Barbararen ahots librea

Barbara abeslari frantsesaren estiloa eta izaera ezagutzeko aukera izango duzu Gaztea Irratiko entzungai honetan.

Arantxa Urretabizkaia idazleak Gazteako Kopenhage podcast-ean aipatu du Barbara. Berarentzat erreferentziazko emakumea izan da zenbait hamarkadatan.

 

 

 

Monique Andrée Serf, Barbara izen artistikoarekin zen ezaguna. Argazkia: Wikimedia Commons (CC0)


Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

(abestia frantsesez)

Esataria 1. Barbararen Mes hommes aukeratu duzu.

Arantxa Urretabizkaia idazlea. Bai.

Esataria 1. Nor da Barbara?

Arantxa Urretabizkaia. Barbara zen abeslari frantses bat, joan den mendearen 60en (60ko) hamarkadan, 70en (70eko) hamarkadan arrakasta handia izan zuena chanson frantsesaren, horko, Juliette Grécorekin batera, seguru asko emakume bakarra. Besteak Brel eta Brassens eta horiek guztiak gizonak ziren.  

Hau zen, nik ezagutu nuen hogeita gutxi urte nituela, lagun frantses baten bidez, eta gero izan ditut, ditut, bere diska (disko) guztiak. Eta zen emakume libre bat kantatzen zuen hitzetan, eta bere jokatze-moduan eszenatokian ere bai. Behin ikusi nuen kontzertu batean, Parisen, ibai-ertzean zegoen taberna ilun txiki batean. Zen niretzat emakume librearen ahotsa. Eta zegoen hain urruti guk hemen ezagutzen genuen zeratik, ezta? Eta bere sasoi berean hemen emakumeek kantatzen zituztenak ere urruti zeuden oso askatasun horretan, eta beti, urte askotan izan da niretzat itsasargi moduko zer bat. Bai.  

Esataria 1. Gainera emakume honek nahiko gaizki pasa omen z(a)uen txikitan, ez?, sexu-jazarpenak-eta…

Arantxa Urretabizkaia. Bai. Kantuak baditu horren inguruan bat baino gehiago ere bai. Bai.

Esataria 1. Eta garai hartan horretaz hitz egiten d(a)uen artista, emakume bat, ez zen, ez zen normalena.

Esataria 2. Eta gero, mugitzeko modua, eta zuk esan duzuna, oholtzatik mugitzeko modua, ez? Ikusten aritu gara orain bideo batzuk baita ere berarenak eta… Bai. Ez zen oso ohikoa emakume bat hola ikustea oholtza-gainean garai horretan agian.

Arantxa Urretabizkaia. Ez. Ez. Eta pianoa jotzen ere ez zen oso…

Esataria 2. Hori beste kontu bat da, ze(ren) musikariak aipatzen ditugu, baina musikariak, instrumentuak jotzen dituzten emakumeenak…

Arantxa Urretabizkaia. Hori da.

Esataria 2. Hori ja beste mundu bat da.  

Arantxa Urretabizkaia. Horregatik(an). Oso ohikoa ez zen orduan, eta ez zen ere gitarra bat, zela agian normalena, ez? Abeslari bat gitarra batekin.  

Esataria 1. Ja.  

Arantxa Urretabizkaia. Honek pianoa jotzen zuen. Pelikula bat ere egin zuen. Orain ez datorkit ondo, baina ikusi nuen. Bolada bat, bolada ez, pare bat hamarralditan asko jarraitu nuen…

Esataria 1. Kontzertuetan-eta…

Arantxa Urretabizkaia. Bai.  

Esataria 1. Jarraitu zenuen.  

Arantxa Urretabizkaia. Bai.

Esataria 1. Ba Barbara, kontuan hartuko dugun emakumea. 

B1
11-17-2020
23244721
00:02:49
389