Docutec
Patxi Zubizarreta: "Euskara berreskuratzeko haur-literaturaz gozatzen nuen"
Patxi Zubizarretak, Joserra Senperenak eta Jokin Mitxelenak "URREZKO GILTZA" liburua kaleratu dute Erein argitaletxearen eskutik. Urrezko Giltza ipuin oso gisara irakur daiteke, eta hor daude txertatuta, besteak beste, tradizio unibertsaleko eta hemengo ipuinak, haur-kanta, eta jolas-formulak. Hauetatik batzuk, ordea, liburuak dakartzan bi diskoetan entzun daitezke. Diskoen ardura REC grabaketa-estudioak eraman du. Guk Patxi Zubizarretarekin hitz egin dugu liburu-diskoez.
HABE.- IRALE irakasle-taldearekin izan berri zara "Urrezko Giltza" eskoletan nola baliatu azaltzeko, ezta?
PATXI ZUBIZARRETA.- Urrezko Giltza soilik ez. Ahozko tradizioaz eta haur-literaturaz hitz egin nien. Esan nien tradizioa ederra dela, baina ez beti. Anjel Lertxundik aipatu izan du tradizioa ez dugula ezagutzen, edo izango ez balitz bezala jokatzen dugula, ez dugula asmatu tradizioa transmititzen. Beraz, transmisio-formula berriak aurkitu behar ditugu, eta gu ere tradizio-sortzaile egin. Adibidez: tradizioko kantu bat hartu, eta gaur egungo gizarteak, eduki aldetik edo, ezin irentsi duen zerbait esaten badu, bada hori aldatu. Liburuan familia baten urte osoko bizimodua kontatzen da, urte-hasieratik, negutik hasita. Modu errazean.
H.- Zu ere ari zara aspaldi honetan beste transmisio-bide batzuekin saioak egiten, ez soilik paperezko literatura, baizik errezitaldiak ematen musikariekin batera.
P. Z.- Niretzako literatura plazer-iturri da eta bidelagun aparta, eta hori transmititzeko oso baliagarria dira errezitaldiak eta musika. Baina, susmoa dut oraindik ere gazte jendeak literatura gauza serio eta aspergarritzat daukala. Errezelo hori apurtzen gabiltza. Saiatzen behintzat.
H.- Liburu hau egiten hasteko ideia ere irrati-esatari batek eman zizun.
P. Z.- Mari Karmen Odriozolak, hain zuzen. Esan zidan umeek ez zutela ezer euskaraz ipuinak entzuteko ez bazen ipuin-kontalari baten bidez, eta grabatzeko proposamena egin zidan. Enbido hori hordago bihurtu dugu. Liburu hau apustu handia da, diskoetxe batean sartu gara, jende askok eta askok hartu du parte, askok musu-truk. Agian, ez orain, baina, maiz ez dugu asmatzen lana saltzen. Durangoko Azokan izan da liburua, eta hala beharko zuen. Baina, Durangoko Azoka da geure buruari harrika egiteko modu bat, baita ere. Liburu guztiak bateratsu aurkeztea, eta antzeko-antzeko liburuak elkar jaten ikusten ditut. Ez dakit, aurten gaia "zentsura" izan da; oso ondo, baina hori atzera begira egitea da, ez aurrera. Eta gurera itzuliz, tradizioa jasotzen ari bagara, ez gara ari iragan minez, etorkizun minez baizik.
H.- Zein dira gai eta pertsonaia nagusiak?
P. Z.- Aitona, topikoa, azaltzen da. Baina, amona bizipoz handia duena da. Bidaiatzea erabakitzen du, eta beti udan bizi da, hemen neguan gaudenean, bera Hego Amerikan dago, udan... Ez da tradizioko sutondoko ipuin-kontalaria, eta bidaiaren amaieran "mutil-lagun" txinatar batekin itzultzen da. Gizartea aldatzen ari da, familia ere bai, eta jakin behar dugu tradizioa eguneratzen.
H.- Horrelako azpi-istorio ugari dauka ipuin honek: pobrezia, adibidez.
P. Z.- Funtsean azpi-istorio horiek umeen galderak dira. Semeak telebistan gerra ikusi eta galdetzen dit: "Aita, eta hor beti gerran al daude?" Ea nola erantzuten diogun galdera horri, edo heriotzaren galderari. Liburuan erantzuten diogu. Martín Gaite idazleak esaten zuen galdera zailei erantzuteko modurik errazena ipuinak direla.
H.- Liburu honen materialekin jendaurreko saioren bat ere egin duzue.
P. Z.- Bai. Gasteizen, Europa Gizarte-etxean Euskararen Egunean bi emanaldi eskaini genituen, eta mila haur etorri ziren hau ikustera. Iban Garate izan zen narratzailea, ETB 1eko Betizuko neska Nerea Alias-ek ere parte hartu zuen, M. Karmen Odriozolak ere bai... Datorren abendurako antzeko zerbait egitekotan gabiltza. Liburu-disko honetan parte hartu duten guztiak biltzea ezinezkoa da, noski, Jokin Mitxelena Alemanian bizi delako, baina etorri zen eta zuzenean egin zituen marrazkiak narratzaileek kontatu eta Joserrak pianoa jotzen zuen bitartean. Ikusi egin behar zenituen umeen aurpegiak, zur eta lur, liluratuta!
H.- Garbi dago haurrengana heltzen dela liburu-mota hau. Eta helduengana?
P. Z.- Zalantzarik gabe. Nik euskara erdi galduta edo ia galduta izan nuen garai batean, eta euskara berreskuratzeko erarik politenetakoa eta praktikoenetakoa haur-literatura izan dut. Zergatik? Komunikazio-maila handia dagoelako modu sinple batean, egitura xumeekin eta esan nahi dut. Hori, eta kantuak. Nik ingelesa ere ikasi dut zerbait, eta kantuak, adibidez, apenas baliatu ditugun sekula. Iruditzen zait euskaltegietan eta material hau oso erabilgarria dela. Kantuak, eta antzeko formulek, badute hizkuntzaren alderdi bat behar hainbat zaindu ez duguna ia inoiz, eta hauxe da: ludikotasuna. Nik semeei autoan jartzen dizkiet diskoak eta ia buruz dakizkite ipuinak.