Kontsumitzaile izatetik egile izatera

'Zuk zeuk egin' edo 'Do it yourself' mugimenduak norberak sortzea bultzatzen du. Mugimendu horren sorreraz eta filosofiaz ari zaizkigu bideo honetan.

Ainhoa Riveiro Bilboko Espacio Open guneko proiektu kulturalen kudeatzailea da, eta eraikin horretan egiten dutenari buruz hitz egin digu.


Transcription:[+] Transcription:[-]

1. Zer da Do it yourself mugimendua?
Do it yourself mugimendua XX. mendeko lehenengo zatian hasi zen mugimendu antikapitalista eta kontrakulturala zen, eta pixka bat balorean jartzen zuen kontsumitzaile izatetik egilea izatera (pasatzea). Eta horrela, bada, bueno, birziklapenean eta berrerabilpenean, alde batetik, ingurumena zaindu, eta, beste alde batetik, gehiago ez produzitu, baizik eta zuk zure tresnekin edo zure ezagutzekin zure gauzak konpondu eta horrela gutxiago kontsumitu.

2. Zuen eguneroko lanean garrantzia du filosofia horrek?
Kultura, gizarte eta teknologia arloetan egiten dugu lan. Eta bai, alde batetik, eraikin hau, Artiach, martxan jartzeko guk tresna asko erabili behar izan ditugu, hau martxan jartzeko eta, horretarako, Do it yourself filosofia askotan erabili dugu. Hemen, gu izan gara hau autogestioan martxan jarri duguna(k) eta, horretarako, gauza asko ikasi dugu, nola egin eta jakiten ez genituen gauzak (nola egin ez genekizkien gauzak) auzoko industria zaharreko lagunekin harremanetan jartzen, beraiekin ikasten, eta horrela hasi ginen.

3. Zure ustez, zergatik dago modan gaur egun?
Azken finean hau da ahalduntze proiektu bat edo mugimendu bat erakusten dizuna zuk ere edozer gauza egin ahal duzula. Eta nik uste dut hori gaur egun oso garrantzitsua dela, zeren oso ohituta gaude guztia kontsumitzera eta, gero eta gehiago. Eta esan dudan moduan ba hori, krisi garaietan horrelako gauzak birpentsatu behar dira eta zentzu kritikoa, azkenean, teknologian, ez dakit nola esan, gu teknologiarekin asko mugitzen gara, eta asko erabiltzen dugu, baina ez daukagu edo oraindik gizarteak ez du filosofia kritiko bat landu teknologiaren munduan.

B1
03-28-2019
  • Malutafilms
20763611
00:03:20
1871