• Author: Juan Carlos Murillo
  • Type: Desserts

Kanouga, izen bitxia duen gozokia

Donibane Lohizuneko Pariès gozotegian dastatu genuen gozoki zoragarri hau lehenengo aldiz, eta berehala abiatu ginen sareen sarera, haren historia, eta errezeta, noski, aurkitu nahian.

Maison Pariesen espezialitaterik zaharrena Jacques Damestoy txokolategilearen sorkuntza da. Istorioa 1895ean hasi zen, ez Donibanen, Baionan baizik, han bizi baitzen Jacques Damestoy txokolategile maisua. XX. mendearen hasieran Biarritzen bizi ziren errusiar aristokratek inspiratuta, 1905ean gozoki bitxi bat asmatu zuen. Txokolategile trebeak Kalouga hiri errusiarraren izena aldatuta bataiatu zuen gozoki txiki hura, euskal txokolategileen jakinduria biltzen duena, eta "Munduko onena", New Yorkeko prentsaren arabera.

Jarraian ematen dizuegun errezeta L’atelier des couleurs blog gastronomikoaren bidez ezagutu genuena da.

Osagaiak:

250 g txokolate beltz 
250 g gurin.
200 g azukre
Lau arrautza
Koilarakada bat irin

Nola egin:

Urtu txokolatea Maria bainutan.

Gehitu azukrea. Nahasi ondo.

Gehitu gurina (utzi gurina hozkailutik kanpo, denbora-tarte batean, hobeto maneiatzeko). 

Gehitu irina eta, azkenik, arrautza irabiatuak.

Sartu labeko erretilu karratu edo laukizuzen batean, hondoa sulfuro-paperez estalita, eta egosi 200 gradutara 25 minutuz.
Hotz zerbitzatzen da, kubo handitan zatiturik.