detalle dokuteka-generico-fitxa

Langileen borroka zineman

Langileen borroka, berezko entitate dramatiko gisa hartuta, ez zuen apenas protagonismorik izan zinemagintzaren hastapenetan. Benetako iraultza, estilistikoa eta etikoa, neoerrealismo italiarraren etorrerarekin gertatu zen.

Dena dela, lehendik ere garatuak ziren literaturan gizartearen arazoei buruzko gaiak korronte naturalisten eraginez. Emile Zola frantziarrak langileen bizimodua ez ezik, lana bera ere jarri zuen ardatz bere eleberrietan. Adibidez: Germinal idazlaneko langile-greba edo 'La rueda'ko trenbidetako langileak. Benetako iraultza, estilistikoa eta etikoa, neoerrealismo italiarraren etorrerarekin gertatu zen.

Nazioa lur jota zegoen gerrako porrotaren ondoren, jendea goseak. Protagonistak ez ziren garai bateko goi-burgesiakoak, etxe dotoreetan 'telefono txuri' xarmantak zituztenak, baizik egunean-egunean nolabait 'bizi' zen kaleko jendea zen protagonista, gorriak pasa eta ezinean bizi zena, txirotasunak estututa. Eta hori zenbait film ezagunetan islatu zen: lanik gabe zegoen aita batek bizikleta bat harrapatzen du semearen aurrean hari emateko; txaboletan bizi diren batzuek borroka gogorra burutzen dute, enpresa inmobiliario batek etxe berriak egiteko lur-sailak kendu nahi dizkietelako; arrantzale siziliarrak, prostituta erromatarrak, eta langile-klasean sortutako beste hainbat, dira protagonista berriak.

Haizeberritze horretatik aurrera lan-munduaren integrazioa eta alboko arazoak erakusten joan ziren zineman. Langabezia, emigrazioa eta grebak etengabe azaldu ziren zineman, benetako maisu-lanak eginez. Horietako batzuk bakarrik azalduko ditugu, adibide gisa, beste asko alde batera utzi ditugula gogoan izanda. La sal de la tierra, Herbert J. Biberman amerikarrak burutua. Zinemaren historian sartua izan zen aspaldi greba bateko arazoak eta gorabeherak kontatzeko maisu-lan bezala. Adorea behar zen gero 1953. urtean horrelako film bat egiteko, errepresio 'macarthista'ren garai latz hartan. Ikuspuntu marxistan oinarrituta, lan-giroko ugazaba ahalguztidun baten eta langileen arteko borroka gogorra kontatzen du filmak. Sozialista-ukitu garbiko solidaritatea azaltzen da nagusi, eta horri esker, lehen pentsatu ere ezin ziren emaitzak lortzen dira.

Ahantzezina da film horretako eszena bikoitz eta paraleloa: emakume bat haur egiten ari den une berean, haren senarra, sindikalista bera, txiki-txiki egiten dute gorila batzuek komisaria batean. Las uvas de la ira, John Ford maisuak egina. Film horretan mendebaldera doazen milaka langileen emigrazio itzela kontatzen da, John Steinbeck idazlearen lanean oinarrituta. 1940ko idazlan lan honetan oso goiz planteatu ziren handik urte batzuetara argi eta garbi planteatuko ziren gai gordinak: errebindikazio laboralak ez ezik, baita partidu komunistan sartzeko deia ere, langileen arazoak konpontzeko bide bakarra hura zela aldarrikatuz.

Italia postneoerrealistatik heldu ziren salaketa sozialak, Elio Petri erdipurdiko zinegilearen eskutik. Egin zituen lanak ez ziren bikain horietakoak. Baina, enblematikoak izan ziren 70ko hamarkadako Europan nagusi zen salaketa-zinemagintzan: La clase obrera va al paraíso (1971); La propiedad no es más que robo (1973); Ermanno Olmi handiaren El empleo (1961): film honetan oso itxura modernoan aztertzen ditu lehen lanaren bila dabilen gazte baten komeriak. Britainia Handian Ken Loach egileak oso kontuan hartu zuen hasieratik zinema kontzientziatze soziala eragiteko arma ezin hobea zela.

Margaret Thacher-ek sustatu zituen erreforma laboralen ondoriozko lan-krisi itzelaren garai hartan, Ken Loach langileen kronista bihurtu zuen bere eta zenbait film sozial azaldu: Riffi-Raffe (1991); Lloviendo piedras (1993); Ladybird, Ladybird (1994), eta abar. Eragin handia izan zuen beste filmetan: Full Monthy edo Viva la banda besterik ez aipatzearren. 90ko hamarkadan zine berri bat sortu zen Frantzian, bereziki langileen arazoekin konprometitua. Laurent Cantet zinema dokumentaletik zetorren. Recursos humanos filmean gurasoetatik seme-alabetara gertatzen diren transmisio-arazoetan oinarritzen da, asteko lanaldia 35 lanordutarako murrizketaren markoan. Orain dela gutxi aurkeztu zuen El empleo del tiempo filma benetako gertaera batean oinarritu zuen. Lanetik bota duten, eta etxean ezer esatera ausartzen ez den langile baten gezurrezko bidea eta heriotza kontatzen da film horretan.

Robert Guedigian egilearen filmetako protagonistak Marsellako auzo xumeetako bizilagunak dira.Ez dute gizarte honetan aurkitzen gizarte honetako gauzarik preziatuena: lana. Aurtengo Zinemaldian harrerarik onenetako bat izan duena De otra manera filma izan da, Christophe Otzenberg frantziarrarena. Ausardia erakutsi du eta zehaztasuna. Gordin sartzen du behatza min egiten duen lekuan. Birsailkapen laboral baten ondorioz gazte marjinatu batzuek gizarteratzeko dituzten arazo latzen azterketa azaltzen du film honetan. Frantzia, Italia, Britainia Handia, Alemania. Zine europarra asko ahalegindu da eguneroko bizitzaren argazkia erakusten, zinema eta bizitza bat egin nahian.

Zinemagintza espainiarra, eta euskalduna ere bai, ez dira bide horietan sartu. Jenero-zinema soilik hartzen dute sormen zinematografikotzat, amets-fabrika eta alienazio behinena. Ezagun du ez dagoela nortasunik, heldutasunik, gure zinemagintzan eta zinemagileen artean.

x61pRelaContWAR

Interesting for you



detalle2

Document library

10-31-2001

x61pRelaContWAR

16526209

x61pViewCountWAR

2352

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR