Zer film edo telesailetako protagonista izan nahiko zenuke? 

Denok dauzkagu gustuko film edo telesailen batzuk gogoan, eta, seguru asko, gustura izango ginateke horietako protagonistaren bat. Zuk nor izan nahiko zenuke? 

Idoia Torregarairen eta Euskadi Irratiko entzuleen ekarpenekin, hainbat film eta telesailetako protagonistak ageri dira audio honetan. Ea zenbat ezagutzen dituzun eta baten batekin identifikatzen zaren.


Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

Idoia Torregarai.  Ba hauxe da entzuleei egiten diedan galdera. Entzun, da: Zein pelikula edo serietako protagonista izan nahiko zenuke? 
Manu Etxezortu. Zein pelikula edo serietako protagonista izan nahiko zenuke? 
Idoia Torregarai.  Hori da. Nik uste aukera politak daudela, denok dauzkagula pelikula edo serie kuttunak. 
Manu Etxezortu. Beste entzule batek dio: “Tronuen Demako Tyrion Lannister izango nintzateke ni”. 
Idoia Torregarai.  Ai, ze ona!
Idoia Torregarai.  Ze polita! 
Manu Etxezortu. Entzule batek dio: “Ni Mr. Bean izango nintzateke”.
Manu Etxezortu. Mr. Bean? 
Idoia Torregarai.  Ze polita!
Manu Etxezortu. Bueno, bai, tarteka Mr. Bean izateko gogoa jartzen zaigu, e,  tarteka!
Idoia Torregarai.  Tarteka nik uste denok garela Mr. Bean momenturen batean…
Manu Etxezortu. Bai. Egoistak, berekoiak, batzuetan denok gara.
Idoia Torregarai.  Bai. Hori da, bai. Xelebreak. Bueno, hementxe atzean Indiana Jones-en, bueno, musika zoragarria, eta ni behintzat, eta nire inguruko, nire kinta, eta nire adin-bueltako askok nahi izan dugu Indiana Jones izan, Egiptora joan edo Amazoniara joan, eta batez ere badakizu zergatik(an)? 
Manu Etxezortu. Zergatik?
Idoia Torregarai.  Zertarako nahi nuen? Latigoa erabiltzeko.
Manu Etxezortu. Latigoa! Horrek ematen zizun inbidia, ezta?
Idoia Torregarai.  Latigoa erabiltzeko. Bai horixe!
Manu Etxezortu. Eta nor astinduko zenuke? 
Idoia Torregarai.  Bueno, ez dakit. Asko. 
Manu Etxezortu. “John Rambo” dio batek hemen, entzule batek.
Idoia Torregarai. Ostras! Rambo! Rambo!
Manu Etxezortu. Bai. Beste batek: “Michael Corleone izango nintzateke ni”.
Idoia Torregarai.  Ze polita! Ze polita! 
Manu Etxezortu. Bai. Beraz, biziko zinateke Ane Gabarainekin eta Jose Lontxorekin eta… 
Idoia Torregarai.  …eta Elena Iruretarekin.
Manu Etxezortu. Hori da. 
Idoia Torregarai. Gogoratzen zara ze Bi eta bat serie ikaragarri zoragarria? Idoia eta Jaione eta Joxe Lontxo bizi ziren. Baina Joxe Lontxorekin bizitzeagatik. 
Manu Etxezortu. Bai. 
Idoia Torregarai. Edozer gauza. 
Manu Etxezortu. Pagatu egingo zenuke. 
Idoia Torregarai.  Bai horixe!
Manu Etxezortu. Beste batek dio: “Batman izango nintzateke zalantzarik gabe”.  Beste batek dio: “Emakume bionikoa izango nintzateke ni”. 
Idoia Torregarai.  Ai, ama!
Manu Etxezortu. Emakume bionikoa. 
Idoia Torregarai. Ai, ama! Bai, teniseko pilotak puskatzeko, tak! Bai, bai. Ze ona!
Bueno, nik euskaraz jarri dut Etorkizunera Buelta.
Manu Etxezortu. A, polita da. 
Idoia Torregarai. Polita da, ezta?   Back to the Future edo Regreso al Futuro ere izango litzatekeena. Ba bueno, eske zer gehiago nahi duzu? Kotxe moloi (atsegin) bat, edo zientifiko ero bat eta denboran saltoka aritzeko aukera. Edo hori gutxi ez, eta zure gurasoak gaztetan ezagutzeko parada. Bueno, ni horregatik(an), ni bertan sartuko nintzateke, jakina! Bai, bai. 
Manu Etxezortu. Beste batek dio: “Ni izango nintzateke Los Angeles de Charlie-ko Farrrah Fawcett”.
Idoia Torregarai. Joe! 
Manu Etxezortu. Mito bat zen Farrah Fawcett!    
Idoia Torregarai. Mito, mito erotikoa.
Manu Etxezortu. Mito izugarria. Gatozen,  gatozen etxera. Hau da Errementari filmeko soinu-banda. Eta zu zer izango zinateke, Errementariko deabrua? 
Idoia Torregarai.  Bai, bai. Nik uste dut, baita ere, pertsonaje (pertsonaia) gaiztoak eta zitalak ere egitea kristoren plazerra izan behar duela. 
Manu Etxezortu. Gaur egungo telesailetan ez dago horrela, pertsona on-onik, ez? 
Idoia Torregarai.  Ez.
Manu Etxezortu. Denek dira pixka bat, denek dauzkate argi-ilunak, ezta?
Idoia Torregarai. Bai. Azkenean horrelakoak garelako. Ni uste dut pertsonaiak  errealistagoak. 
Manu Etxezortu. Entzule batek dio: “Ni David Hasselhoff izango nintzateke El Coche fantástico-n. Kristoren kotxea eta kapitulu bakoitzean neska eder bat agertzen zen”.
Euskal Herriko zera, telesail eta film ezagunen artean derrigorrezkoa da Kutsidazu bidea, Ixabel  gogora ekartzea, nobela batean oinarrituta, ezta?  
Idoia Torregarai.  Bai. Ba, primeran pasako genuke. Imajinatzen naiz nire gurasoekin eta nola ibiliko zen ba hori, euskaldun berri hori eta, ez dakit, abentura polita izango litzateke. Ez dut esaten maitemintzea eta, baizik eta euskaldun berri batekin baserrian, abereekin gora eta behera, ba hori,  iruditzen zait… Eta gainera, oso ondo pasatzea, ezta? Esan nahi dut: pelikula horretan ere barre pila bat egin genuen eta bueno, hori nahiko nuke, baita ere, protagonista izan.
Manu Etxezortu. Bai. Beste batek dio hemen, berak Charlot pertsonaia izan nahiko lukeela, Charles Chaplinen pelikuletan bezala.
Idoia Torregarai. Bai.
Manu Etxezortu. Charlot. Eta beste batek dio bera JR Ewing izango litzatekeela… 
Idoia Torregarai. Bueno!
Manu Etxezortu. …besteei faenak egiteko. Bueno, berak “putada” idatzi du, baina bueno. 
Idoia Torregarai. Bai. Hori da, JR, betiko JR gaiztoa. 
Manu Etxezortu. JR gaiztoa, e! Gaiztoak ere zer erakargarri izaten diren tarteka, e, tarteka.
Idoia Torregarai.  Noski! (JR) bereziki izan da markatu duena, ezta?, belaunaldi bat baino gehiago. 
Manu Etxezortu. Eta beste batek hemen esaten du berak ere gustura ikusten zuela Michael Landon, zera, La Casa de la Pradera.
Idoia Torregarai.  La Casa de la Pradera, hori da.   
Manu Etxezortu. Bueno, zer pertsonaia aukeratuko zenuke Jaun eta Jabetik?
Idoia Torregarai.  Ba kasu honetan lehendakariarena, ezta?, Joxe Ramon Soroizek egiten duena. Ni lehendakari izango nintzateke. Hor, momentu batean, hasieran edo, agertzen zen beti esaten: eta kito!
Manu Etxezortu. Eta kito! Kito! Kito! 
Idoia Torregarai.  Kito! 
Manu Etxezortu. Brian-en bizitzako ze pertsonaiak ematen dizu inbidia? 
Idoia Torregarai. Bueno, ba Brianek. O sea que (Alegia, beraz...), Brian, izatekotan Brian izango nintzateke. Iruditzen zait dela bizitzari kanta bat baita ere. Ereserki bat da niretzat, ezta? Beti alde ona begiratu.  
Manu Etxezortu. Begiratuiozu bizitzako alde onari, ezta? 
Idoia Torregarai. Hori da. Eta bueno, bizitzen ari garen momentu hauetan, gogor hauetan ere, ba begira diezaiogun, baita ere, alde onari.   

B2
06-17-2020
  • Idoia Torregarai
22258523
00:05:06
464