Docutec
Agerraldia 15 Atala 11
"Din-don" atean.
AMONA: Nor ote da orain?
MAITE: Igual dator zure nobio hori?
AMONA: Bai, zera! Badakigu guk ederki asko elkarren berri.
TXEMA: Ez, ez! Ez zait iruditzen honaino etortzera ausartuko denik.
AMONA: Irekiko dut!
Atea ireki du.
TXARO: Kaixo... Maite hemen al da?
AMONA: Bai... biak hemen daude, bera eta bere erdi nobio hori! Pasa aurrera!
TXARO: A, beno... orduan...
AMONA: Ez, ez... pasa! Ez al dituzu zure mutilak ekarri?
TXARO: Ba... ez, baina laster izango dira hemen. Maite-rekin hitz egin nahi nuen lehendabizi.
