Jan-hondarrak aprobetxatzeko ideiak

Hozkailua ireki eta jaki-hondarrak edukitzea oso normala da. Askari on bat egiteko hiru proposamen entzungo dituzu segidan, Iker Markinez sukaldariaren eskutik.

Ormaiztegiko Kuko jatetxeko sukaldariaren esanetan, jende askok eskatzen dio jan-hondarrak aprobetxatzeko ideiak ematea eta horregatik landu du gai hori Euskadi Irratiko Faktoria saioan. 

Audio osoa entzuteko, klik egin hemen.    

 

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Jan-hondar. Sobera geratu den janaria. 

Aprobetxatu. Probestu, probetxatu/progotxatu (Ipar). Etekina atera, berrerabili. Antonimoa: alferrik galdu. 

Gauzen arabera osatu. Hozkailuan dauden gauzak erabiliz osatu.  

Gauza berdintsuak. –tsu atzizkia antzekotasuna adierazteko ere erabiltzen da: berdin>berdintsu, hala>halatsu, igual>igualtsu…   

Xukatu. Ura kendu. 

Horren aitzakian. Aitzakia horrekin.  

Irabiatu. Nahastu.    

Baratzuri-ale pare bat. Bi berakatz-ale.    

Eta edukiz gero. –z + gero> zkero>ezkero ere ahoskatzen da (eduki ezkero). Era berean: emanez gero> eman ezkero, adieraziz gero>adierazi ezkero…  

Olio-txorrotada gordina. Olio-txorrotada bere horretan, olioa frijitu gabe. 

Intxaur pare bat zurituta. Bi intxaur oskola kenduta.  

Gozatu. Ondu, prestatu. Adibidez, entsalada gozatu: gatza, olioa eta ozpinaz prestatu. 

 


Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria. Bueno, zer proposatuko diguzu meriendarako? E, zer meriendatuko dugu, Iker?  

Iker Markinez sukaldaria. E, bueno, askotan galdetzen didate ba… Egin behar duguna pixka bat gure hozkailuan, gure frigorifikoan, lardaskatu zergatik [zeren] hortik aterako ditugu hiru, hiru tosta (tostada/ogi txigortu). 

Esataria. Hiru tosta (tostada/ogi txigortu) 

Iker Markinez. Hiru ideia. Eta ideiak izaten dira, nire iritziz, errezeten oinarri hoberena. Horregatik, ideia hauek hartuta, zuen frigorifikoan [hozkailuan] dauden gauzen arabera osatu dezakezue [ditzakezue], baita ere, gauza berdintsuak, e!  

Esataria. Bale.  

Iker Markinez. Orduan, lehenengo egin behar duguna da humus bat. Jendeak askotan humusa ez dakiela ere zer den eta horren aitzakian, batzuetan, erosi egiten dute pote bat, humusarena. Bueno ba, jakin dezagun humusa dela garbantzuarekin egindako pure bat. Garbantzuak egingo ditugu, bueno, eskurritu [xukatu], o sea, (alegia), duten ura… 

Esataria. Ura kendu, ez? 

Iker Markinez. Ur guztia kendu.  

Esataria. Bale.  

Iker Markinez. Jarriko dugu baso-batidora batean, bai amerikana (amerikarra) edo batitzeko (irabiatzeko) tramankulu bateko baso batean, eta hor botako diogu… Bota diezazkiogu gauza asko…  

Esataria. Bai. 

Iker Markinez. Baina bueno, pixka bat normal, humus normaltxo bat egiteko, baratzuri-ale pare bat, gero botako diogu olio-txorrotada bat… 

Esataria. Bale.  

Iker Markinez. Limoi-zumo (limoi-zuku) pixka bat, eta gatza, piperrauts beltza eta, edukiz gero, ez baldin badago ez da ezer gertatzen, baina kumino pixka bat. Horrek ematen dio toke (ukitu) arabiar puntu hori.  

Esataria. Um. 

Iker Markinez. Beste batzuek kanela… Denetik botatzen diote. Baina horiekin nahiko izango litzateke. 

Esataria. Bale. 

