detalle dokuteka-generico-fitxa

Abian da Maizpiden Gaztemundu ekimena

Gaztemundu ekimenak aurten euskara-irakasleak ditu protagonista.

Munduan zehar euskara-irakasle lanetan ari diren hamasei lagun etorri dira Euskal Herrira.

Lazkaoko Maizpide barnetegian emango dituzte hainbat aste gure artean, bai irakaskuntza-esparruan lanean, baita beren euskara-maila hobetzen ere.

Bideoan, barnetegiko zuzendariak nahiz Hizkuntza Politikarako Sailburuordeak Gaztemundu programaren berri ematen dute.

Transcription:[+] Transcription:[-]
Lurdes Auzmendi, Hizkuntza Politikarako Sailburuordea.- Oso pozik gaude aurten Gaztemundu euskarari eskaintzeko aukera dugulako eta euskarari eskaintzeak kasu honetan esan nahi du etorri diren gazte guztiak dira euskara-irakasleak munduan: Argentinan, Kolonbian, eta abarretan. Orduan, izugarrizko ahalegina egiten dute beraiek urtean zehar euskara irakasten han euskara ikasi nahi dutenei. Orduan, saritu egin nahi ditugu, bai, ikastaro honen bidez. Hamabost egun egingo dute Gaztemundu programaren barruan. Hemen pasatuko dituzte, Maizpiden, ikasten, baina baita ere festa-giroan, nolabait. Jon Urgandarin, Maizpide euskaltegiko zuzendaria.- Bada, bueno, azkenean, Gaztemundun hamasei lagun etorriko dira. Berez hamabost ziren etortzekoak, baina bat hemen, Euskal Herrian, dagoenez, hamasei… hamasei hurbildu dira lehenengo hamabostaldian. Eta gero bi etxera joango dira eta euskara-klase arruntak hamalaurekin egingo ditugu. Gabriela Mendia, Argentinako Laurak-Bat Euskal Etxeko irakaslea.- Bai irakaskuntzan eta bai nire euskaraz ibiliko naizelako eta orduan da nire aukerarik onena niretzat. Ikasle-mailan, bueno, akademikoki esan daiteke gehienak mugitzen direla A1 maila batean, baina egia esanez, euskara ikastera etortzen direnek badutela asmoa euskalduntzea. Euskalduntze horrek esan nahi du euskal munduan sartzeko asmoa dutela eta euskara dela bide bat. Jon Urdangarin.- Bueno, esan behar da hauek, hauetako gehienak gure ikasleak izan direla, aspaldian ari garelako diasporan online bidez klaseak ematen eta hauek ikasi ahala irakasle bihurtzen dira beren Euskal Etxeetan. Gabriela Mendia.- Igual Argentinan zehar Euskal Etxe asko daude, Euskal Etxe askotan euskara-klaseak ematen dira eta guztira, adibidez, ikasturte honetan seiehun ikasle heldu badabiltza. Egia esanez, ez dakigu nola, baina berpizten dira, ze batzuk etortzen dira bere arbasoengatik. Bai, bada, familia euskaldun batean jaioak direlako eta… Beste batzuk, bada, kuriositateagatik, hizkuntza munduan dabiltza eta bueno… beste batzuk, agian, musikagatik. Badakizu euskal musika han, batez ere rock eta rock erradikala eta ezaguna dela eta orduan, ez dakit, bide horretatik sartzen dira. Jon Urdangarin.- Egin behar duguna da orain hizkuntza-maila, nola edo hala, bermatu dugu, euskaldun hiztun egokiak dira, eta orain pixka bat hobetu nahi dugu metodologiari dagokiona. Orduan, lehenengo hamabost egunetan hitz egingo dugu pixka bat Europako Hizkuntzen Markoaz, euskaraz horrek ze… dauden mailez, maila horietarako materiala nola prestatu, materialgintzarako aholkuak eman eta gero, batez ere, guk geuk diasporarako sortu dugun materiala ezagutarazi eta horiekin ondo lan egiteko eman beharreko aholkuak emango dizkiegu. Lurdes Auzmendi.- Eta horrek balioko die itzultzen direnean euskara gehiago eta hobeto irakasteko.

detalle2

Document library

B1
09-18-2012

x61pRelaContWAR

16361855
03:14

x61pViewCountWAR

4130

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR