detalle dokuteka-generico-fitxa

Coca-Colaren historia laburra

Coca-Cola edaria 1886ko maiatzaren 8an "jaio" zela esan ohi da, orduan asmatu baitzuen John Styth Pembertonek edari karbonodunaren aurrekaria.

Edari amerikarraren gaineko erreportaje laburra jasotzen du bideoak.

Bideo hau Dokumentu Biltegiko 50. DVDan badago ere, atari honetara ekarri dugu, transkripzio eta guzti.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Aurkezlea: Estatu Batuetako farmazietan saltzen hasi zen digestiorako lagungarria zelako. Gaur egun, munduko bazter ia guztietan eskatu eta edaten da. Coca-Colak ehun eta hogei urte bete ditu.

Olga Zabalgogeaskoa esataria: Buruko mina kentzeko sirope berria salgai jarri zuten gaur 120 urte. Buruko mina kendu ezezik, burutik kendu ezineko marka asmatu zuten.

Gaztetasuna eta poztasunaren iturri, laster hedatu zen Atlantatik mundu osora. Bilbora ere 50eko hamarkadan etorri zen. Ordutik, munduko taberna, denda eta ia etxe guztietako ateak zabalik izan ditu. Botila, loga eta marketing-a batera doaz. Coca-Colaren historia iragarkiei lotuta dago, eta unean uneko izarrek markarekin bat egin izan dute.

Inoiz egin diren iragarkirik onenetarikoak edaria saltzeko egin dira. Sekretupean gordetako formulak emaitza ezin hobeak izan ditu, edateaz gain, ahoz aho dabilen edaria da.

OK hitza eta Coca-Cola dira aditu eta gehien esaten dutenak munduko hizkuntza guztietan.
 

x61pRelaContWAR

detalle2

Document library

B2
05-15-2006

x61pRelaContWAR

16233427
00:01:43

x61pViewCountWAR

7673

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR