Getxophoto, kalea erakusketa-areto

Aurten berrikuntza nabarmen batekin etorri da Getxophoto Nazioarteko Irudi Jaialdia, 15 urtez irailean egin ondoren, 2022an ekainera aldatu dute. Betiko moduan kalean, hainbat tokitan, jarritako irudiak izango dira protagonista.

Aurtengoa XVI. edizioa da. Ekainaren 2tik 26ra bitarte egongo dira ikusgai argazki erraldoiak eta instalazioak Getxoko (Bizkaia) hainbat lekutan.

 

 

 

 

 

2020ko Getxophotoko irudi bat. Argazkia: Makeip (CC0 1.0) (Wikimedia Commons)

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Bereganatu du. Beretzako hartu du, bere egin du.

Ikusgai daude. Ikusteko moduan daude.

Etorkizuna irudikatzeko ariketa. Etorkizuna, etorriko dena, nolakoa izango den imajinatzeko ariketa.

Kasinoaz gain. Kasinoaz aparte, kasinoa eta gehiago.

Haratago joan. Urrunago joan.

Uda ostean. Uda ondoren, uda pasatu eta gero.

 


Transcription:[+] Transcription:[-]

Nerea Iriarte kazetaria. Algortako Kasinoa bereganatu du aurten Getxophotok. Leihoetan Ainhoa Resano iruindarraren Anónimas argazkiak, eta barruan Clare Strand britainiarraren irudi-instalazioak.  

Jokin Aspuru, Getxophotoko zuzendaria. Joko bat da, jolas bat. Parte hartzen duenak uztai bat botatzen du. Asmatzen badu, artistaren lan original bat eramango du etxera. da. Laburtzeagatik, artearen desakralizazioarekin jolasten ari gara.  

Kazetaria. Strand eta Resanoz gain, beste 20 artistaren lanak ere ikusgai daude Getxophotoren XVI. edizioan.  

Jokin Aspuru. Dibertsitatea. Dibertsitatea jatorriz; mundu osoko artistak dauzkagu: Latinoamerikakoak, asiarrak, europarrak, eta euskaldunak, jakina! Dibertsitatea, genero aldetik. Dibertsitatea, hizkuntza fotografikoaren aldetik baita ere.    

Kazetaria. Imajinatu da nazioarteko irudi-jaialdiaren ardatza, ziurgabetasunez beteriko orainalditik etorkizuna irudikatzeko ariketa.  

Jon Uriarte komisarioa. Nola krisi askotan bizi garen gaur egun, beste etorkizuna pentsatzeko leku bat eta momentu bat ireki nahi dugu.  

Kazetaria. Aipaturiko kasinoaz gain, beste hainbat berrikuntza dakartza aurtengo Getxophotok.  

Jokin Aspuru. Erakusketak, ikusiz [ikusteaz] gain, haratago joan nahi dugula. Publikoaren interakzioa bilatzen ari gara.  

Kazetaria. Aurten Getxophotok ekarri dituen berrikuntzen artean nabarmenetariko bat data-aldaketa da. Orain arte uda ostean egiten zen. Hemendik aurrera, Getxoko nazioarteko irudi-jaialdia ekainean egingo da. Aurten, juxtu 2tik 26ra. 

B1
06-02-2022
29502729
00:01:23
372