Iker Markinez. Hori ondo, ondo, ondo, ondo batitu (irabiatu) eta geratzen dena da pure lodi bat, bai? non pure horrekin egin behar dugu [dugun], tosta (tostada/ogi txigortu) baten gainean zabaldu… Eta orain dator pixka bat, bueno, beste toketxo (ukitutxo) bat emango diogula, dela pimentoi gorria [dena piperrauts gorria]. Ja tostan (tostadan/ogi txigortuan) dugunean pimentoi gorria bota, eta olio-txorrotada gordina. Hori izango litzateke tosta (tostada/ogi txigortu) bat.  

Oso garrantzitsua da, meriendan egiten baldin badugu… Gaur ez daukat humus meriendatzeko horrela, gogorik. Urdaiazpikoa ere bota behar dut… Bueno ba urdaiazpikoa jaten baldin badugu meriendan, (askarian), gauean afaltzeko, humusa.  

Esataria. Humusa. Bale.  

Iker Markinez. Txandakatu merienda eta afariaren arteko tosta (tostada/ogi txigortu) hauek.   

Esataria. Bale. Bale.  

Iker Markinez. Bigarrena izango litzateke aguakatea.  

Esataria. Bigarren tosta (tostada/ogi txigortua): aguakatea. Bai.  

Iker Markinez. Aguakatea askotan erabiltzen dugu entsalada baterako, aguakatea, eta gero erdia, zeini ez zaigu geratzen beste erdi bat hor, pixka bat triste antzekoa, ez dakigula zer egin berarekin?  

Bueno ba, erdi hori, pixka bat itsusia dagoen partea kendu. Eta sardeskatxo batekin plater batean zukutu egingo dugu, eta egingo dugu pure estilo bat, guakamoleen estiloko puretxo bat.  

Esataria. Bale. Aguakatearekin.  

Iker Markinez. Hori egingo duguna da, oraindik gatzik eta ezer, ez bota, bakarrik egingo dugu zukutu. Eta orain tostaren gainean jarriko dugu aguakatea zabalduta, txukun zabalduta.  

Esataria. Bale.  

Iker Markinez. Eta orain jarriko diogu gazta, hozkailuan dugun edozein gazta: Idiazabalgoa, ahuntzarena…  

Esataria. Gazta. 

Iker Markinez. Nahi dugun gazta, xafla fin batzuk, eta intxaur pare bat aletuta, zurituta, gaztaren gainean. Horri ere olio-txorrotada bat bota. Eta bigarren tosta (tostada/ogi txigortua) 

Esataria. Ez duzu besterik behar.  

Iker Markinez. Hori da.  

Esataria. Aguakatea, gazta eta intxaurrak.  

Iker Markinez. Hori da.  

Esataria. Eta olio-txorrotada 

Iker Markinez. Hori oso-oso goxoa geratzen da. Eta denbora guztian ari gara gure hozkailua garbitzen.  

Esataria. Hori da.  

Iker Markinez. Hori inportantea…  

Esataria. Ez ibili gauza berriak erosten, gauzak baldin badauzkazueAtera eta aprobetxatu.  

Iker Markinez. Bai. Nik uste dut… Nik esaten dudanean hor frigorifikoan (hozkailuan) dauzkagunak… Eske (izan ere) denok daukagu gauza berdina.  

Esataria. Bai.  

Iker Markinez. Pote bat irekitzen dugu piperrarena, eta piperrak gelditzen dira bi.  

Esataria. Hor, abandonatuta utzita. Umezurtz geratu dira.  

Iker Markinez. Hirugarren tosta (tostada/ogi txigortua). Hortik joango da.  

Esataria. Hirugarrena. Bale. Piperrak 

Iker Markinez. Piperrak 

Esataria. Bale.  

Iker Markinez. Pikillo-piper pote batean geratu diren azkeneko bi piperrak hartuko ditugu.  

Esataria. Bai? 

Iker Markinez. Oso lamina (xafla) finetan moztu, baratzuri pixka batekin eta olio-txorrotada batekin egingo ditugu aliñatu (gozatu) eta baita ere, seguruenik, tomate-erdi bat, tomate pusketa bat ere hor edukiko duzue frigorifikoan. Orduan, pan tumaca, base (oinarri) bat hartuta, tosta (tostada/ogi txigortua) tomatearekin igurtzi eta gure pikillo-entsalada hori… 

Esataria. Gainean…  

Iker Markinez. Gainean jarri.     

Esataria. Gainean jarrita.    

B2
05-09-2022
29427106
03:58
2946