Docutec
Agerraldia 15 Atala 10
MAITE: Hau da hau! Nork ulertu pertsona heldu hauek? Beti txakurra eta katua bezala, eta... hor hasi ez dira, ba, orain telefonoz maitte-maitte eginez!
AMONA: Badakizu... zure amak dena du zoragarri, bera zoriontsu dagoenean.
MAITE: Aita ere bai? Aita ere zoragarri?
AMONA: Zer apustu, baietz!
MAITE: Ez zait iruditzen... nahiz eta afaltzera gonbidatu!
TXEMA: Asmo horretan al da? Oso ideia polita!
MAITE: Bai... zaude, zaude! Baina... lehengora itzuliz,
AMONA: oraindik ezetzean al zaude? Ez diozula amari kartei buruz ezer esan behar?
AMONA: Zertarako hasiko naiz bazterrak nahasten?
MAITE: Ba, besterik ez bada, gajoa engainatuta bizi ez dadin!
AMONA: Ai! Engainu denak txarrak direlakoan!
Ama inguratu da.
AMA: Familia! Notizia on bat... Afaltzera noa!
MAITE: Aitarekin?
AMA: Bai. Oraintxe gonbidatu nau, eta ez dut ezetzik emateko ez arrazoi eta ez asmorik!
AMONA: Oso ondo egingo duzu, gainera, Maritere!
AMA: Eskerrik asko, ama!
AMONA: Ni, benetan, asko pozten naiz nire inguruko gazte-jendea zoriontsu dela ikusita! Nik neronek aspaldi bukatu nituen kontu horiek, baina beti da pozgarri zoriontsu den jendez inguratuta egotea!
AMA: Arrazoi duzu! Horrelakoxe zahartzaroa nahi nuke neronek ere, jende zoriontsuz inguratua!
AMONA: Ondo, hala ere! Beno, segi, Maritere, preparatzera!
AMA: Ui, bai! Ordu-erdi barru hemen dela esan dit, nire bila!
