerrik asko gonbidapenagatik, Amaia. 
Amaia Uribe: Bueno, Laura, aktorea zara, sortzailea ere bai. Kolonbiarra izatez, baina heldu zinela etorri zinen Euskal Herrira, eta euskara ikastea erabaki zenuen. Zergatik? 
Laura Penagos: Pues (bada), beitu (begira) orain dela ia-ia 17 urte ailegatu nintzen hona bizitzera, Euskal Herrira, eta berehala erabaki nuen euskara hizkuntza ikasi behar nuela. Nik uste dut oso garrantzitsua dela, azkenean, azken finean, Euskal Herrian euskaraz. Eta oso animatuta nengoen eta, bueno, pues (ba), murgildu nintzen, eta geratu naiz edo geratu nintzen, eta prozesu ederra izan da, zoragarria, oso aberatsa. Gogorra, nola ez, hasieran: ez da nire ama-hizkuntza... edo hitzak oso ezberdinak dira, baina oso ongi.  
Amaia Uribe: Zer da euskara zuretzat?  
Laura Penagos: Zer da euskara? Dena, dena. Egia esan, euskara nire bizitzan espazio erraldoia du, euskarak. Oso garrantzitsua da; izan ere, lan egiten dut euskaraz, idazten dut, antzezten dut, maitatzen dut. Orduan (Beraz), nire eguneroko tresna da hitz egiteko, lan egiteko, bizitzeko. Orduan (Hortaz), bai, zalantzarik gabe, oso-oso garrantzitsua da niretzat. 
Amaia Uribe: Ondo iruditzen bazaizu, hasieretara joango gara prozesu hori nolakoa izan den jakiteko. Zu Kolonbian jaio zinen, Suescan. Nolakoa da Suesca?  
Laura Penagos: Ba, Suesca herri txikia da; Bogota ondoan dagoen herri txiki bat da. Ez da batere polita edo berezia, baina nire herria da, edo gure herria da, eta maite dut. Han bertan jaio zen gure aita, eta han jaio nintzen eta hazi nintzen. Eta, orduan (hori dela-eta), nolabait, niretzat oso garrantzitsua izan da Suesca, eta, oraindik, oso garrantzitsua da. 
Amaia Uribe: Suescan ez dago Euskal Etxerik, ez dago euskal komunitaterik...  
Laura Penagos: Ez, kar-kar!  
Amaia Uribe: ...eta, hor jaiota, nola edo noiz izan zenuen zuk lehenengoz euskararen eta Euskal Herriaren berri? 
Laura Penagos: Pues, beitu, maiz esaten dut, Amaia: gure aita (aitak) apaizekin ikasi zuen, eta, orduan, haien artean euskaraz hitz egiten zuten. Orduan, bueno, pues, noizean behin, aitak bai esaten zigun: “Ai, pues, apaizek hitz egiten zuten haien artean euskaraz, baina, klaro (jakina), guk ez genuen ezer ulertzen, ez dakit zer...”. Eta gero, 2006an, justu euskaldun bat ezagutu nuen gure herrian, Suescan, euskalduna, eta, orduan, berriro bideratu nuen informazio bera. Ezta? “Ni euskalduna naiz”, esan zidan, “eta Euskal Herrian euskaraz hitz egiten dugu...”. Eta, orduan, konexio (lotura) egin nuen: “Hara! Klaro, orduan, hori da aitaren istorioa, pues, klaro, hemen konektatuta dago zuekin, zuen herriarekin, ez dakit zer...”, eta horrela hasi nintzen Euskal Herria ezagutzen. Suescan, o sea (hau da), esan dezaket Suescan Euskal Herria ezagutu nuela, eta hori ederra da.

detalle2

Dokuteka

B1
02-03-2026

x61pRelaContWAR

39059262
00:04:08

x61pViewCountWAR

762

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR