detalle dokuteka-generico-fitxa

Hain garrantzitsua al da bidaiatzea?

Tolosaldeko Ataria irratian Iker Iriarte bidaiari gazteak bere iritzia ematen du bidaiatzeak eta bidaiatzen dutenek duten ospe onaz.

Entzun ezazu zer dioen Iker Iriartek hurrengo audioan, Postalak izeneko saioan.   

 

 

 

Argazkia: Nikolay Kondev (Pxhere)

 

Elkarrizketa osoa entzun nahi izatera, ondorengo estekan klikatu hemen.

 

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria. Gure bidaiatzeko tartea zabalduko dugu. Hemen Ataria irratian, postalak,  Iker Iriarterekin. Gaurkoan Iker, ongi etorri. 

Iker Iriarte. Eskerrik asko. 

Esataria. Zer moduz? Ondo? 

Iker Iriarte. Bai, bai, oso ondo. Zuek ere bai? 

Esataria. Bai. Ederki gaude... 

Iker, ea arrazoia ematen diozun honi, e? E, mundua liburu bat bezala da. Bidaiatzen ez dutenek soilik orrialde bat irakurtzen dute. Zer iruditzen? 

Iker Iriarte. Zeinek esan du hori? 

Esataria. Ez dakit zeinek esan duen baina, hemen irakurri dut eta esan dut ba, galdetuko diot Ikerri, ea zer iruditzen zaion. Bat ote datorren honekin edo..., esajeratuegia (gehiegizkoa) ote den. 

Iker Iriarte. Be, ba, ez nator oso bat, e. 

Esataria. Ez, ez zatoz batere bat 

Iker Iriarte. Ez 

Esataria. Hori ere ona izaten da. 

Iker Iriarte. Erabat bat behintzat ez. Ez dakit, e. Behin baino gehiagotan edo esan izandu (izan) dut, nire iritziz, bidaiatzea, ba, gainbaloratuta (gainbalioetsita) edo dagoela iruditzen zaidala, ezta? 

Tokatu izan zaigu edo tokatu izan zait, ustez bere burua edo bidaiaritzat  daukan makina bat artaburu ezagutzea bazterretan. Eta aldi berean, tokatu izan zaigu eta egunero tokatzen zait hemen inguruan ez dakit, Tolosako merkatura joan, Zerkausira, edo Beotibarrera pilota partidu bat ikustera, edo baita amarekin bazkalduta ere, ba oso gutxi atera den jendea edo ia bidaiatu ez duen jendeak daukan jakituria, e, ba, daukan egoteko modua, gauzei begiratzeko modua eta... Beraz ba, ez dakit, uste dut sortu dela, sortu dugula denon artean, sare sozialak, Instagram, Twitter, argazkiak eta hola. Badirudi bidaiatzen ez duenak edo kanpora ateratzen ez dena, ba ez dela inor. Eta ez dut uste hori hola denik. Klaro (noski), hau dena esan da, esan behar dut ba bai, nire lanbidea eta nire afizioa (zaletasuna) eta, bidatzea dela, ezta? Baina klaro, bidaiatzea garrantzitsua da niretzat, nire bizitzari, nire bizimoduari ematen dio zentzua bidaiatzeak eta ni errealizatuta edo nor, ba, bidaiatuz sentitzen naiz. Aukera hori nuen. Baina uste dut pertsona bat zoriontsu izan daitekeela, ez dakit, ba, nekazaria izanda, artzaina izanda, medikua izanda, NASAn lan eginda, futbolaria izanda edo dena delakoa, ezta? Bakoitzak aukeratu behar duela bere modua zoriontsu izateko, baina ez beti bidaiatzeak ez dakarrela zorion hori eta are eta gutxiago jakituria. 

Esataria. Beharrezkoa da zure ikuspegian mentalitatea (pentsaera) zabaltzeko? Beharrezkoa da, e, urrutira joatea, urrituko hori ikustea, bizitzea, ukitzea? Edo hori ere ez hain beharrezko? 

Iker Iriarte. Nik esango nuke hori ere ez hain... 

Esataria....hain beharrezko. 

Iker Iriarte. ...beharrezko. Ez dakit. Ni..., egia da niretzako kanpora joateak eta, gehiena balio izan didana da, hona, Euskal Herrira, nire txokora, Alegira, ba are eta gogo handiagoz bueltatzeko (itzultzeko), eta are eta gehiago jabetzeko, ba, ze zortea eduki dudan, e, jaio naizen tokian, jaio naizen garaian, jaio naizen baliabideekin jaiota, ezta? Horretarako bai balio didala bidaiatzeak eta bai balio izan didala. 

Esataria. Eta ez da gutxi. 

Iker Iriarte. Baina ni, bai...  

Esataria. Ez da gutxi hori. 

Iker Iriarte. Uste dut ez dela gutxi, baino klaro (noski)… 

Esataria. Batzuei hori bizitza guztian ere, eta zuek...  

Iker Iriarte. Mmm. Mmm.  

Esataria. Ez dira horren jakitun izaten batzuk. 

Iker Iriarte. Bai, bai. Ni kanpora oso gustura joaten naiz, baina kanpotik hona itzuli  atrebituko (ausartuko) nintzateke esaten are eta gusturago... 

Esataria. ...eta gusturago. Mmm. 

Iker Iriarte. … joaten naizela. Egunen batean preokupatuko (kezkatuko) nintzateke kanpora joateko gogorik, edo grinarik, edo indarrik, edo osasunik ez baldin  baneukake (baneuka). Baina uste dut gehiago preokupatuko (kezkatuko) nintzatekeela noizbait kanpotik hona bueltatzeko (itzultzeko) gogorik edo ilusiorik edo indarrik ez baneukake (baneuka) uste dut gehiago preokupatuko (larrituko) nintzatekeela. 

detalle2

Document library

B2
02-02-2021

x61pRelaContWAR

27936918
00:04:57

x61pViewCountWAR

4782

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR