detalle dokuteka-generico-fitxa

Euskal arrantzaleen lehena eta oraina

Arrantzaleen lanbideari kezkaz begiratzen diote sektorean aritzen direnek. Izan ere, gaur egun gazte gutxik hartzen dute arrantzale izateko erabakia, oso lan gogorra delako.

Norberto Emazabel Hondarribiko Arrantzaleen Kofradiako lehendakaria da, eta arrantzaleen lehenaz eta orainaz hitz egin digu.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Ni Norberto Emazabel naiz; Hondarribikoa naiz; beti arrantzalea izan(du) naiz; hasi nintzenean, 83an arrantzan; baina lehenagotik, bi urte lehenagotik, urte bat aitonarekin egin nuen txibitan eta beste urte bat osabarekin legatzetan… Eta presidentea (lehendakaria) naiz kofradiakoa 2003. urteaz geroztik. Aurten 16 urte egin ditut. 51 urte dauzkat eta nire barkuaren izena da Tuku-Tuku.

1. Zergatik izan dira euskaldunak arrantzale onak historian zehar?
Nik uste dut gehienbat zer edaten zuten. Hori, zer gertatu zen? Jendea joaten zenean, hor barrena, zera, beste mundu baten bila eta arrantzara, jende asko hil zen, hiltzen zen ura usteltzen zelako eta euskaldunak sagardoa eramaten zuten eta ailegatzen ziren besteak ez ziren ailegatzen tokira (ailegatzen ez ziren tokira).

2. Zein izan dira euskal itsasertzeko porturik garrantzitsuenak?
Garai hartan, nik uste dut puerto (portu) denak inportanteak (garrantzitsuak) zirela. Hemen izan(du) gara 83an, 80ko buelta hori, 970 arrantzale, eta, orain, gara 295. Eta hola Bermeo, Bermeo; Orio ere zera handia zen; Donostia, bueno Donostia, bueno ba bazuen barkua; bai, gero bestea Lekeitio izan da puerto (portu) handia; Ondarru (Ondarroa)… Nik uste dut puerto (portu) guztiak inportanteak zirela. Ez zen, kostako arrantza-tokian, ez zegoen besterik, ez zegoen turismorik orain dagoen bezala. Orduan arrantza zen dena.

3. Zein da arrantzaren errealitatea gaur egun?
Bai, orain emaki ditugu (daramatzagu) bi-hiru urte onak, eta jendea ere bertan gelditzen da. Baina orain dela 15 bat urte, nahiko lan geneukan jendea bilatzeko… Hemen izango dira atzerritarrak pues (ba) 60 bat lagun arrantzan, eta hemen puerto (portu) guztietan. Azken finean, arrantzarekin gertatu da ostalaritzan bezala. Ostalaritzan ez du inork nahi lan egin (ez du inork lan egin nahi) eta arrantzara ez zuen inork etorri nahi. Lehorrean gaizki dago. Lehorrean jendeak paroa (langabezia) zuena bi-hiru urte, paroa (langabezia) ere amaitu zaio eta orain asko etorri dira berriz lehengo tokira lan egitera.

4. Belaunaldi berriek zergatik ez dute arrantzale izan nahi?
Jende gaztea oso gutxi dago: hemen ikusten da por ejemplo (adibidez), arrantzaleen semeak eta udan etortzen dira, uda bat, bigarren udan ez dira agertzen… Ez dute nahi itsasora joan (ez dute itsasora joan nahi). Gogorra da eta gazte batentzat… Niretzat gogorra da porque (zeren) gazte batek, baina zuk pentsa ezazu udan, uda guztian kanpoan, eta hori gogorra egiten zaio 18 urteko, 19 urteko mutil bati, bere lagunak denak juergan (parrandan) eta bera han egotea, porque (zeren) han ez dago ez iganderik, ez larunbatik, egunero-egunero astelehena da. Eta nahiko gogorra da, gogorra.

detalle2

Document library

B1
06-13-2019

x61pRelaContWAR

20766703
00:03:33

x61pViewCountWAR

2793

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR