Zein da prentsa-argazkilarien lana?
Ez da erraza prentsa-argazkilarien eta kazetarien lana, bereziki aurrean dituzten egoerak latzak eta larriak direnetan. Zer egin horrelako kasuetan? Nola jokatu?
Gaiaz aritu dira Iosu Iztueta mendizalea, Ura Iturralde argazkilaria eta Iñigo Terradillos kazetaria Tolosaldeko Ataria Irratiko Postalak saioan.
Entzun audio-pasartea argazki-lehiaketak eta argazkilarien lana hobeto ezagutzeko.
Audioa osorik entzuteko, klik egin hemen.
Prentsa-argazkilaria lanean (CC BY-SA 3.0)
HIZTEGI LAGUNGARRIA Eta ordudanik egia da lehiaketa guztiz aldatu dela. Eta harrezkeroztik, handik aurrera, geroztik egia da lehiaketa guztiz aldatu dela. |
Iosu Iztueta mendizalea. Prestigioan…
Ura Iturralde. Asko, prestigioan. Baina, bai, curriculumean jartzea Word Press Photo irabaztea (irabazi duzula) da Oscar bat irabaztea bezala. Adibidez, nik World Press Photon bai baloratzen dut asko, ostras!, Sirian sartu den bat. Ja(da) gerran zaude. Ostra, hor sartzea ez da erraza.
Iñigo Terradillos esataria. Baina pentsatzen dut horrelakoak ere baloratuagoak izango direla, ez?
Ura Iturralde. Nik uste dut World Press Photo oso ohitua dagoela gerrako argazkiak ikusten.
Iñigo Terradillos. Bai.
Ura Iturralde. Eta orain dela urte batzuk eskatu zuten, mesedez, emakume gehiagok parte hartzeko. Eta ordudanik egia da lehiaketa guztiz aldatu dela, ze(ren) emakumeek beste gai batzuk…
Iñigo Terradillos. Bai. Beste ikuspuntu bat.
Ura Iturralde. Beste ikuspegi bat daukagu. Eta orduan ja(da) World Press Photo, lehenago zela [zena] gehiago gerrako lehiaketa bat bezala, orain asko ireki da.
Iosu Iztueta. Bai.
Ura Iturralde. Asko ireki da. Baina nik bai iruditzen zait, badakitelako (badakidalako), eta nola funtzionatzen duen, Sirian ja(da) sartzea, ja(da) sartzea bakarrik ez dela erraza. Eta behin sartuz gero, sartu eta jarri zu hor, e!
Iñigo Terradillos. Eta gainera, argazki ona atera.
Ura Iturralde. Eta gainera argazki ona atera iezaiozu. O sea, hori ja(da) da beste balore bat. Bakarrik lehiaketa horretan oso ohituta daudela horrelako argazki mordoa ikusten.
Iñigo Terradillos. Hor, joaten bagara finalistak izan ziren argazkietara, denetarikoak daude. Hor, esaterako, Afrikako langosten inbasioa. Lehen…
Ura Iturralde. Niri horrek inpaktatu ziten (zidan) pila bat.
Iñigo Terradillos. Ikusten da gizon bat edo…
Ura Iturralde. Bai!
Iñigo Terradillos. langostak uxatu nahian, mordoxka bat dauzka…
Ura Iturralde. Eta pentsatu duzue argazki hori nola atera?
Iñigo Terradillos. Bai?
Ura Iturralde. Hor, langosta guztiekin hor. Eske (alegia) ez dakit nola egongo zen gaixoa!
Iñigo Terradillos. Babestuta egongo da argazkilaria, edo auskalo nola.
Ura Iturralde. Ez dela erraza. Eta argazkiak niri utzi ziten (zidan) bai, oso, oso inpresionatuta.
Iosu Iztueta. Nik ez dakit ere, ez dakit nola sailkatuta dauden, baina bai batzuetan errekreatzen direla (gehiegitan islatzen dutela) horrelako argazkiak, ez dakit, hondamendi, tristura, gerrate, horrelakoetan. Gogoratzen naiz bat, ez dakit zeinek ateratakoa zen, ba ume bat zegoen han hola erdi, erdi-galduta eta 10 metro atzerago putre bat zegoen…
Iñigo Terradillos. Bai. Bai. Bai.
Iosu Iztueta. Putre bat zegoen eta umeagana hurbiltzen zela. Eta hola, ez? Ematen du…
Ura Iturralde. Kristoren polemika egon zen argazki horrekin.
Iosu Iztueta. Mundu aberatsean erabakitzen da horren berri, noski.
