Docutec
Bullying-ari aurre egiteko ekimen berritzailea
Bullying-aren erruz hainbat ondorio fisiko nahiz psikologiko sufritzen dituzte ikasleek. Eta, kasurik gehienetan, biktimaren autoestimua jaistea eragiten dute.
Gurutzetako Alazne ikastetxean "Berdinen arteko tutoretza" izeneko programa berritzailea jarri dute abian, eta horri esker, ikasleek eurek egingo diote aurre eskola-jazarpenari. Eskola-jazarpenaren kontzeptua barneratuta daukate guztiek eta horri aurre egiten saiatzen dira.
Programari esker, eskola-jazarpenari aurrea hartu eta gerora, arazo handi bihur daitezkeen gatazka txikiak konpontzen dituzte Barakaldoko ikastetxean.
Erreportaje osoa hemen entzun dezakezu.
KAZETARIA.- Bullying-ari edo adingabe berdinen arteko ematen den indarkeriari aurre egiteko programa berritzailea jarri dute abian Gurutzetako Alazne ikastetxean. Euskal Herrian aitzindaria, “Berdinen arteko tutoretza” izena jarri diote programa horri. Irakasle eta ikasleekin izan da Alazne ikastetxean, Gurutzetan, Maider Martin.
(txirrin-hotsa)
MAIDER.- Gaur egun, ikastetxeak ez dira bakarrik ikasteko guneak. Haratago doaz, baloreak barneratzeko esparruak dira. Horregatik Gurutzetako Alazne ikastetxean bullying-ari aurrea hartu nahi diote. Edozein indarkeria mota ekiditeko, “Berdinen arteko tutoretza” izeneko programa abiatu dute. Lorena Rodriguez, DBHko 3. mailako tutoreak eman dizkigu programaren xehetasunak.
LORENA.- Egiten dena da ikasle nagusiago bat, bada txikiago baten tutorea, lagungarriagoa iruditzen zaigulako beste ikasle bat izatea tutorea irakasle bat baino. Normalean haien artean askoz errazago kontatzen dituzte gauzak, irakasleoi baino.
MAIDER.- “Berdinen arteko tutoretza” elkarbizitzarako programa aitzindaria da Euskal Herrian. Iazko uztailean irakasleek formazioa jaso zuten eta tutoretza-orduetan ikastetxeko 200 ikasleei helarazten diete ikasitakoa. Horietako 100 tutoreak dira, eta beste 100ek tutoreen babesa dute.
LORENA.- Tutoreei (Tutoreak) lehenik eta behin kontzientziatu behar zaie (dira). Horrela ikusten dute ze inportantea den bullying-arekin izandako arazoak ekiditea, eta tutorizatuei laguntza eskatzea erraza zela azaldu zitzaien.
MAIDER.- Urte batzuen buruan Alazne ikastetxean dauden ikasle guztiek, 700 ikaslek, parte hartuko dute programan. Aurten DBHko 3. mailako ikasleekin hasi dira. Eurak tutoreak dira, eta lagundu egiten diete lehenengo mailakoei Lehen Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntzara pasatzen. Horretan dabil Izaro, 14 urteko neska. Bera da 12 urteko Unaxen tutorea. Unaxentzat eredu izateak duen garrantzia zenbaterainokoa den badaki Izarok. Izarok eta Unaxek jolas-orduetan hitz egiten dute. Eguneko gorabeherak izaten dituzte mintzagai. Gatazkarik ez dela sortu berretsi nahi izaten du Izarok. Arazoren bat antzemanez gero, hauxe abiatu beharreko prozedura.
LORENA.- Tutoreak egin ahal ditu bi gauza: joan daiteke, erasotzailearengana, hitz egin berarekin, arazoa konpontzeko. Eta ez badio kasurik egiten, hitz egin dezake ere erasotzailearen tutorearekin. Eta bi tutoreren artean konpontzeko arazoa.
MAIDER.- Berdinen arteko tutoretza programari esker emozioak ere lantzen dira. Bestearen lekuan jartzea premiazkoa da. Hori ere ikasi du Izarok.
IZARO.- Zuk ez duzu ikusten, baina beste pertsonek arazoak izan ahal dituztela, eta zu ez zara konturatzen, eta zuk egin ahal duzula zerbait arazo honen aurrean. Eta normalean ez dugu ezer egiten.
MAIDER.- Emozioak landuz, gatazken aurrean ikasle aktibo izatea lortu nahi dute. Behatzailearen jokabideak berebiziko garrantzia dauka bullying kasuak antzeman eta erasotzailea geldiarazteko.
LORENA.- Normalean publikoak egiten duena da, ezer ez egitea. Eta hori da gu lantzen ari garena. Azken finean, ez badute ezer egiten, konplizeak izaten direlako.
LORENA.- Behatzailearen isiltasunak indartu egiten du erasotzailea
