Docutec
Lesakako Zaku-zaharrak
Inauteri garaian aintzinako ohitura da Zaku-zaharrak mozorroak Lesakako kaleetan barrena ibiltzea.
Esataria. … inauteriak ospe handikoak izango dira, baina Euskal Herrikoak ere ondo gozatu dituzu, e!
Estitxu Fernandez aurkezlea. Bai. Aunitz.
Esataria. Atzo ikusi zintugun zaku zaharra jantzita.
Estitxu Fernandez. Bai. Bai. Paratu nituen. Bai.
Esataria. Urte guztiko gaiztakeriak egin zenituen asteburuan? Edo…
Estitxu Fernandez. Ez nintzen hain gaizki portatu, baina jo, pasa den urtean baino okerrago. Haurrak zirikatzen nola, eta… Ez da erraza arrautzea (harrapatzea). Beraiek hagitz biziagoak eta gu zaku horiekin, ba…
Esataria. Haurrak esan duzu, aizu!
Estitxu Fernandez. Bai.
Esataria. Gero ikusiko dugu bideoan, baina zein inbidiarekin begiratzen zizueten, inguruko haur, beraiek ere gustura jarriko zituzten zakuak eta…
Estitxu Fernandez. Ba bai. Ba bai. Ailegatuko zaie beraiei ere tenorea.
Esataria. Gaur egun, dudarik gabe, hautes, barkatu, inauteriak ez dira garai batean zirenak, edozein asteburuetan hausten ditugu, nolabait esateko, erregelak…
Estitxu Fernandez. Bai.
Esataria. Baina oraindik ere balio du, ezta? Gaiztakeriaren bat egiteko.
Estitxu Fernandez. Bai. Gainera, mozorroek izugarri laguntzen dute. Bertze pertsona bat zara, tapatuta zaude, zaku zaharren kasuan bezala, ezta? Tapatuta inork ez zaitu ezagutzen, eta gaiztakeriak egin litezke aunitz.
Kazetaria 1. Utziko didazu eskua sartzen?
Lesakarra 1. Bale. Bale.
Kazetaria 1. Bai? Gehiago?
Lesakarra 1. Nahi duzun guztia uzten…
Kazetaria 1. Bai? Ez dizu hazkurarik ematen horrek?
Lesakarra 1. Ez batere…
Kazetaria 1. Batere ez?
Lesakarra 1. Ohituta gaude ja(da). Nahikotxo…
Kazetaria 1. Zenbat urte daramazu zuk honetan?
Lesakarra 1. Bueno, ez dakit seguru, baina dezente, bai. Sei bat edo hola, zazpi? Ez dakit seguru.
Kazetaria 1. Ez da izango ba erraza honekin ibiltzea? Ekilibrioa (oreka) mantentzea eta…
Lesakarra 1. Ekilibrioa baino gehiago hanka irekirik eraman behar dituzula, eta ingleak bukatzen dute nahiko, nahiko nekaturik…
Kazetaria 1. Hainbeste pitxarkadarekin ekilibrioari eutsiko diozue gero?
Lesakarra 2. Bai. Zerbait eginen dugu.
Kazetaria 1. Ez zarete eroriko ziplo?
Lesakarra 2. Ez. Ez. Erorita ere minik ez dugu hartuko.
Kazetaria 1. Baina zutitzea kosta behar bada, berriz jaikitzea kosta…
Lesakarra 2. Lagunduko digute zutitzen. Bai.
Kazetaria 1. Ez dago beldurrik.
Lesakarra 2. Ez. Ez.
Lesakarra 1. Guk behintzat… Bueno, igual, kanpotik ikusita ez da hain zirraragarria baina guretzat bai. Beti ezagutua.
Kazetaria 1. Zer du ba hain polita, hain zirraragarria honek?
Lesakarra 1. Ez dakit. Ez dakit. Gu berez nahiko zakarrak gara eta gustatzen zaigu zakarkerian ibiltzea.
Estitxu Fernandez. Hagitz ongi.
Kazetaria 1. Zure lana zein da?
Lesakarra 3. Zaku zaharrak josi. Pixka bat hankak eta gorputza elkartu. Eta horixe da.
Kazetaria 1. Lotzen duzu beheko zakua goikora.
Lesakarra 3. Bai, behekoa, behekoa hartu, eta goiti. Hola aiseago ibiltzeko, eta horrela.
Kazetaria 1. Eta 54 zaku zahar, denak banan-banan josi behar dituzue?
Lesakarra 3. Bai. Banan-banan.
Lesakarra 4. Gure lana da, lehendabizi hona etortzean filan paratu (iladan jarri)pixka bat ongi. Eta orduan, holako makila ez dakit den pixka bat izutzeko. Ez dakit, markatzeko gure kapitaina.
Kazetaria 1. Eta zuk uste duzu lortu daitekeela hauek zuzen eramatea?
Lesakarra 4. Bueno, hori bakoitzak ikusi beharra du, badu bakoitzak bere lana eta… badira batzuk beti ateratzen direnak. Bueno, gure lana da pues, ez dakit, makilarekin noizbehinka jo pixka bat, pixka bat, hara…
Lesakarra 5. Nahikoa! Nahikoa! Nahikoa!
Kazetaria 2. Ba ilunarekin batera, zakuak ondo josita, eta aurpegiak estalita, zaku zaharrak badoaz Lesakako kaleetan barrena, eskuetan pixontziak astinduaz, baina hainbeste edan ondoren, benetako pixontziak, hau da, bakoitzak berea nola husten duen niri ez eizadazue galdetu, mesedez.
Estitxu Fernandez. Baina nik lau urteetan… Ba bueno, hori orain dela hogeita hamar urtetik honat berreskuratu zen berriz ere, zeren badakizu…
Esataria. Frankismo-garaian…
Estitxu Fernandez. Hori da. Hori da. Gerraren ondotik inauteriak debekatu zituzten Euskal Herri, nik ez dakit…
Esataria. Tolosan…
Estitxu Fernandez. Toki guztietan pentsatzen dut…
Esataria. izan zituzten, oker ez banago…
Estitxu Fernandez. Hori da. Hori da.
Esataria. Baina bestela bai.
Estitxu Fernandez. Bai. Zaku zaharrak atera gabe gelditu ziren ba urte dezentez. Eta ba hori, orain dela hogeita hamar urte edo hasi ziren berriz ere, berreskuratu zituzten, eta azkeneko hamarrak, neska eta mutilak. Eta hagitz ongi. Hagitz ongi. Inongo arazorik gabe.
Esataria. Garai batean kaletik jira eta birak bukatu ostean, gero, esan duzu, kendu egiten dituzue zaku zaharrak. Gainera, ohitura zahar bat ba omen dago astoak lotzen zituzten eraztun horietatik…
Estitxu Fernandez. Hori da. Hori da.
Esataria. heldu eta…
Estitxu Fernandez. Klaro, Lesakako plaza zaharrean… Imajinatzen dut, Euskal Herriko plaza gehienetan bezala, animaliak eta lotzeko, ganadua eta lotzeko, burni gisako borobil horiek daudela.
Esataria. eraztun horiek, ezta?
Estitxu Fernandez. Bai. Hori da. Eraztun horiek. Eta orduan, hortik(an) soka bat lotzen dute, eta soka horretatik eskuak jartzen ditugu eta gibekaldetik (atzetik) jendeak zakuei tira egiten die. Eta gero, belar-festa izugarria izaten da Lesakako plazan. Eta polita da. Eta polita da akabera hortxe.
