detalle dokuteka-generico-fitxa

Eguraldi txarra?

Eguraldi txarra egiten zuen egun baten emandako irratsaioa. Brassens kantariaren kantu bat euskaratuta kantatzen du bertsolariak eguraldi txarra ona izan daitekeelakoan.

 

 

 

 

 

 

Georges Brassens. Argazkia: André Cros (CC BY SA 4.0)

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

Josu Martinez bertsolari-kantaria. Ba ekaitza, zer ote den hau?: edo, edo eguraldi txarra, ona, edo, edo ez dakit nik ba! Ba bueno, nik uste dut izan daitekeela eguraldi txarra edo ona, segun eta zertarako. Eta bueno, nik beti “eguraldi txarra egiten du gaur, eguraldi eskasa”. Ba nik ez dut uste horrela denik beti derrigor, eta, eta esperientzia bat kontatuko dut gaur hori frogatzen duena. Nola, ba normalean ez dugun ligatzen, eta behin ligatuko, eta be(g)i(ra)tu zer pasatu zitzaion Georges Brassens kantari frantses…

Arantxa Iturbe esataria. Eguraldi txarra egiten zuen batean?

Bertsolari-kantaria. Bai.  

Ekaitza, “L´Orage” deitzen zen kantua. Eta bueno, nik itzuli nuen euskarara, asi que (beraz) pentsa berak esaten zuenetik nik esaten dudanera, ez dagoela gutxi gorabehera zerikusirik.        

Esataria. Apropos, gaur egiten duen eguraldia egiten duelako?

Bertsolari-kantaria. Hombre (Jakina), noski, zer uste duzu ba?

Esataria. Bale. Kontzentratu e!

 

Bertsolari-kantaria. (turutu…)

 

Ekaitz egun batez maitemindu nintzen,  

eta maitasuna hain sakona izan zen,  

eguzkiari diodala nazka,  

ezin dut zerua oskarbi ikusi,  

zaparrada on bat  dadila ja jausi.  

Noiz dator hurrengo borraska?  

 

Udaberri hila omen da maiatza,   

hala ere egin zen ederra ekaitza,  

eta nire bizilaguna  

nigana etorri zen korrika ate-joka

euriz bustita-eta beldurrez itota:

“Arren zabaldu i(eza)dazu jauna!

Atea zabaldu eidazu (iezadazu), faborez,

senarra joan zait ekaitzero legez,  

eta ni bakarrik nau laga,  

ekaitza denean egiten du hanka,

izan ere oso lan eskasa dauka,  

pararrayos-saltzailea da”.  

(para para para…)

 

Nire besoetan hartu nuen pozik,

eta laster batean biok geunden biluzik;  

Hurrengoa ezin kontatu,  

Pararrayosekin (tximistorratzekin) ibiltzea ere  

Hur etxeko  perlari kasu egin gabe.

Hurrengoan hobeto pentsatu!

 

Ordutik inoiz ez dut utzi balkoia,  

eguraldia da nire paranoia  

hodei txiki lanbroetaraino;  

kanta sikuenak jartzen nau desiran

nahiz eta nik nerez ondotxo dakidan  

ez dela itzuliko honaino.  

 

Zeren senarra zen saltzaile txukuna,  

eta lortu zuenez kristoren fortuna;  

Ia-ia Bill Gatesek gisa

alde egin zuten nazio batera  

non euri handiena izango da zera,  

umeren bat egiten txiza.  

 

Kantu hau Saharara irits daitela [dadila]

jakin dezan beti naizela fidela,  

dela nire bihotzaren jabe,

eta nahiz gaur dugun eguraldi epela,  

(bueno, zerbait esateagatik)

laster ekaitz batek batuko gaituela  

betiko bukaera gabe.  

(parara…)

 

Esataria. Txaloak plastikozkoak dira gaur.

Bertsolari-kantaria. Cagüen diez (Kaka). Eta ni sinistuta  

Esataria. Benetakoak ematen dutela?

Bertsolari-kantaria. Hombre! (jakina!).

Esataria. Hor jende gehiago oraindik.

Beste norbait. Eskerrik asko.   

x61pRelaContWAR

detalle2

Document library

B2
02-20-2005

x61pRelaContWAR

  • Martinez , Josu
16520748
0:04:45

x61pViewCountWAR

2947

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR