Euskal Herrian egindako kamera espaziora
Leioako Satlantis enpresak garatu eta ekoiztutako argazki-kamera espazioan da jada.
Markel Aranberri ingenieriak kameraren berezitasunen berri eman du: ez da erreza halako kamera bat hain urrun iristea.
Irratsaioa osorik entzun nahi izatera, egin klik hemen.
Transcription:[+] Transcription:[-]
ESATARIA. Euskal Herrian egindako kamera bat espaziora bidaliko dute eta nazioarteko espazio-estazioa izango du helburu. Satlantis enpresak garatu eta egin du kamera. Leioan, Euskal Herriko Unibertsitateko kanpuseko parke zientifikoan du egoitza taldeak. Markel Aranberri Satlantiseko ingenieria da. Egun on, Markel!
MARKEL ARANBERRI. Egun on, bai!
ESATARIA. iSIM 170 kameraz hitz egin beha dugu gaur. Nolakoa da, zein ezaugarri ditu espaziora bidaliko duzuen kamera horrek?
MARKEL ARANBERRI. Guk garatu dugun argazki-kamera da kamera oso potente (indartsu) bat tamaina oso txikiarekin. Konpetentziarekin daukagun aldea da lortu dugula aurrera eramatea kamera bat oso tamaina txikian eta be bai (baita ere) pisu gutxirekin. Ze hau, mundu, espazioaren mundu honetan oso garrantzitsua da hori.
ESATARIA. Zenbateko pisua du?
MARKEL ARANBERRI. Ba, 15 bat kilo dauzka kamerak berak, daraman elektronika guztiarekin.
ESATARIA. Eta espaziora joango den kamera horrek, aipatu duzu, pisua ahalik eta txikiena izan behar zuen baina, aldi berean pentsatzen dugu, ahalik eta zehaztasun handiena behar zuela, ezta?
MARKEL ARANBERRI. Bai, dauka metro bateko erresoluzioa (bereizmena) eta guk eskaintzen dugu hori kamera txiki batekin. Esango genuke 50X40X30 zentimetro eta 15 kilo. Eta konpetentziak eskaintzen duena izango zen kamera bat metro bat bider metro bat eta 100 kilo inguru.
ESATARIA. Teleskopio baten antzekoa dela esan genezake unibertsotik behatuko gaituena gu? Mikroteleskopio moduko bat?
MARKEL ARANBERRI. Bai, bere itxura izango zen (litzateke) katalejo (kataloxa) baten antzekoa, ezta? Binokular bat da, bi kanal ezberdin ditu: zuri-beltzean edo koloretan atera nahi ditugun argazkiak edo infrarojoan (infragorrian) aterako ditugun argazki horietarako bi kamera ditugu horrekin jokatzeko.
ESATARIA. Zertarako erabiliko da behin nazioarteko espazio-estazioan kamera hori?
MARKEL ARANBERRI. Gure helburua da argazkiak ateratzea munduko leku ezberdinei, guk gero garatu gure algoritmo ezberdinak argazki horiek landuz eta ikusi kapaz (ikustea gai) garela frontera (muga) bat bigilatzeko (zaintzeko) edo kontrol maritimo (itsas-kontrol) bat egiteko itsasontzien inguruan portu batean, adibidez... edo gas enpresa baten instalazioak zaindu eta abar.
ESATARIA. Hori guztia unibertsotik, e?
MARKEL ARANBERRI. Bai, hau nazioarteko espazio-estaziora doa eta 400 kilometrotara dago, ez dago hain urruti: Bilbotik Madrilera bezala gutxi gorabehera.
ESATARIA. Baina bertikalean.
MARKEL ARANBERRI. Bai, hori da, hori da!
ESATARIA. Nolakoa izango da bidaia?
MARKEL ARANBERRI. Irten, irtengo da Japoniatik, gero, gorantz doanean, topo egin behar du estazioarekin. Gauza da estazio hau ez dagoela urruti -400 kilometrotara- baina bere abiadura 7 Km segundoko da. Hau da, 25.000 Km orduko. Orduan, abiadura hori harrapatu behar du suziriak, bere parean jarri, eta modulua itsatsi bertara. Gero kamera hori estazio barrura sartu behar dute, astronauta batek hartuko du gure kamera, prestatu egingo du kanpoaldean jartzeko eta orduan ikusiko dugu argazkiak ateratzeko gai garela (garen).
ESATARIA. Markel Aranberri Satlantis taldeko ingeniaria, eskerrik asko eta zorte on!
MARKEL ARANBERRI. Eskerrik asko eta ondo segi.