Zergatik da beltza Coca-Cola?

Zer dakizu Coca-Cola edari gozo ezagunari buruz? Denok dakigu Coca-Colaren formula ezezaguna dela, baina horretaz gain, zer gehiago dakizu?

Eneko Axpe ikerlariak freskagarri ezagunaren ikuspegi zientifikoa azalduko digu Eitb-ren Zientzia & Pazientzia podkastaren zati honetan. 

Audioa osorik entzun ahal izateko, sakatu hemen.

 

Irudia: Harry Stilianou (Pixabay)

 

 

Hiztegi lagungarria

Hain juxtu Atlanta da Coca-Colaren hiriburua edo sorlekua. Coca-Colaren jatorria Atlanta da hain zuzen ere. (Hain zuzen ere, hain juxtu aipatzen bada, horrek esan nahi du audioa hasi baino lehen Atlantaz zerbait esan dela, adibidez, Atlantan dagoela elkarrizketatua). 
Zer jakinaraziko diguzu, Coca-Colaren formula edo? Agian Coca-Colaren formula emango diguzu? 
Kontua da lehenengo formula XIX. mendean asmatu zela. Gauza da, gertatzen da, lehenengo formula XIX. mendean asmatu zela.
Kola berez Afrikatik dator. Kola, izatez, Afrikatik dator. 
Medikuntzan erabiltzen zen konbinazio hori, eta estimulante (estimulagarri) energetiko bezala. Medikuntzan erabiltzen zen nahasketa hori, estimulagarri natural gisara, modura.
Baduela gure burmuinean erreakzio inportante bat. Baduela gure garunean erreakzio garrantzitsu bat.   
Eta, beraz, K fonema hori oso erakargarria egiten zaigu. Eta, ondorioz, K fonema hori erakargarria egiten zaigu oso. 
Eta pentsatu ahal duzue talde askotan, eta K hori bertan dago. Eta pentsa dezakezue talde askoren izenetan, eta K hori bertan (izen horietan) dago. 
Jakin barik neuromarketinari buruz garai horretan. Garai horretan neuromarketinaren gainean ezer jakin gabe.

 


Download
Transcription:[+] Transcription:[-]
Esataria. Hain juxtu Atlanta da Coca-Colaren hiriburua edo sorlekua, eta gaur Coca-Colaren ikuspegi zientifikoa adierazi nahi diguzu. Zer jakinaraziko diguzu, Coca-Colaren formula edo?
Eneko Axpe ikerlaria. Bai. Hori ez dakigu. Oso gutxik dakite. 
Esataria. Ondo gordetako sekretua da hori, ezta? 
Eneko Axpe. Bai. Bai. Bai. Bai. Oso-oso gutxik dakite. Horri buruz ere bai [ere] hitz egingo dugu. Baina kontua da formula edo, bueno, lehenengo formula goazen esatera, XIX. mendean asmatu zela, 1886. urtean, eta zientzialari bat izan zen formula hori asmatu zuena, kimikari bat, eta farmazia egiten zuen kimikari bat, gainera, doktore bat, John Stith Pemberton. Pemberton doktoreak asmatu zuen hemen, Atlantan, Georgian, Estatu Batuetan. Eta kontua da garai horretan, estatu horretan, Georgian, ezin zela alkohola [alkoholik] saldu. Orduan, oso modan jarri ziren ba horrelako, alkoholik gabeko… 
Esataria. Freskagarriak edo. 
Eneko Axpe. Hori da. Baina harrigarriena alkohola [alkoholik] ez zuela, baina bai koka, koka landarea. Kokaina kokatik dator eta bueno, badakigu adikzio handia sortzen duela koka-hostoak eta koka-hostoa zuen. Izena bertatik dator: Coca-Colak, coca, koka-hostotik. Gero ere bai, beste ingrediente (osagai) batzuk zituen eta saltzen zen bakarrik bere farmazian, Pemberton doktorearen farmazian. Eta bakarrik kostatzen (balio) zuen 5 zentimo garai horretan. Eta bueno, ba kola. Kola berez dator Afrikatik, eta estimulante (estimulagarri) natural bat da. Bueno, kafeina dauka, teobromina eta hainbat konposatu. Eta orduan, konbinazio hori, koka eta kola, hau da, kokaina eta kafeinarena, ba medikuntzan erabiltzen zen konbinazio hori, eta estimulante (estimulagarri) energetiko bezala. Eta horregatik izan zuen horrenbeste jende formula horren atzean. Beraz, zientziak azaldu dezake ere bai zergatik Coca-Colaren boom hori. 
Bueno, eta kontua da gero ere bai… Neuromarketinean aztertu egin da, mende bat eta, eta gero. Esaten da K fonema, K duen, K duten markek klik bat egiten dute [dutela] gure buruan, baduela gure burmuinean erreakzio inportante bat. Orduan, esate baterako, Coca-Cola, eta Coca-Colak birritan dauka K fonema, Co eta Co, Coca-Cola. Eta, eta bueno, Frank Robinson…
Esataria. Eta beraz, K fonema hori oso erakargarria egiten zaigu. Eta, beraz, errazagoa da…
Eneko Axpe. Bai. 
Esataria. guri saltzea K fonema duen produktu bat. 
Eneko Axpe. Bai, esate baterako ba Kodak, edo gero ba gurean Euskal Herrian askotan erabiltzen da K, baina bueno, oso talde inportanteek ere bai fonema hori dute, eta pentsatu ahal duzue talde askotan, eta K hori bertan dago. Eta bueno, kontua da Frank Robinson, Pemberton doktorearen lagunak, berak esan zion izen hori jartzea [jartzeko] bi, bi C hori, horiek zituelako jakin barik neuromarketinari buruz garai horretan. Eta orain bihurtu da munduan OK hitza eta gero gehien ulertzen den hitza, mundu osoan. Hori baino lehen, zera, E-150d deitzen den ingrediente (osagai) bat, sulfito amoniko, eta da karamelo. Eta kontua… Horrela deitzen da: karamelo sulfito amonikoa. Eta kontua da horrek ematen diola kolorea Coca-Colari: beltza. Bestela izango zen guztiz gardena: ez zuen kolorerik izango. Hasieran, sortu zenean, koka-hostoa zuenean, berdea zen Coca-Cola, orain beltza da, baina garai horretan berdea zen. 
Esataria. Bai. 
Eneko Axpe. Eta Bigarren Mundu Gerran pasatu egin zena da ingrediente (osagai) guztiak ez zeudela eta orduan egiten zuten Coca-Cola ingrediente (osagai) guztiak barik, eta extra batzuk jartzen zituzten eta horrela sortu egin zen, Fanta, esate baterako. 
Esataria. A!
B2
12-09-2021
28958874
00:04:52
1305