detalle dokuteka-generico-fitxa

Guggenheim Bilbao Museoan Jean Dubuffet

Erakusketa honek Jean Dubuffeten (1901-1985) arte-ekoizpenak duen aniztasuna aztertzeaz gain, artistak kultura-mekanismo arruntetatik haraindi joanez artearen esparruan egin zuen etengabeko bilaketa eta esperimentazioa ematen ditu aditzera.


'Urritasuna dut gustuko. Baita hastapena bera ez ezik gaizki bukatutakoa, inperfektua, nahasketa dena ere. Landugabeko diamanteak ditut gustuko, beren ganga eta guzti'. Jean Dubuffet

Salzburgeko Rupertinum Museum der Moderne delakoak antolatu eta Guggenheim Bilbao Museoak, Parisko Fondation Dubuffetekin lankidetzan koproduzituriko erakusketa honek artistak berak adierazitako hitzak ditu oinarri: 'artea gogoari mintzo zaio, ez ordea begiei'.
Museoko bigarren solairuko bederatzi aretoak beteko ditu Jean Dubuffet. Abentura baten aztarna erakusketak 160 pieza inguru batzen ditu —paper gainean eginiko artelanak, margolanak, eskulturak eta litografiak—, egilearen arte-bilakaera ia guztiaren adierazgarri direnak. Arte-bilakaera honek hiru aldi ezberdin ditu: berrogeiko eta berrogeita hamarreko hamarkadetako ukimenarekin zerikusia zuten saiakerak, ordura arte artean erabiltzen ez ziren materialak txertatuak zituztenak; L'Hourloupe, hirurogeiko eta hirurogeita hamarreko hamarkadetako sistematizaturiko artelanen zikloa; eta keinuei loturikoenak eta berantiarrenak diren bere laurogeiko hamarkadako artelanak.

Erakusketaren bi ardatzak
Agnes Husslein-Arco eta Caroline Messensse, bi ardatzen inguruan antolaturik dagoen erakusketa honetako komisarioak izan dira. Lehen ardatzak Dubuffeten karrerako garapen osoa ematen du aditzera, paper gainean eginiko obraren bidez.
Bigarrenak, berriz, bere sorkuntza-ekoizpenean funtsezko jotzen diren margolanen aukeraketa bat biltzen du. Bi ardatzak artistak materialak erabiltzeko duen era berritzailearen eta estiloari nahiz gaiari loturiko bere bilakaeraren isla dira. Bi ikuspuntu hauek oinarrian izanik, erakusketa irizpide kronologikoaren arabera garbi definituriko hiru sailetan ordenaturik dago.

Coucou Bazar artelan-multzoa
Erakusketak grina berezia jarria du Coucou Bazar artelan-multzoan. Multzo hau 'tableau animé' (koadro bizidun) gisa deskriba daitekeena da eta L'Hourloupe serieko sorkuntza-puntu gorena da, zalantzarik gabe. Dubuffetek ehunka praticable (praktikagarri) sortu zituen 1972-73 urteetan. Praticable hauek L'Hourloupe seriea jatorri zuten margolan eta marrazki handituak izaten ziren, kartoi gainean proiektaturikoak eta mozturikoak, mozorroturiko aktoreek (maskarak, kapelak, kapak, eskularruak eta zapatak jantzirik) antzeztokiaren gainean mugitu edota biziarazi zitzaten. Coucou Bazar hirutan baino ez da ikusgai jarri: 1973. urtean New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en; handik hilabete gutxiren buruan Parisko Grand Palais-en; eta azkenik, 1978. urtean, Turingo Palazzo della Promotrice delle Belle Arti al Valentino deritzanean.
Lan-zirriborroek osaturiko Coucou Bazar honen erakusketa honetan, antzeztokian ikusiko liratekeen eran kokaturiko praticable aukeraketa garrantzitsu bat da ikusgai.

x61pRelaContWAR

detalle2

Document library

B2
10-30-2003

x61pRelaContWAR

16523042

x61pViewCountWAR

3139

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR