Aitortu nahi ez ditugun sekretuak

Euskadi Irratiko Faktoria magazineko kolaboratzaile Idoia Torregaraik ingurukoei aitortzen ez dizkiegun sekretuen gaia jorratu du irratsaio honetan.

Hasteko, Idoiak berak plazertzat dituen sekretu batzuk aipatu ditu eta segidan, entzuleek bereak aitortu dizkiote. 

 

Jatorrizko irratsaioa entzun nahi baduzu, jo helbide honetara.


Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

Manu Etxezortu esataria.- Idoia Torregarai, Euskal Herria, Euskal Herri osoa, Euskal Herria, iparraldetik hegoaldera, ekialdetik mendebaldera... Euskal Herri osoa zure galdera entzuteko deseatzen eta prest. 

Idoia Torregarai kolaboratzailea.- Nabari da ostirala dela, umorez gaudela... 

Manu Etxezortu esataria.-Bai. 

Idoia Torregarai kolaboratzailea.- ...eta zer gertatzen da? Gaur egun, nik uste dut, gaur egun badaukagula, sare sozialekin batez ere, bada, kanpora begirako halako itsu-emate bat, ezta? Hau da, sare sozialetan askotan ematen ditugun (dugun) irudia da gure bizitza idilikoa dela. 

Manu Etxezortu esataria.- Ja. 

Idoia Torregarai kolaboratzailea.- Argazki politenak,  sentimendu onenak, eta gero, beharbada, bada, zure bizitza ez da horrelakoa beti, ezta? Esan nahi dut momentu  batzuetan bai, eta, bada, itxura... 

Manu Etxezortu esataria.- Gure bizitzak katalogokoa dirudi, ezta? 

Idoia Torregarai kolaboratzailea.- Hori da, e? Itxurakeria ere asko-asko izaten da. Eta askotan guk, gure egunerokotasunean egiten ditugu gauza batzuk, baina ez ditugunak aitortzen, ezta? Egiten ditugu, eta horietaz hitz egitera nator gaur. 

Manu Etxezortu esataria.- Bale.  

Idoia Torregarai kolaboratzailea.- Hain zuzen ere, bada, hau da pixka bat ezkutuan edo jenderik gabe gaudenean egitea gustatzen zaizkigun gauza horietaz, baina aitortuko ez genituzkeenak.  

Manu Etxezortu esataria.- Hasiko gara lehendabizikoarekin.  

(puzker-zarata) 

Idoia Torregarai kolaboratzailea.- Bai. 

Manu Etxezortu esataria.- Hortxe, hortxe. 

Idoia Torregarai kolaboratzailea.- Bai, nahiko eskatologiko hasiko gara, baina hau horrela esan egin behar da eta gutxitan hitz egiten da. Hau da, puzkerra botatzearena lasai izugarrizko plazera da. Baina zer gertatzen da, bada, jendearen aurrean  edo jende tartean gaudenean puzkerrak ihes egiten digunean? Ezta? Inoiz ez dugula aitortzen gurea denik(an).  Azpiatal bat dauka eta hau bat esango nukeena dela plazer ezkutu horietako bat dena askotan, bada, bueno, ohean zaudela puzkerra botatzen duzunean, eta manta altxatzen duzunean  zure puzkerra usaintzeko. 

Manu Etxezortu esataria.- Hemendik aurrera zuen pasio ezkutuak antenaratu nahi badituzue, lasai, ez dugu zuen izenik esango. 

Idoia Torregarai kolaboratzailea.- Hori da. 

Manu Etxezortu esataria.-sei-zortzi-zortzi-sei-sei-sei-zero-zero-zero. 

Idoia Torregarai kolaboratzailea.- Beste bat, horietako bat izaten da, bada, musika lotsagarri samarra edo publikoki onartzea zaila egiten denean, ezta? Hau da, beti daukagu denok gustuko kanta edo talde bat, baina, beharbada, jende  aurrean esatea  gustatzen zaigula lotsa ematen diguna. 

Manu Etxezortu esataria.- Aja. 

Idoia Torregarai kolaboratzailea.- Eta nik uste  dut hor badaukagula denok talde, beti aipatzen ditugu talde oso onak, ezta? Itoitz, goazen aipatzera, zera, Anari... 

Manu Etxezortu esataria.- Bai. 

Idoia Torregarai kolaboratzailea.- … goazen, horrelakoa da, baina gero badaude batzuk, bada, ez dakit, baten bati regetoia gustatuko zaio, baina esatea, bada, kosta egiten zaiona, ezta? Esaiguzue. 

Manu Etxezortu esataria.- Hori da, bai. 

Idoia Torregarai kolaboratzailea.- ...ez hain gustura. 

Manu Etxezortu esataria.- Bai, hemen badakizu, zera, aitzindari  izan zela, beti esaten dugu Onintza Enbeita, ze bere garaian, inork horrelako gauzarik esaten ez zuenean, berak lasai asko aitortzen zuen, ez dakit zen Rocío Jurado edo Isabel Pantoja maite zuela. 

Idoia Torregarai kolaboratzailea.- Rocío Jurado, 

Manu Etxezortu esataria.- Rocío Jurado, ez? 

Idoia Torregarai kolaboratzailea.- Rocío Jurado, bai, bai, bai. Rocío Jurado zalea da eta bai, aitortzen du eta aldarrikatzen du, gainera. 

Manu Etxezortu esataria.- Hori da. Hemen entzule batek dio txokolatea jaten duela, izugarri maite duela, baina gero kosta egiten zaiola... bueno, txokolatea jaten duela baino gehiago, txokolatezko bollitoak (opiltxoak) jaten dituela eta gero hori ez duela aitortzen jendaurrean. 

Idoia Torregarai kolaboratzailea.-Klaro (noski).  

Manu Etxezortu esataria.- Ezkutuan egiten duzun beste gauza bat, Idoia. 

Idoia Torregarai kolaboratzailea.-Bai, bada, bakarrik hitz egitearena. Osasuntsua dela nork bere buruarekin, bueno, ozenki hitz egitea, zergatik? Kontzentratzeko balio duelako. Hori nik erabiltzen dut. Gero, zeure buruan ere konfiantza irabazten duzulako, bada, aurkezpen bat prestatzen ari baldin bazara, edo gaiak argitu nahi baldin badituzu... eta gainera, bada, bueno, gauzak gogoratzeko ere ona omen da. 

Manu Etxezortu esataria.- Bueno, beste entzule batek dio: “ze identifikatua sentitu naizen txokolatezko bollo (opil) industrial horiekin! Nik ere ezkutuan jaten ditut, inork ikusten ez nauenean”. 

Idoia Torregarai kolaboratzailea.- Aitortu behar dizuet badaukat... orain badakizue zenbat kate dauden hor, horrela, galduta-edo, eta ikus... gustatzen zaizkitela (zaizkidala) ezkontza-soinekoei buruzko saioak, Manu. Entretenitu egiten didate (naute), aizu! 

Manu Etxezortu esataria.- Ja, bai, bueno, begira... hemen, jendea mezu asko ari da bidaltzen, e? 

Idoia Torregarai kolaboratzailea.-A, bai? Ze ondo! 

Manu Etxezortu esataria.-Batek dio: “nik La que se avecina ikusten dut, hori da nire ezkutuko pasioa, ez da oso ondo geratzen esatea, baina nik La que se avecina ikusten dut”. Beste batek: “Telecinco ikustea  pantera rosa jatea baino kaltegarriagoa da seguru... 

Idoia Torregarai kolaboratzailea.-Hori da. 

Manu Etxezortu esataria.-..., hobe egunean pantera rosa bat jatea”. 

Idoia Torregarai kolaboratzailea.- Nik uste dut odola ozpindu egiten dela, baina gero bakoitzak esan bezala, nik soinekoak ikusten ditut, beraz, bakoitzak dauka berea.  

B2
10-09-2020
  • Idoia Torregarai
22914833
04:09
974