Ur-jauzian txanpua?

“Maite ditut maite gure bazterrak” abesten zuen Mikel Laboak, baina egia ote da? Benetan maite ditugu gure bazterrak? Pandemia-garaian gertuko toki politetara egun-pasa joateko joera areagotu egin da eta horrek albo-ondorioak ekarri dizkio naturari, txarrerako askotan.

Euskadi Irratiko Amarauna saioan aritu dira Onintza Enbeita eta Arantza Urretabizkaia kolaboratzaileak Zanbrana herriaren ondoko ur-jauzi ederrean gertatutakoaz. Adi zenbaiten jokabideei!

Audioa osorik entzuteko, sakatu hemen.

 

Herrerias ur-jauzia Berganzoko Ur Bidean

Irudia: Basotxerri (CC-BY-SA-4.0)

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Eta honen albo-ondorioa, ba Arabakoa esaterako, Zanbrana herrian gertatu dena. Eta honen [horren] zeharkako ondorioa, ba, adibidez, Arabakoa, Zanbrana herrian gertatutakoa. 
Kontua da Zanbranak 40 biztanle dituela. Gertatzen da Zanbranak 40 biztanle dituela.
Jendeak egin duela hirietatik herri txikietara. Jendea joan dela hirietatik herri txikietara. 
Ezin genuen jaso hainbeste kotxe. Ezin genuen hainbeste kotxe gure herrian hartu.  
Hasi dira apurka-apurka selfieak eta Instagram eta lanean. Selfieak, Instagram eta antzekoak hasi dira lanean apurka-apurka. Jendea erakarri dutela, alegia.
Ba autoak etorri eta etorri herrira. Auto asko ari direla herrira etortzen.  
Ura dago kristoren hotza. Ura oso hotz dagoela, alegia.  
Esaten da kale-zurruta, baina… Kalean edateaz hitz egiten da, baina ez da hori ondorio eskasak eragiten dituen gauza bakarra.   
Kokoteraino, elkartu egin ziren. Kokoteraino, oso haserre, zeudela eta elkartu egin ziren.  
Hurrengo asterako edo listo egongo da. Datorren asterako gutxi gorabehera prest izango da.  
Aita-seme batzuk ikusten dira gozo asko. “Askok” ez du hemen zenbat adierazten, nola baizik, oso alegia: oso gozo.

 


Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria 1. Bueno, pandemia ostekoetan ari gara. Eta aldatu edo areagotu den joeretako bat da naturguneetara joatea jendea, eta inguruan bertan eta toki berriak eta deskubritu ditu, eta honen albo-ondorioa, ba Arabakoa esaterako, Zanbrana herrian gertatu dena. Zer pasa da Maria? 
Esataria 2. Bai ba! Kontua da Zanbranak 40 biztanle dituela. Arabako herri txiki bat da eta ba uda-partean jendetza hurbildu da bertara. Izan ere Berganzoko uraren ibilbidea dago herri honetan. Eta gainera, ur-jauzi handi batekin, selfieak eta ateratzeko eta Instagramera igotzeko toki paregabe horietakoa. Badakizu, Nagore, orain oso modan dago…
Esataria 1. Bai. 
Esataria 2. “Begira ze toki deskubritu dudan”. Eta bueno, esaten nizuna, toki zoragarri horietako bat da. Orain arte ba bueno, jendeak ezagutzen zuen baina ez hainbeste, baina kontua da pandemiarekin jendeak egin duela hirietatik herri txikietara, ezta? Eta asteburuetan ikusi dute izugarrizko jendetza hurbildu zaiela, eta astebururen batean ba ia 5.000 lagun ere joan dira, hain zuzen ere ur-ibilbide honetan parte hartzera edo bertan eguna pasatzera, eta Aitor Abeci alkateak halaxe kontatu digu.   
Aitor Abeci alkatea. Ba jende guztia etortzen da kotxeekin. Bat-batean, bonba bezala, jaso genuen 200-300 kotxe egun berberean. Eta herri hau dago kokatuta ba mendien artean, eta oso kale estuak ditu eta ezin jaso hainbeste kotxe. Ahoz aho eta sareetan, ba jendeak ateratzen ditu argazki politak, hor selfieak, ur, ur oso turkesarekin… Ba bueno, daukagu, o sea (alegia) argazkiak egiteko, oso leku, leku polita da, ez? Orduan, azkenean, jendea ahoz aho, eta sareetan hainbeste zabalduz, ba hori, hemos muerto de fama (ospeak hil gaitu).
Esataria 2. Horixe, ezta? Batzuetan nahi ditugu, jendea etortzea nahi dugu baina beste batzuetan albo-ondorioak hauek izaten dira, ezta? Hasi dira apurka-apurka selfieak eta Instagram eta lanean…  
Esataria 1. Eta ez dago geratzerik. 
Esataria 2. Eta gero eta jende gehiago eta gero eta jende gehiago. Eta esan digu, ba autoak etorri eta etorri herrira, edozein tokitan aparkatuta autoak… Herria txikia da. Bertako herritarrak kokoteraino. Eta zikinkeria ere bai. Eta begira ur-jauzian zer ere ikusi zuten, ur-jauzian.  
Aitor Abeci. Ur-jauzian jaso dugu denetatik: painalak, kleenex-ak… bueno, garagardo-latak… Jendea nahiko, nahiko zikina da batzuetan.
Esataria 2. Eta zer ikusi duzue ere ur-jauzian?
Aitor Abeci. Ur-jauzian ikusi dugu denetatik. O sea, (alegia) ur-jauzia da… ura dago kristoren hotza, ze(ren) mendi, mendian jaiotako erreka bat da. Bueno, anbulantzia etorri behar da [anbulantziak etorri behar izan zuen] zeren neska batzuk egon ziren hor ordu-erdi bainua egiten, eta hipotermian hasi ziren… Eta baita ere ikusi ditugu [dugu], ba jendea ba txanpuarekin ilea garbitzera, ur-jauziaren gainean…. Hori ikusita daukat nik.
Esataria 2. Txanpuarekin. 
Aitor Abeci. Bai. Txanpuarekin.
Onintza Enbeita kolaboratzailea. Baina gero esaten da kale-zurruta, baina begira ur-jauzi bat ikustera joateko gizakiok “ze pollo (triskantza) montatzen” dugun. Eske (izan ere) ez daukagu barkamenik. Ez daukagu barkamenik. Terribleak (izugarriak) gara. 
Esataria 2. Eta txanpuarekin ilea garbitzen dugu, e!
Onintza Enbeita. Hori ja da…
Esataria 1. Eta ur hotzetan hipotermia.
Onintza Enbeita. Hor herriko alkateak belarriondoko bat emateko eskubidea eduki behar luke dekretuz jasota. Zuk ikusten baduzu han pertsona bat: “Aber, (ea) zertan ari zara hemen txanpuarekin?”
Arantxa Urretabizkaia kolaboratzailea. Eta auto bat daukan guztiak inguruak kolonizatzeko eskubidea balu bezala, ezta? Autoarekin batera kolonizatzeko eskubidea erosiko balu bezala: edozein lekutan utzi, edozein lekutara eraman…
Esataria 2. Bai. Eta ahalik eta gertuen ahal bada, e! Ur-jauzitik ahalik eta gertuen.
Arantxa Urretabizkaia. Han bertan. 
Esataria 2. Han bertan ahal bada.
Arantxa Urretabizkaia. Uretan.
Esataria 2. Hori da. 
Onintza Enbeita. Txanpua maleterotik ateratzeko. 
Esataria 2. Hori da. 
Esataria 1. Bueno, gauzak horrela, zer erabaki dute?
Esataria 2. Kokoteraino, elkartu egin ziren, hitz egin zuten: “honi muga bat jarri behar zaio, zeren hau ezin da jasan”. Eta bueno, ba erabaki dutena da muga bat jartzea autoentzako. Eta egin dutena da parking bat. 
Aitor Abeci. Bertako biztanleak oso kezkatuta egon ziren momentu batean. Biztanleek erabaki zuten murriztu behar genituela ba bisitariak. Eta bueno jarri ginen martxan, parking bat sortu behar genuela. Debekatuta dago kotxea uztea herrian bertan. Eta parkinga dago juxtu herriko, herriaren kanpo, kanpoko aldean… Eta bueno, murriztu, murriztu dugu parkinga 45 kotxerekin [kotxetara]. 
Esataria 2. 45 kotxe. Parkingean 45… Hortxe jarriko dute hesia eta hurrengo asterako edo listo egongo da. Eta bueno, kontua da…
Esataria 1. Eta gure entzuleen artean ere badira…
Esataria 2. Bai. 
Esataria 1. Txanpurik gabe igual joango ziren, baina esan orduko bidali dizkigute argazkiak. Ez da selfiea kasu honetan, baina beste nonbaiten ateratakoa. Baina aita-seme batzuk hemen ikusten dira gozo asko.  
Esataria 2. Da tokia zoragarria. 
Esataria 1. Bai. Zoragarria. Leku ederra…
Esataria 2. Bai, ezta? Bueno, datorren astetik aurrera, parkinga autoentzako. Eta 45 auto sartuko dira. 2,50 ordaindu behar da, 2 euro eta 50 zentimo ordaindu behar dira. Eta kontua da ba bertara joaten direnak ba ez daudela konforme. Ez daude konforme. Iruditzen zaie askotxo dela. Entzun!
Aitor Abeci. Baina hiriko jendea… Esaten digu “joe, la ostia, nola (demontre) kobratzen duzue parking batean ingurumena? Eske (izan ere), herri txiki batean mendia da, guztiena da mendia”. Eta guk esaten diogu: “Joño [kontxo], ni joaten naiz Bilbora. Ni Bilbora eta Gasteizera joaten naiz asko. Bueno, ni joaten naiz Bilbora eta Gasteizera, eta beti OTA (TAO) ordaindu behar dut, ez? Eta hau normal bezala ikusten duzu, ez?”.

B2
12-01-2021
28952871
00:05:30
723