Iñigo Terradillos. Edo beste argazki…
Iosu Iztueta. Eta argazki gehienak dira, dira hondamendia gertatzen diren lekukoak. Ez izan… Kasu honetan, hau edozein ospitale izan zitekeen. Klaro, orain desgrazia eta gaixotasuna unibertsalizatu egin da, baina lehen, gosea pasatzen duena, langosta-plaga, gerra, horiek dira munduaren zati batean gertatzen direnak, ez?
Baina gero gogora, gogora etorri zait hori nola epaitu ez? Ba bueno, noski, hori ez dela probokatua. Hori, argazkilaria momentu horretan zegoen. Baina badago gero argazkigintzan, askotan esaten dena da: “Argazkilari hor zegoen edo hori gerta zedin jarri zen argazkilaria?” Nik badauzkat lagun biologoak ibiltzen direnak argazkigintzan, eta hola. Otso bat atera zen duela urte batzuk langa bat salto egiten.
Iñigo Terradillos. Um.
Iosu Iztueta. Bai. Eta irabazi zuen ez dakit ze sari. Ez dakit ez zen mundu-mailakoa, Espainia mailakoa, ez dakit zer! Joe, langa batean otsoa salto egiten.
Iñigo Terradillos. Kasualitate asko.
Iosu Iztueta. Eta Luze, Joxemartin, bai, ibiltzen direnak ba hartzei argazkiak ateratzen. Eta esan zidaten: “langa jaitsi bat, otso hori saltoka…”
Iñigo Terradillos. Um!
Iosu Iztueta. Eta klaro, gero badago beste norbait inguru hartako otsoak ezagutzen dituena banan-banan, belarrien formagatik eta zeragatik eta hola, eta azkenean ondoriora iritsi ziren “hori jarrita dago jana emanez, zainduz, ez dakit zer, pum-pum-pum…”
Ura Iturralde. Izan leike (liteke)… Bai. Bai. Bai.
Iosu Iztueta. Orduan galdu zen. O sea, ez dakit non egotetik, ba ja(da), onena izatetik tranposo izatera. Klaro…
Ura Iturralde. Magia guztia galdu zuen.
Iosu Iztueta. Prestigioa, prestigiotik azpira. Eta esaten duzu, argazkia? Klaro, hari seguru asko ez zizkioten sinistu ezta aurretik ateratako guztiak ere, nahiz eta beneta(z)koak izan.
Iñigo Terradillos. Geroztik behintzat ez.
Iosu Iztueta. Geroztik ez behintzat. Eta aurrerakoak ere zalantza. Ez dakit, kirolean…
Ura Iturralde. Zuk esan duzuna, gainera, Josu, umearena…
Iosu Iztueta. Eta putrearena.
Ura Iturralde. Eta putrearena. Horrek ekarri zuen polemika…
Iosu Iztueta. Kristoren polemika. Zer egin behar zuen argazkilariak?
Ura Iturralde. Eta gainera tipoa, argazkilaria suizidatu egin zen gero.
Iosu Iztueta. Gero.
Iñigo Terradillos. A bai, e?
Ura Iturralde. Bai.
Iñigo Terradillos. Um.
Ura Iturralde. Aber (Jakina). Mundu guztiak esaten zion…
Iñigo Terradillos. Baina argazki harengatik? Hark ekarritako ondorioengatik?
Ura Iturralde. Beno, dena, dena, dena. Nik uste dut dena. Baina klaro, (jakina) jendeak esan zion: “Zuk ikusten duzu ume bat hor, eta putrea hor? Eta ez diozu laguntzen? O sea, (alegia) argazkia ateratzea zen zure…” Eta bai. Hor egon zen kristoren polemika. Eta berak esan zuen: “Joe, baina jende gehiago zegoen inguruan, e!”. “Ya. (noski) Eta, zer ba, ez duzu atera? Ez zaude egia kontatzen”. Orduan hor sortu zen, bueno, kristoren…
Iosu Iztueta. Hori asko gertatzen da, eta Iñigok…
Iñigo Terradillos. Hori gaur egun…
Iosu Iztueta. Ere badaki, Belgradon eta beste hainbat lekutan, gerra-argazkilariak, Gervasio eta…
Ura Iturralde. Bai. Gervasio eta hauek.
Iosu Iztueta. Horiek esaten dute: “Klaro, nik zer egin behar dut bonba bat lehertzen bada, zer egin behar dut? Odolost(utz)en ari dena laguntzea joan edo argazkia atera?
Iñigo Terradillos. Bai.
Iosu Iztueta. “Nire lana, nire lanak, nire eginbeharrak non du garrantzi gehiago, hori hartu eta etorri naizen taxisean (taxian) eramango dut edo argazki hori aterako dut eta egoera salatuko dut?”