Ainhoa Zubeldia: "Nik India kaotikoaren irudia nuen"
Jende askok India herrialde kaotikoa eta zikina dela uste du, baina behin Indiara joanda, oso bestelako irudia aurkitzen dute bertaratzen diren askok.
Hori gertatu zitzaion Ainhoa Zubeldia gazte donostiarrari. Indian urte eta erdi pasa du eta kontatu duenez, kultura oparoa eta jende abegikorra aurkitu du bertan. "India kaotikoaren irudi hori ez da India guztiarena" Ainhoak berak adierazi duenez. Euskal Herrira bueltatu da orain, baina Indian ostatu bat ireki nahi du.
ARANTXA IRASTORTZA.- Donostiarra da Ainhoa Zubeldia. Bidaiatzea txikitatik izan omen du oso gustuko eta halako batean, beste batzuk unibertsitate edo bestelako ikasketak egin erabakitzen zuten bitartean, berak motxila hartu eta urrutira joatea erabaki zuen. Indiatik itzuli berritan izan dugu guk berarekin egoteko aukera eta bere bidez ezagutu nahi dugu orain herrialde koloretsu hori. Zortzi hilabete inguru egin ditu oraingoan Indian Ainhoa Zubeldia donostiarrak eta galdetu diogu zer zekien berak herrialde horretaz hara joan aurretik eta aldatu ote den zerbaitetan berak Indiari buruz zuen irudi hori.
AINHOA ZUBELDIA.- Indiatik nekiena zen herrialde zikina zela, pobrea… Hara iritsitakoan, zonak dira; azkenean zona guztiak oso desberdinak dira eta hemendik nuen Indiaren irudia hango zona txiki batena bakarrik da. Mendi-zona asko dauzka, oso lasaiak. Itsasoko eta hondartzako zona oso politak eta lasaiak daude. Eta daukagun imagen (irudi) hori India kaotiko horrena ez da India guztira erreflejatzen (islatzen).
ARANTXA IRASTORTZA.- Hilabete asko dira Ainhoa Zubeldiak eta bere bikotekideak etxetik kanpo egin dituztenak, eta jakin nahi izan dugu nola moldatu ziren Indian ostatu hartzeko, esate baterako. Beno, ba, oso ondo moldatu zirela esan digu. Hango jendearen ohiturak, hori bai, ezberdinak direla oso.
AINHOA ZUBELDIA.- Ez, oinez ibiltzen ginen, eta aurkitzen genituen merkeenetan edo gelditzeko beti. Eta toki batetik bestera beti trenez mugitzen ginen, eta estaziora iritsitakoan pues beno, pateatu pixka bat eta gida(ri) batekin gindoazen (joaten ginen) jakiteko pixka bat nora joan, baina oinez ibili eta aurkitu arte. Jendea oso irekia da, beti beraien etxera askotan gonbidatu gaituzte bazkariak eta egiteko edo gaua bertan pasatzeko. Oso jende irekia da, eta etxean bezala, familian bezala tratatzen zaituzte.
Kulturalki dena desberdina da, han dena eskuekin jaten dute, lurrean jaten dute. Eta beraien ohiturak dituzte oso-oso desberdinak, ordutegitik hasita egunero egiten dituzten gauzekin. Beraiek hitz egiten duten moduarekin edo… ikusten da beste mundu bat dela, beste mentalitate bat daukatela, beste erritmo batean bizi direla eta ez dauka zerikusirik hemengo jendearekin.
ARANTXA IRASTORTZA.- Bueno, eta desberdintasun horien inguruko adibide batzuk ere jarri dizkigu Ainhoa Zubeldia donostiarrak.
AINHOA ZUBELDIA.- Bai, beraiek adibidez, erritmoak edo asko notatzen (nabaritzen) dira. Hemen joaten zara restaurante (jatetxe) batera adibidez, 20 minututan ateratzen badizute.. “jo ja tardatzen ari dira”. Han beti ordubete ordu eta erdi itxoiten duzu, beraien etxea da restaurantea (jatetxea). Beraz, beraien sukaldean zerbait egiten dute, eta erritmo guztiak desberdinak dira, familia guztia egoten da, adibidez, siesta botatzen egoten dira taberna barruan…