detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

Oinatz Bengoetxea: "Pilotari profesional izatea lortzeko, ordu asko eman behar dira"

Oinatz Bengoetxea (Leitza, 1984) esku huska aritzen den pilotari profesional nafarra da. Buruz buruko txapelketa irabazi zuen 2008. urtean. Horrez gain, lau eta erdiko eta binakako txapelketen finaletara iritsi da, eta hamaika kirol balentria gehiago ere egin ditu.

Anaia zaharraren atzetik ibiltzen zen, eta horrek eraman zuen txiki-txikitan frontoira. Kirol asko gustuko izanik ere, arazorik gabe aukeratu zuen pilota, “bereziki maite” zuelako.

 

Bengoetxeak ezinbestekotzat jotzen du pilota-eskolaren garrantzia. Leitzako aurrelariaren ustez, eskolek ematen diete lanerako beharrezko ohitura pilotari gazteei. Haurrekin lan egiten duten erakunde hauek eta telebista dira kirol honen egoera onaren erantzule.

Nolakoa da pilotari profesional baten egun arrunt bat?
Entrenamenduak goizetan edukitzen ditugu. Iruñera joaten naiz, normalean, eta prestaketa fisikoa egiten dugu. Han astean bi egunetan aritzen gara, eta pilotan beste egun batean egiten dugu. Batzuetan Iruñean jarduten gara; beste batzuetan, Tolosan. Txapelketa dagoenean, partida jokatu behar dugun lekuan ere entrenatzen gara. Gero pilota-aukeraketak ere badaude. Hori da gure errutina.

Nola oroitzen duzu pilotarekin izandako lehen harremana?
Akordatzen naiz oso txikitan hasi nintzela. Nik uste dut bost urte-edo edukiko nituela. Urtebete zaharragoa den anaia daukat, eta bera plazara joaten zen. Ni anaiarekin hasi nintzen. Gogoratzen naiz sekulako zaletasuna hartu nuela kirol guztietan, ez pilotan bakarrik. Kirolzalea izan naiz beti. Futbolean, lasterkan... kirol askotan aritu naiz. Asko gustatzen zitzaizkidan denak, baina gehienbat pilota.

Beste hainbat kiroletan aritu zara. Beste pilotari askok aukeratu egin behar izan dute, esaterako, futbolaren eta pilotaren artean. Hala gertatu al zaizu zuri ere?
Bai, niri ere bai. Hemen futbolean aritu gara umeak ginenetik, eta orain ere aritzen dira. Nik uste dut futbola inportantea dela mutikoen eta neskatoen bizitzan, gure bizitzan bezala. Oso garrantzitsua izan zen umetan, baina nik pilota nuen bereziki maitea; ez zitzaidan zaila izan aukeratzea. Hamabi- hamahiru urtera arte praktikatu nituen bi kirolak. Azkenean, ordea, pilota gehiago gustatzen zitzaidan, eta ez nuen arazorik eduki erabakitzeko orduan.

Jon Jaunarena, Abel Barriola, zu zeu... Zer dauka Leitzak?
Beno, kirolari asko daude, ezta? Lehen asko izaten ziren; aizkolariak, harri-jasotzaileak, nire osaba pilotariak... kirolari eta kirol asko. Gaur egun ere ugari gara: pilotariak, ziklistak, futbolariak, denetatik dauka herriak. Badaude harri-jasotzaileak, eta herri-kiroleko kirolariak ere bai. Nik uste dut kontu horrek ez daukala azalpenik, baina, beno, zorionez hala izan da azkeneko urteetan. Hemen kirolari onak atera dira urte askoan, eta nik uste dut hori gauza ona dela herriarentzat.

Baina frontoiari dagokionez, badago beste zerbait; hau da, pilota-eskola...
Bai, bai, pilota-eskola noski. Guk umetatik ezagutu dugu, eta guretzat oso garrantzitsua izan da. Azken batean, ordu asko eman behar dira kirolari gisa, pilotari profesional izatea lortzeko. Ordena beharrezkoa da, eta hori pilota-eskolak ematen digu. Entrenatzera joateak eta aparte praktikatzeak ematen dizkiote kirolariari momentu onak eta gozatzea, baina eskolak ematen ditu errutina eta ordena.

Zein harreman daukazu eskolarekin? Bertako begiralea ere izandakoa zara.
Bai, urte askoan ibili nintzen pilota-eskolan, baina azkenaldian ez daukat hainbesteko harremanik. Bakoitzak bere bizitza dauka, eta bere eginbeharrak ditu. Hala ere, egunen batean, pentsatzen dut lanera bueltatuko naizela, pilota-eskolara, alegia.

Nola ikusten duzu pilotaren etorkizuna?
Pilota oso momentu onean dago orain. Azkeneko urteetan telebista asko sartu da pilotan, eta horrek indar handia ematen dio. Azkeneko urteetan, beti dago pilota ostiraletan, larunbatetan eta igandeetan. Gero, udako feria askotan, astegunetan ematen dituzte partidak. Pilotak oso momentu ona dauka, gehienbat, jendeak asko ikusten duelako; nahiz frontoian, nahiz telebistaz. Eta, beno, horrela segitzea espero dut.
 


Bengoetxea VI pilotariaren eskuak.

Giro ona eta adibide hobea, pilota-eskolaren sekretua
16 pilotari hasi ziren 2013ko buruz buruko Esku Pilota Txapelketa Nagusian. Kirolari horietatik hiru leitzarrak ziren: Abel Barriola, Oinatz Bengoetxea eta Ion Jaunarena. 3.000 biztanle inguru bizi dira Nafarroa iparraldeko herri honetan; hala ere, bertako kirolarien zerrenda luzea da, bereziki, pilotaren atalean.


Arrakasta horren arrazoia ez dago edateko uretan, eta ez dago mendiko airean ere. Leitzako pilota-eskola da horren iturburua. Aurreko hiruez gain, beste hamaika pilotari ospetsu igaro dira bertatik. Aurrera kirol-elkartearen parte da pilota-eskola. Elkartearen lehendakariorde Tomas Sagastibeltzak, Ttipi Ttapa aldizkarian azaldu zuen “Leitzan sekreturik ez dago. Pilotari ona ateratzeko aritu egin behar”.


Herriko pilota-eskolan oso giro ona dagoela esan zuen, eta hori ezinbesteko baldintza gisa jarri zuen. “Umeak entrenatzera gustura joan behar du”.


Bestalde, ereduaren garrantzia ere nabarmendu beharra dago. Kirolari ezagunak egoteak gazteak erakartzen ditu kiroletara. Honen adibide dira Perurena aita-semeak, Mikel Nieve txirrindularia eta Bengoetxea eta Barriola.

 

 


Transcription:[+] Transcription:[-]

Euskara entzuten al da kantxan?
Bai, guk asko entzuten dugu, bada egia esan, badira euskaraz ez dakitenak eta horiekin, bada erdaraz ibiltzen gara; eta beraiek daudenean erdaraz ibiltzen gara. Baina, euskaldunak gaudenean behitzat, beti euskaraz hitz egiten dugu eta frontoiekin, egia esan, oso erlazionatuta dago. Euskaldun izaerarekin eta euskaldun izatearekin pilota oso erlazionatuta dago.

Nola hartzen ditu pilotariak animoak emateko oihuak?
Ongi ongi. Bai,  bai, jode, jendeak beti ,bada, beno, laguntzen dizu pixka bat. Momentu txarretan-eta, eta animatzen, eta beno... egia esan.. bada eskertzen da dena, ez? Bada, beno, ongi etortzen zaizun jende guztiari eskertu, eta... Gu ahal den hobekiena egiten saiatzen gara frontoian; batzuetan ongi ateratzen zaigu, besteetan gaizki, baina... beno... inportantea da jendeak  pixka bat apoiatzea.

Zer da pilota zuretzat?
Pilota nire bizia da. Argi dago nire biziaren parte handi bat pilotak daukala. Bada beno, ume-umetatik hasi nintzelako, eta, beno, bada horretan basatu (oinarritu) dut nire bizia ez.

detalle2

Document library

B1
02-04-2014

x61pRelaContWAR

  • Mikel Goñi (Maramara Taldea)
16342290
01:30

x61pViewCountWAR

13132

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR