detalle dokuteka-generico-fitxa

Santa Agedari koplak abesten

Santa Ageda bezpera da gaur, kantuan ateratzeko eguna.

Bilboko suhiltzaileak eta Arratiako korua  Bizkaiko hiriburuan koplaka ikusiko ditugu.
 

Transcription:[+] Transcription:[-]

Mayi Tolosa berriemailea.- Arratiatik etortzen dira urtero lau kopla aldean. Bizkaiko hiriburua kantuz zeharkatzen du egun honetarako propio sortzen den Arratiako koru honek.
Javi Arbe.- Azaroa inguruan hasten gara entsaiotxo batzuekin eta egun honetan, ba, goizean goiztik hasita ba gaueko hamarrak arte, behintzat, kantuan izaten gara. Kantua, gero bazkaldu ere ondo bazkaltzen da, eta behintzat ba bueno, egun on bat pasatzen dugu.
Orain hamaika urte hasi ziren hiriburura etortzen herrietako tradiziora hiritartzeko.
J.A.- Tradizio hau baserrietako tradizioa izan da eta beharbada ba hori pentsatu zen orain 40 edo gehiago urte, ba, Bilboraino heldu beharko ginatekeela.
M.T.- Begoñako basilikatik Erriberako merkatura, hainbat geldialdi egiten dituzte goizetik gauera.
Erriberako merkatuan topatu ditugu Bilboko suhiltzaileak ere. Urteak dira kantuan hasi zirela. Apustu baten ondorio izan zen koru honen sorrera. Orain, 40 urte geroago, haien zain izaten dira belarri asko.
Eskean irteten dira, bai, baina Arratiako koruak Caritasi emango dio aurten dirua eta Bilboko suhiltzaileek Aspanovas Elkarteari. Horren guztiaren gainetik, tradizioari eustea dute helburu nagusi.

detalle2

Document library

B1
02-04-2014

x61pRelaContWAR

16342281
01:37

x61pViewCountWAR

6354

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR