Ibaien egoera

Arturo Elosegi doktoreak ibai, laku, urtegi eta horrelakoetan giza-aktibitateak duen eragina eta ondorioa aztertu du.

Bere ikerketa ekosistemen funtzionamenduan zentratu da.


Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

Ikusi dugunez azken urteotan zure espezialitate berezia urarekin dago lotuta: ibai, laku urtegi eta horrelakoetan giza-aktibitateak duen eragina eta ondorioa aztertu duzu.
Zer ikusten dute zure begi trebatuek uretan?
Gure ikerketa zentratzen da batez ere ekosistemen funtzionamenduan. Aztertzen dugu, batetik, erreketan batez ere, zer ornogabe, zer alga eta bizi diren. Baina, espezie zerrenda baino gehiago interesatzen zaigu nola funtzionatzen duen ekosistemak bere horretan. Esaterako, zenbat arnasten duen ibai batek eta hori nola aldatzen den giza-presio desberdinekin. Edo zer erlazio dagoen baso jarduera eta ibaien osasun-egoeraren artean. Horrelako gauzak aztertzen ari gara. Eta nik uste dut pertzepzio orokorra dela Euskal Herrian ibaiak asko ari direla hobetzen. Eta egia da lehen askoz ere  ur-kalitate askoz txarragoa geneukala. Alde horretatik asko irabazi dugu, baina beste alde batetik asko ari gara degradatzen bereziki kanalizazioekin eta horrelakoekin. Eta guk dezente aztertu dugu horiek nolako inpaktua izan dezaketen ibaien funtzionamenduan.
Orduan itxuraz garbiago daude, baina sakon aztertuta...
Bai, balantze globala ez dakit zein den, zaila da esaten. Baina, ura garbiago dago, populazio batzuk berreskuratzen ari gara, amuarrainak adibidez gora egin du leku dezentetan, izokina berreskuratzen hasi gara, beste espezie batzuk gainbeheran doaz oso azkar;  desmana esate baterako, edo mutur-luze piriniarra esaten zaio, ur-satorra ere bai. Uretako ugaztun txiki bat da, intsektiboro txik bat. Eta hori ia-ia desagertuta daukagu gure ingurunean.
Zer ibaiak eta arnasten nahiko lan badute edo, iradoki duzula iruditu zait.
Beno, ez da zenbat eta gehiago arnastu orduan eta hobe. Gure kasuan bezala bat arnasestuka dabilenean seinale txarra eta ibaien kasuan ere antzeko zerbait da. Guk neurtzen dugu ibaiek zenbat arnasten duten eta zenbat fotosintesi egiten duen eta zer gaitasun daukan autodepuratzeko eta horrelako gauzak aztertzen ditugu. Eta gehiago ez da beti hobea, batzuetan... Ikusi behar da zer den naturala, berez ibai batek nola funtzionatuko lukeen.

B2
09-30-2010
16268556
02:16
1243