detalle dokuteka-generico-fitxa

Inguruak min

Gero eta nerabe gehiago kezkatzen ditu beren osasun mentalak. Hainbat hezitzailek eta psikologok erantzuna eman nahi diote arazo horri.

Elhuyarrek Zurrunbiloa proiektua abiatu du, gazteen osasun mentalaren garrantzia nabarmentzeko. Atal honetan, hainbat adituk aztertu dute inguruneak zer-nolako eragina duen haiengan.

HIZTEGI LAGUNGARRIA 

Alderdi hauskor bat. Alderdi hausteko, apurtzeko erraza. 
Deserrotze batera eraman. Sustraiak ondo finkatuta ez izatearen sentsazioa izan. 
Bor-bor gaude. Urak irakitearen onomatopeia da. Irudizko adiera, kasu honetan. 

Transcription:[+] Transcription:[-]

Xabi Martinez: Nik esango nuke gaur egungo gazteek badutela sentsazio bat oso markatua, ziurgabetasunarekin, beldurra, etorkizunarekiko mesfidantza bat (bat).  

Maitane Ormazabal: Ze dira lehenengo aldia, generazio (belaunaldi) oso bat ari dena esaten: “Nik alderdi hauskor bat daukat, ez nago ondo”.  

Maider García de Bikuña: Kanpo-baldintzatzaileak oso garrantzitsuak dira, zer esanik ez nerabezaroan, nortasuna sendotzen ari denean. 

Maitane Ormazabal: Gaztea bera ulertzeko, bere ingurua ezinbestekoa da begiratzea eta ulertua izatea.  

Ba, gaur egungo gazteak bakarrik sentitzen dira; bakarrik eta ez-ulertuak. Eta bi horien nahasketak, ez?, ba egiten diena da (eramaten ditu) aislamendu (isolamendu) batera edo deserrotze batera eraman. Egia da nerabezaroan beti dela karakteristika bat, beti egon da... bueno, ba, zailtasunak guzti horren (horren guztiaren) parte izateko, eta puskatzaileak gaude, bor-borrean (bor-bor) gaude... Baina, gaur egun, asko kostatzen ari zaie edo beraien edo gizarte edo herri edo familiaren parte sentitzea. Zergatik? Ba, gaur egun gizarte oso likidoa daukagu; ez dago gauza sendo askorik. Orduan, gu nerabezaroan, nahiz eta gu bor-borrean egon, beti behar ditugu sustraiak, ez?, ondo sartuak egotea. 

Xabi Martinez: Eta oso esanguratsua da hezi direla gazteak etengabeko krisi-sentsazio batean, badagoela ere (halaber) belaunaldi izaera duen haustura ekonomiko edo sozial bat, badakiguna gurasoak baino okerrago biziko direla. 

Maitane Ormazabal: Orain arte, begiratu dugu txanponaren alde batera, eta osasun mental edo emozionalari buruz hitz egin dugun momentuan, jende guztiak begiratzen zuen norbanakoa (zion norbanakoari), eta pisu guztiak zure gainean zeuden, ez?… Eta, gaur egun, hasi gara beste begirada bat ere sartzen. Eta da kontestua: ni eta nire testuingurua. Eta testuinguruak guk uste dugun baino askoz ere pisu handiagoa dauka. 

Maider García de Bikuña: Kanpo-baldintzatzaileak oso garrantzitsuak dira edozein pertsonarentzako. Azkenean, besteen begiradapean sortzen dugu gure irudia; zer esanik ez nerabezaroan, nortasuna sendotzen ari denean. Beraz, edozein pertsonaren garapenean, besteen begirada (begiradak), besteen komentarioek besteek bidaltzen dituzten mezuak, nahiz eta batzuetan ahoz ez izan, berebiziko garrantzia daukate, eta eragin handia izango dute garapen horren bidean, ez?, edo norabidean. Familiak eragiten digu, lagunek eragiten dute, eta, batez ere nerabezaroan, irakasleek, ikaskideek, komunikabideek... Orduan, guztiok eragiten dugu garapen horretan, eta, segun nola eragiten dugun, ba, gazte horien osasunean, noski, eragina ezberdina izango da. 

detalle2

Document library

C1
01-19-2026

x61pRelaContWAR

38959110
00:03:20

x61pViewCountWAR

953

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR