detalle dokuteka-generico-fitxa

Truke-azoka: Kontsumitu berrerabiltzeko

Gero eta ugariagoak dira bigarren eskuko produktuen truke bidez kontsumo-gizarte honi alternatibak planteatu nahi dizkioten esperientziak.

Esperientzia horietako bat dugu Iruñeko Arrotxapea auzoan egiten duten truke-azoka. Ingurumen Heziketako teknikari den Maria Sotok azalduko du azoka horrek nola funtzionatzen duen, eta zer helbururekin jarri duten abian esperientzia hau.


Saio osoa hemen entzungai (41:31tik aurrera)

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

Aurkezlea. - Txanpon edota billete batzuk eman eta jateko zerbait hartu, janzteko zerbait, jolasteko zerbait, bidaiatzeko zerbait. Baina zer-nolakoa litzateke mundua dena diru-trukean eginen ez bagenu, dena erosi beharko ez bagenu? Esterako, gauza bat beste gauza batengatik trukatzeko existitzekotan. Iruñeko Arrotxapeako Ingurumen Heziketarako museora jo dugu, bertan egiten baitute truke-azoka. Maria Sotorekin batu gara.
Kazetaria. - Kaixo, egun on.
Maria Soto. - Egun on. Beno ba Ingurumen Heziketako museora etorri zara, hemen, Iruñeko Arrotxapea auzoan, Arga ibaiaren ondo-ondoan.
Kazetaria. - Truke-azoka batean gaude, eta nola funtzionatzen du azoka honek?
Maria Soto. - Bueno ba, funtzionamendua oso sinplea da. E, parte-hartzaileek ekartzen dituzte hona erabiltzen ez dituzten, eta egoera onean dauden, edozein objektu: liburu bat, arropa, zapatak… Eta hemen aurkitzen duten gauzengatik trukea egiten dute. Balioa berdintsua izan behar du. Hau da, ez du zertan liburu bat beste liburu batengatik trukea egin beharrik, baizik eta balio antzeko gauzak.
Kazetaria.-  Eta zein da honen helburua?
Maria Soto. - Helburua oso argia da. Azkenean bizi gara kontsumoa bultzatzen duen gizarte batean. Bueno, horri planteatzen diogu oso alternatiba sinpleak, adibidez, elkartrukea, ba azkenean gure gauzen bizitza luzatzearren.
Kazetaria. - Bueno, buelta bat emanen dugu, ezta?
Maria Soto. - Bai. primeran.
Kazetaria. - Jendeari kosta egiten zaio dirurik gabe moldatzea, edo ze harrera egiten dio azoka honi?
Maria Soto. - Bueno, badago jendea hilabetero etortzen dena, eta orduan oso ohituak daude. Eta beste batzuk hasieran etortzen dira, eta ez dakite oso ongi nola funtzionatzen duen, baina segituan hartzen diote haria. Egia da, beste pertsona batzuei ere ba bueno, kostatzen zaiela balioaren kontzeptu hori, ez? Dirua ez dagoenez, “zer, balioa, baina berdina izan behar da? Edo zer balio, diru-balioa? Hori, kontzeptu hori landu behar da, baina polita da ikustea ere jendeak egiten duen aldaketa.
Kazetaria.- Eta irudimen-jolas bat egin dugu Mariarekin. Nola litzateke mundua truke bidezko merkataritzaren bitartez funtzionatuko balu?
Maria Soto. - Ba ohitura hauek agerian geratuko balira, noski, gure kontsumo-erritmoa asko jaitsiko zen eta igual ere kontsumoan ematen dugun denbora hori, ba beste gauza batzuetarako erabili ahalko genuke. Ba igual jendearekin egoteko, edo besterik gabe, naturaz gozatzeko. Bai. Nik uste aldaketa nabaria izango zela, ze azkenean denbora asko ematen dugu kontsumoan.
Kazetaria. - Paradigma aldatzea da azkenean.

Maria Soto. - Bai. Bai. Eta igual kalitatea hobetzea. Bai. Dudarik gabe.

detalle2

Document library

B1
06-07-2018

x61pRelaContWAR

16144389
03:03

x61pViewCountWAR

4869

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR