detalle dokuteka-generico-fitxa

Koteto Ezkurra pilotariarekin elkarrizketa

ETBren Ai ama! saiora Koteto Ezkurra pilotaria gonbidatu dute.

Iban Garatek aurkezten duen Ai Ama! saioan Koteto Ezkurra pilotari eta erremontista ikusi ahal izan dugu.

 

Transcription:[+] Transcription:[-]

Iban Garate: Badator gaurko gonbidatua: Koteto Ezkurra! Koteto, ongi etorri!
Bueno, nik uste nuen erremontean jokatzen duen batek eskua askoz ere sendoagoa…sendoa da, baina uste nuen bada…nirearekin konparatuta ez da honela hainbestekoa ere! Ea…erakutsi eskua!
Koteto Ezkurra: Zabal-zabala!
I.G.- Zabala bai! Baina nik uste nuen jo eta hemen kailuz beteta izango zela eta ez, zaintzen dituzu eskuak, e!
K.E.- Manikura egiten dut!
I.G.- Aaaaaaaaa! Eeeeeeeeeeee! Jendea kontra etorriko zaigu une batean, Iñaki, ze abesti zegoen puri-purian Koteto jaio zen urtean?
Iñaki: Bueno, 1973an
I.G.- Ez ezak ba esan, motel, ze urte, motel, ez ezak ba esan! 73an, bueno, ez da hain zaharra!
I.- Gary Glitter zegoen lehenengo postuan, top-ean, bere “I’m the leader of the gang” abestiarekin.
I.G- Emaiok egurra hortaz! Bueno, goazen mahaira!
Koteto, 21 urte profesional dagoeneko, profesional-mailan. 38 urte dauzkazu orain eta hamaika txapela irabazi dituzu banako…banan-bana edo mano-manoan, bakarka. Dena egina daukazu.
K.E.- Bueno, egina, baina gehiago nahi, ez?
I.G.- Gehiago nahi?
K.E.- Hombre.
I.G.- Ez zarete asetzen errazak, hortaz!
K.E.- Bueno, pasatu nituen urte batzuk honela, nahiko trakets. Berriz, bueno, orain daramatzat bi urte, bueno, berriz mano-mano irabazten, eta badakizu, horrek indarra ematen dizu eta azkenean, bueno, nik badakit jada urteak akitzen ari direla eta bueno, aprobetxatu egin behar!
I.G.- Eta konformidadea, zenbatekin daukazu, berrogeita bost txapelarekin edo… 
K.E.- Ez! Gustura sentitzen naizen bitartean, gustura nago frontoian. Ez baldin banago gustura eta badakizu, sufritzen pixka bat hor, fisiko aldetik eta horrek azkenean min egiten dizu, baina bueno…
I.G.- Hala ere, zu kasta onekoa zara, zuri etxetik datorkizu. Joxe Ezkurra, zure aita, eskuz banaka aritzen zen, beno, eskuz aritzen zen. Zu erremontean, semea ere, Koteto, hor datorkizu, jada dagoeneko zesto-erremontea erosi omen diozu…
K.E.- Bueno, pixka bat, ez? toreroak bezala, ez? Pixka bat pikatzen eta gustura, Bueno, ni familian banuen aita pilotaria, gero ni hasi nintzen, bueno…
I.G.- Zu eskuz hasi zinen
K.E.- Bai, txikitan bai.
I.G.- Baina…
K.E.- Baina motza nintzen eskurako. Eta aita segituan konturatu zen. Eta bueno, nola moldatzen nintzen bastante dezente laxoan
I.G.- Eta zer esan zizun: “kendu hadi paretik eta har ezak hau eskutan”
K.E.- Bueno, ikusten zuen altura horrekin asko ez duzu egiten, ez? Eta bueno segituan hasi nintzen pixka bat erremonte, bueno, hamalau urterekin hasi nintzen. Bakarrik egon nintzen afizionatu mailan urte bat. Segituan hasi nintzen eskolen, hor, Irunen eta hor, Galarretan, bueno, Baldan, eta bueno, enpresatik esan zidaten segituan hamasei urterekin hasi nintzen profesional-mailan.
I.G.- Hamasei urterekin! Goiz, ez?
K.E.- Bai, oso goiz. Bakarrik egon nintzen urte bat eta hamasei urterekin hasi nintzen jada profesional bezala.
I.G.- Baina hori zergatik, aitak derrigortu zintuelako?
Ni Goenkalen hasi nintzen hamabost urterekin, eta esan zidatelako “Hi, alde egin ezak etxetik, hemen lata ederra ematen duk eta telebistan eman ezak lata iguala” eta horregatik nago gaur hemen, e? Zu zergatik?
K.E.- Ez, ez. Hasi nintzen gustura, horrela, pixka bat horrela, ni nintzen gazte bat eta gustura aritzen nintzen hor, laxoan eta erremontean eta. Bueno, ikusten nuen horrela, hobby bat bezala, ez? Baina bueno, pixkana-pixkanaka hasten zara eta ikusten duzu moldatzen zarela eta azkenean “gusanilloa” sartzen zaizu, ez?.
I.G.- Ondo pasatzeko hobby horiek gero lanbide bihurtzen direnean, hori bai ederra, e?
K.E.- Bai, hasiera batean hobby bat zen, gero, bueno, badakizu, sartzen zara hor goiko mailan eta ez da hain hobby, ez?
I.G.- Eta orain ostegunero Galarretan.
K.E.- Hori bai.
I.G.- Paretari eman eta eman eta eman.
K.E.- Behar duzu aitzakia bat afaltzeko!

detalle2

Document library

B2
03-09-2012

x61pRelaContWAR

16358883
3:52

x61pViewCountWAR

5567

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR