Pantaila aurrean itsatsita
Bideo bat, eta beste bat, eta beste bat, begiak pantailatik ezin kendu. Nola egiten dute jendea pantaila aurrean itsasteko? Besteak beste, teknika psikologikoez baliatzen dira, erabiltzaileak zurrunbilo batean sartzeko.
Instagram, Youtube, TikTok eta tankera horretako plataformek, algoritmoez gain, teknika psikologikoak erabiltzen dituzte jendea pantailetara itsatsita izateko. Telmo Lazkano aditua da osasunean eta hezkuntza digitalean. EITBren Zurrunbiloa saioan azaldu ditu zein diren teknika horiek, eta zeinen ondo funtzionatzen duten.
Zurrunbiloa saioak gazteen osasun mentala du ardatz. Saioaren eduki gehiago ikusteko, sakatu hemen.
Irudia: Pxhere (Aitorpen beharrik ez)
HIZTEGI LAGUNGARRIA Inork ez du zentimo bat ordaindu. Zerbait jaso haren truke dirurik eman gabe. Plazaratu beharko genuke. Publikoki adierazi beharko genuke, esan beharko genuke Berez bilatu. Kanpoko eraginik gabe, nork bere borondatez bilatu. Bat datozen (bat etorri). Iritzi berekoak izan, ados egon. |
Nola liteke, zerbait dohainik eskainita, enpresa hauek gaur egun dauden enpresa aberatsenen artean egotea? Inork ez du zentimo bat ordaindu Whatsappa edo Tik-Tok erabiltzeagatik, ezta? Beraz, azkenean, galdera da nola ari garen ordaintzen.
Eta galdera horri heltzeko, plazaratu beharko genuke oso ezaguna den esapide bat. Eta da: produktua ordaintzen ez duzun unetik, zu bihurtzen zarela produktu. Eta horrek ondorioak ditu.
Zenbat eta denbora gehiago eman mugikorraren aurrean, are eta informazio gehiago eskuratzen dute pertsona horren inguruan, eta, ondorioz, manipulazio- edo eragin-ahalmen handiagoa lortzen dute. Eta hori da, hain zuzen, gero salduko dena.
Norbanakoa pantailaren aurrean mantentzeko, hainbat teknika erabiltzen dira. Bi multzotan banatuz gero, izango litzatezke (lirateke) teknika teknologikoak eta, gero, teknika psikologikoak edo psikologian oinarria dutenak, batik bat.
Kontsumitzaileen % 70ak kontsumitzen du logika… berak berez bilatu ez duen zerbait. Osea (Alegia), logika algoritmikoak erakusten duena. Horrek ekartzen duena da, neurri handi batean, erabiltzaileak ez duela nahi duena ikusten, baizik eta logika algoritmiko honek berbideratutako (birbideratutako) edukia. Eta hortik jaiotzen da nola lortu duten horren onak izaten (izatea) bideoak gomendatzen.
Eta nola lortu dute horrelako gidaritza? Bi teknika psikologiko oso garrantzitsu jarri direlako martxan. Zeintzuk dira? Ba(da) alde batetik, logika algoritmikoaren erradikalizazioa eta, bestetik, burbuila efektua edo teknikoki echo-chamber bezala definitua izan dena.
Goazen ikustera logika algoritmikoaren erradikalizazioa zertan datzan. Demagun, nik hegazkinak lehorrrratzen (lurreratzen) ikustea dudala gustuko. Beraz. adibidez, Youtubek erakutsiko dizkit horrelako bideoak. Baina horretan jarduten badut, hurrengo pauso batean iradokiko dizkit lehorreratze ikusgarriak edo arriskutsuak. Eta horretan jarduten badut, azkenean, zer gomendatuko dizkit? Istripuak. Gauza negatibo edo erradikalei, modu naturalean, arreta gehiago (handiagoa) eskaintzen diogu (diegu), eta logika algoritmiko honek oso ondo daki hori, eta hori ustiatuko du.
Eta ondorengo ezaugarria edo teknika psikologikoa, baita ere. Da echo-chamber-a edo burbuila-efektua. Gure aurreiritziekin bat datozen edukiei, ideiei arreta gehiago eskaintzeko joera dugu. Adibidez, ezkertiarra baldin banaiz, ezkertiar ideiak bultzatzen dituzten bideoak edo edukiak kontsumituko ditut lehenago eskubikoarekin (eskuindarrekin) alderatuta. Eta horrela sartuko nau, segun eta zer kontsumo (kontsumoaren arabera), baina hiru astetan gutxi gorabehera, nire ideien burbuila baten baitan. Jasoko dudan % 90a inguru izango da nire aurreiritziekin bat datozen ideiak. Baina kontuz, ze(ren), hori ematen den bitartean, ematen ari da logika algoritmikoaren erradikalizazioa. Alegia, doa apurka eta apurka, apurka, hara(ta)go eta hara(ta)go. Laburbilduta, sartzen nau nire ideien burbuila erradikal batean.