Docutec
Noiz garbitu zenuen azkenekoz?
Gaur egun oso ohikoa da lanean edo ikasten ari garela ur, kafe edo dena delako edari-botila berrerabilgarria alboan edukitzea. Zenbatero garbitzen dugu, ordea? Erne!
Euskadi irratiko Faktoria saioan Miren Basarasek gai honen inguruko argibideak eman ditu.
Elkarrizketa osorik entzun nahi izanez gero, hemen klikatu.
Irudia: Zeropromozi, Pixabay
|
HIZTEGI LAGUNGARRIA Jasangarritasunaren izenean. Jasangarritasuna aitzakia edo zergaiti hartuta. |
Esataria 2. Bai. Eta orain askori zer pentsa emango dizuen galdera: botila hauek garbitzeko ohiturarik ba al duzue? Kontua da zera irakurri dugula; horrelako botila-muturrak badirela bakterioen fokuak garbiketa falta eta hezetasunaren ondorioz bakterioek erraz omen dutela ugaltzea.
Lerroburu batean honela diote: botila-mutur batean 21 milioi bakterio egon litezkeela edo beste modu batera esanda, hori da komunontzi batean egon litezkeenak baino 40 mila aldiz gehiago.
Esataria 1. Bueno (tira), lerroburuetatik harago, gaia kontestuan (testuinguruan) jarri nahi dugu Miren Basaras mikrobiologian doktorea da, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea. Egun on, Miren!
Miren Basaras. Egun on!
Esataria 1. Zein bakterio agertu daitezke botiletan eta zein ondorio eragiten dituzte. Kezkatzeko motiborik badago?
Miren Basaras. Bueno (tira), argi dagoena da erabiltzen ditugun botila horietan egon daitezkeen mikroorganismoak eta bakterio printzipalenak (nagusienak) izango dira guk gure ahotik garraiatzen ditugunak eta baita ere egon daitezkeen beste hainbat bakterio izan daitezke gure eskuetan dauzenak (daudenak). Beraz, ba bueno horiek izango dira printzipalenak: gure inguruan dauden mikroorganismoak. Horiek gaixotasunak eman ahal dituzte (sortu ditzakete)? Bai, gure ahoan ditugun bakterio batzuk, nahiz eta gure mikrobiotakoak izan, batzuetan infekzioak ematen (sortzen) dituzte. Eta kasu honetan infekzio gehienak izango dira larru azalekoak. Ba ura edaterakoan edo likido hori edaterakoan, ingurune horretan, aho-inguru horretan ager daitezkeen larru azaleko lesioak edo zauriak edo … eta baita ere ba bueno, batzuetan izan daitezke baita ere digestio-aparatuan ematen dituztenak. Azken finean likido horiek digestio aparatura ailega daitezke eta beherakoak edo eman ahal dituzte (eman ditzakete). Oso zaila da, egia da, askoz ere sintoma larriagoak ematea. Kasu honetan botila egon beharko litzateke oso zikin, bakterioz beteta eta abar.
Esataria 2. Eta botilaren materialaren arabera, izan plastikozkoak edo kristalezkoak edo metalezkoak, egoera berbera ematen da ala bada desberdintasunik?
Miren Basaras. Bueno ba, ezberdintasunak badaude. Zergatik? Ba bueno, esate baterako plastikoan oso ondo hazten dira bakterioak eta, beraz, ez lirateke izango aproposenak. Gainera, plastikozko botila horietan baita ere apurtzen doa plastiko hori, mikroplastikoak sortzen dira… aldiz kristalezkoetan edo metalezkoetan eta metalezkoetan aipatzen baldin badugu altzairu herdoilgaitzarenak eta abar, askoz ere aproposagoak dira. Eta gero, bueno, hemen gauza da ez dela bakarrik materiala nolakoa den baizik eta baita ere zer sartzen dugun barruan: ura baldin bada, ur hori iturriko ura bada, bueno, badakigu iturriko ura ez dela esterila, hau da, bakterioak badauz (badaude) bertan. Baina sartzen baldin badugu zukuak edo edari energetikoak edo beste gauza batzuk azukre asko dituztenak, azukre horretan askoz ere hobeto ugaltzen dira bakterioak.
Esataria 1. Materiala dena delakoa dela ere botilak garbitzea komeni dela, hori argi geratu zaigu. Zenbatero eta nola garbitu beharko genituzke botilak, Miren?
Miren Basaras. Nahiko modu errazean. Ur beroa jarri eta detergente pixka bat, nahastu eta gero garbitu edo bestela, ba, ontzi-garbigailuan sartu eta garbitu. Eta hortik, nik uste dut ohitura hori astero hartzea garrantzitsua dela.
Esataria 1. Ba, zin dagigu beteko dugula, e. Miren Basaras mikrobiologian doktorea eta EHUko irakaslea, eskerrik asko!
