detalle dokuteka-generico-fitxa

Armairutik kanpo

Armairutik irtetea errespetua, aniztasuna eta inklusioa lantzeko modua da. Helburua da nork bere identitatea beldurrik gabe adierazi ahal izatea.

Steilas hezkuntza-sindikatuak Armairutik kanpo, hezkuntzan ere! kanpaina du abian. Hainbat irakaslek armairutik irteteko ekintza sinbolikoa publiko egin dute. Haiek kontatuko digute zer dela-eta den garrantzizkoa ekimena. 

 

 

 

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA  

Lehen Hezkuntzako PTa. Beharrizan bereziak dituzten ikasleei laguntzea helburu duten hezkuntzako profesionalak. 
Heteroarauari intsumisio egin. Heterosexualitatean oinarritutako sistema kulturalari aurre egin. 
Norbaitengana jo. Norbaiten laguntza bilatu. 
LGTBI jazarpena. Kasu honetan, kolektibo horren aurka egitea. Bizitzako beste arlo batzuetan ere izaten da: eskolan, emakumeen aurka... 
Funtsezko eskubidea. Oinarrizko eskubidea.  
Pertsonaren ongizatea. Pertsonaren erosotasuna, eroso bizitzea. 

 

Transcription:[+] Transcription:[-]

Kaixo! Amaia naiz, LHko PTa (Lehen Hezkuntzako Pedagogia Terapeutikoko irakaslea), eta bisexuala naiz. 

Mikel Uriguena naiz, 2. hezkuntzako irakaslea, Steilaseko liberatua eta gaya. 

Haizea naiz. LHko (Lehen Hezkuntza) irakaslea, emakume feminista, ama eta neobollera. 

Kaixo! Ni Txiki naiz. LHko PTa naiz eta, zorionez, bollera naiz.  

Kaixo! Raul naiz, 2. hezkuntzako irakaslea, eta aspaldi-aspaldi erabaki nuen heteroarauari intsumisioa egitea. 

Kaixo! ni Ainara naiz, LHko tutorea, eta, zorionez, armairutik kanpo dagoen lesbiana harroa naiz, eta baita ere ustezko haur trans baten ama.  

Ba, ikasleak identifikatuta sentitu (senti) daitezen eta, behar izanez gero, norbaitengana jotzeko aukera izan dezaten. 

Armairutik ateratzea garrantzitsua da hezkuntza-komunitatea osatzen dugun LGTBI kide guztion arteko sareak osatu eta sendotzeko. 

Armairutik irtetea garrantzitsua da, beste esparruetan bezala, heteroarauarekin apurtzeko eta ikasleek erreferentziak izan ditzaten. 

Ba, alde batetik, garrantzitsua delako armairutik kanpo bizitzea, lantokietan ere bai; eta, kasu honetan, gure lantokia eskola da. Eta, beste alde batetik, ikasleen erreferente onak izan ahal garelako. 

Ikastetxeetan maiz izaten diren jazarpenak edo bullyingak maiz zerikusirik dute LGTBI jazarpenarekin. Orduan, armairutik kanpo dauden irakasleak egotea inportantea izan daiteke ume horiek erreferenteak izateko eta kasu horiek bideratzeko.  

Oso inportantea iruditzen zait armairutik kanpo egotea, batetik, gure funtsezko eskubidea delako eta pertsonaren ongizate emozionalarentzako ezinbestekoa. Baina, bestetik ere, gaur egungo ikasleek hain beharrezkoak diren erreferenteak izan ditzaten, ez gertatzeko, guri gertatu zitzaigun bezala, ez genituela halako erreferenterik izan, eta horrek sufrimendu handia eragin zigun. Horregatik, aupa, denok, armairutik kanpo! 

detalle2

Document library

B1
10-22-2025

x61pRelaContWAR

38441669
00:02:33

x61pViewCountWAR

1352

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR