detalle dokuteka-generico-fitxa

Arrantzaleak, larri

Antxoarik ez dutenez harrapatu, larri dabiltza Hegoaldeko arrantzaleak.

Albiste honetan, armadore, marinel eta kanpotik etorritakoen iritziak entzuten dira.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Aurkezlea. Hegoaldeko arrantzaleek ez dute esperantzarik, eta nahikoa garbi daukate Iparraldeko eta Britainiako arrantzaleak antxoa harrapatzera aterako direla. Ez dute erabaki nola, baina erantzun, erantzungo dutela ziurtatu du euren ordezkari batek.  

Joxe Mari Irigoien (Getariako kofradia). Iparraldekoak, dudarik ez daukagu, itsasora irtengo dutela, bai Iparraldekoak eta bai Britainiako arrantzaleak. Eta horiek joango dira gaur gauean, honez gero ez badaude orain ja(da) irtenda. Baina hori seguru daukagu. Eta hortik aurrera guk ja(da) guk zer pentsatzen dugun, guk zer egitea edo zer egitea daukagun, ba hori oraindik ez dugu erabaki. Baina zedozer egin beharko da, txarrera ez bada onean baina zedozer egin beharko dugu, hemen etxean gaude eta, denok geldi eta.  

Esataria. Juan Carlos Eizagirrek eta Melchor Amunarrizek betidanik ezagutu dute itsasontzia etxean. Hala ere, gurasoen egurrezko bapore zaharra hondoratu eta txapazko berria egitea erabaki zuten: inbertsio handia itsasotik bizi ahal izateko.   

Juan Carlos Eizagirre arrantzalea. Horrelako inbertsio handia egin eta orain ez digute ezer harrapatzen eta jendea ari da ea ondo egin dugun inbertsioa, edo ez dugun ondo egin. Jendea ari da pixka bat entre la espada y la pared (pareta eta ezpataren artean).    

Melchor Amunarriz arrantzalea. Gaur egunean, barku berri batek igual 300 edo 400 milioi pezeta balio du. Nahiz zerak izan(du), laguntzak izan(du) Eusko Jaurlaritzatik edo Bruselastik(an) (Bruselatik) armadoreari gelditzen dio (zaio) oraindik(an) ere diru asko pagatzeko. Eta kredituak eta horiek denak aurrera ateratzeko arrai asko ekarri behar da itsasotik.  

Esataria. Martin Olaskoagak eta Pedro Goikoetxeak ez dute ontzirik, baina batak 30 urte daramatza itsasoan lanean eta besteak 15. Aurten bezain urte txarra ez omen dute sekula ezagutu.  

Martin Olaskoaga arrantzalea. Nik  behin ere ez dut ezagutu, holako, holako kosterarik. Ez nik, eta gure gurasoek, eta deus ez. 

Pedro Goikoetxea arrantzalea.. Martxotik honara (hona) 900 euro, lehengo 150.000 pezeta. Eta hori ez da dirua, hori. Gainera, nik bi haur ditut, txikiak. Eta etxea ordaindu behar, eta haurrak ere bai dirua behar, eta nik hor, etxera ez dut ematen dirurik, eta pues igual lehorrera, edo zerbait, bai, pentsamendua joateko.  

Melchor Amunarriz, arrantzalea. Berdelak ez du dirurik lagatzen. Berdelak egiten du, justu-justu ondo ibiltzen denak, gastuak ordaintzeko. Antxoak urtean ematen digu guri 3tik 1 edo horrela. 3tik 1, benefizioak (etekinak) antxoarekin, 3tik 1 edo hola ateratzen diu (dugu).

Esataria. Kanpotik etorritako etorkinak ere kezkatuta daude. Ousmane Senegaletik etorri zen duela hiru urte, Rubén, berriz, iaz Perutik.    

Ousmane arrantzalea. La vida es muy duro aquí y las cosas son muy caro. (Bizimodua oso gogorra da hemen, eta gauzak oso garesti). 

Esataria. Antxoaren kanpaina galdutzat eman ondoren, armadoreek eta marinelek itxaropena dute orain hasiko dutena, atunarena eta hegaluzearena hobea izango dela.    

detalle2

Document library

B2
05-30-2005

x61pRelaContWAR

16282234
00:02:33

x61pViewCountWAR

2525

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR