Docutec
Inauteriek hankaz gora jarri dituzte Ituren eta Zubieta
Zubieta eta Iturengo Inauteria onirikoa da: hartza eta gizabereak nonahi, piztitzarrak...eta nola ez: joaldunak. Euren joare-soinuak lurra neguko lozorro luzetik esnatu nahian, udaberrian berriro emankorra izan dadin.
Astelehenez Zubietakoak Iturenekoei egiten diete bisita eta asteartean, berriz, Iturenekoak dira Zubietara joaten direnak.
|
HIZTEGI LAGUNGARRIA Anabas.- Confusión, lío. Argilun- Claroscuro. |
Xabier Carrillo berriemailea.- Inauterien basanabasa Zubietako egun handian. Pasioa irudikatzen duten gurutz iltzatuak eta bizkarrean pulunpak iltzatuta, joaldunak. Inauteria onirikoa, gauzak hankaz gora jartzen direnekoa, ahariak borrokan, gizabereak agertzen dira nonahi, piztitzarrak denak.
Joalduna.- Gurea gaur asteartea da, gaur oso berezia da, atzo zuten itundarrak, gu gaur, herrikoak eta...
Xabier Carrillo berriemailea.- Joareen soinu idorraz lurra ernatu nahian. Baina hartza eta gainerako piztiekin hedatuz izua. Landa-inauteria, itsa, telurikoa, zikina da, inork ez du agertu nahi ponposa edo panpoxa. Gure beldurrak dakartza gogora, argilunak, hartza neguaren gorrian herrira hurbiltzen zenekoa. Haurrak erauzi eta bazkatzera
Joalduna.- Pausoa galdu gabe, bata bestearen atzetik begira.
Joalduna 2.- …diozun bada, pausoa ongi eramaten du eta…
Xabier Carrillo berriemailea.- Pausoa, hori da joaldunentzat garrantzitsuena, aurrekoaren pausu bera jarraitzea, horrek markatzen baitu joareen soinuaren erritmoa. Eurak dira mendialdeko inauteriaren alde samurra.
Joalduna 3.- Gu, semea, arreba, hirurak juntatu gara gaur.
Xabier Carrillo berriemailea.- Egunak luzatzen, eguzkia goratzen ari dela iragartzen digutenak. Jendea bildu eta kontent paratzen dutenak. Ihes egin ezinik ilunetik, gure alde ezkututik heldu diren deabru gorriei.
