Docutec
Apiterapiarako erabiltzen ditu erleak Markinako Oier Kareaga erlezainak
Erleen Nazioarteko Eguna ospatzen da maiatzaren 20an. Aitzakia hori hartuta, ETB 1eko "Sukalerrian" saioko bideo hau ekarri dugu gure atarira. Erlezainaren arabera, egunero etxeko eztia jateko asmoak bultzatuta jarri zituzten erlauntzak Kareagatarren etxean.
Oier Kareaga erlezaina. Kaixo, Zorion eta Joseba. Oier naiz, Zorionen anaia. Eta hemen gara, Markinan, erlategian. Eta esplikatuko deutsuet (dizuet) pixka bat zelan doan erleen mundua.
Gure aititek erlauntzak beti eduki zituela eta aita jubilatu zenean orain dela 15 bat urte, lagun bati erosita pare bat erlauntz, eta holaxe hasi ginen apurka-apurka erle-munduan sartzen, etxerako ezti(x)a eta… Ni, gainera, alergiko izan eran polenari, alergologo batek esan osten (zidan), bada, egoki(x)ena izango litzatekeela norbera(re)n inguruko nektarraz eta egindako ezti(x)a jatea, egunero dosi txikietan. Ba horixe, koilarakada bat edo bi egunean eta gorputza inmunizatzen joango litzatekeela.
Azkenengo urteetan daukagu arazo handixe (handia) Vespa Velutina delako kulumiñu (liztor) bate(ga)z (batekin). Asiatik etorritakoa, erleak jan egiten ditu. Hau da tranpetariko bat atrapetako (harrapatzeko). Hemendik sartzen da eta gero ezin da urten (irten). Eta hau da garagardo normala. Eta hau da beste tranpa-tipo bat. Hemen da, hau beste sistema bat, arpie (arpa), kalanbrea ematen deutse (die). Hemen dabil velutina bat, hemen beste bat.
Honeek (hauek), velutinak, berez dira karniboroak eta egiten dabe (dute) erlea atrapa(t)u (harrapatu), burua kentzen deutse (diete), eta egiten dabe (dute) txupatu (zupatu) zamatik barrua, tripak jan egiten deutsez (dizkie).
Eta batzuk entzunda edukiko duzue medikuntza alternatibo moduan ere bai erabiltzen da apiterapia. Eta atrapetan (harrapatzen) dira erleak eta izaten da, bada, analgesiko oso indartsua. Hemen sartzen dodaz (ditut), erleak, eta gero honekin, pintzekin atrapa(t)u erlea eta min dauen lekuen emon, sastia(t)u (dagoen lekuan eman, sastatu).
Erlezaina. Traje, jantzi hau…
Oier Kareaga. ...kaxa zabaltzeko, eta euriak eta badatozela-eta, jaten emango deutsegu (emango diegu), dira batez be (ere) bai barrobia, zorri(x)a, erleek edukitzen dabena (dutena), eta harexen tratamendua emateko aprobetxa(t)u egingo dugu, kaxa zabaltzen dugula.
Kea botako deutsegu (diegu) pixka bat, trankiltzeko. Ba bueno, nahiko trankil dagoz (daude), ikusten duzuen modu(a)n… Be(g)i(ra)tu hemen eztia, eta hau, ga(i)netik ikusten den tela-modukoa da opérculo (operkulua). Hori egiten dabe zeldixe (zelda) betetzen dabenian (dutenean) ezti(x)az… hau da tratamendua, barrobia haretxen (huraxen) zorri(x)en kontrakoa. Normalean aterat(z)en di(ra) kaxa bakoitzetik 12-15 kilo urte ona denean… Utzi, hementxe, eta barrutik apurka-apurka jaten joango dira.
Bueno, bada, eztia guk e(g)iten duguna da Mil flores. Nire andrea da Eslovakiarra. Gabon egunean, afal aurretik lehenengoa izaten da beti eztia hartu Gure Jaun batean, eta berakatza. Osasun bat oparoteko (opatzeko) famili(x)ari. Eta ezti(x)a, bada, bizi gozo bat.
Bueno, Zorion eta Joseba. Hemen gelditzen naiz ni erle tartean eta zuei be (ere) bada, oparo deutsuet (opa dizuet), honegaz (honekin) batera, osasuna eta bizi gozo bat.
