detalle dokuteka-generico-fitxa

Biniloa ala CDa?

Musika entzuteko CDak biniloa baztertu zuen duela urte batzuk. Baina, itxuraz, binilozaleak ugaritzen ari dira eta berriz formatu honetan musika-eskaintza handitzen ari da. Irratsaio honetan hizketa-gai hau dute, hain zuzen ere.

Hiztegi lagungarria

AMORRATU. Oso handia, erabatekoa.

The Beatles taldearen zale amorratua da Edurne. Abesti guztiak ezagutzen ditu.

ASPALDIKO PARTEZ. Aspaldi ez bezala.

Hamar egun jarraian egin du euria, eta aspaldiko partez eguzkia izan dugu egun osoan.

AZKEN ALDIAN. Azken boladan.

Lehen ez, baina azken aldian beti irabazten dio Olaizolak Irujori.

DJ LANETAN. DJ modura lan egiten.

David Guetta DJ lanetan aitzindaria da.

DJ MODUAN. DJ gisara, DJ.

Txominek DJ moduan lan egin du Sunday diskotekan.

KONTUA DA. Gauza da, gertatzen dena da.

Josunek mina du hankan: kontua da erori egin dela eskiatzen.

ORDEZKATU. Zerbaiten ordez jarri, zerbait horri gailenduz.

Zaila izango da liburu elektronikoak paperezkoa ordezkatzea.

SUSPERTZE. Indartzea berriro, berrindartzea.

Emakume oso gogorra da zure ama, ez naiz harritzen gaixoalditik suspertzea.

XARMA. Enkantua.

Xarma berezia dute zure begiek: guztiak dauzkazu txundituta. 

ZALE. Afizionatua.

Ander Bilboko Athletic taldearen zalea da, eta neska-laguna Errealarena.

 

 

Download
Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA1. Beno, biniloak doinu edo soinu zikinagoa duela esaten da. Kontua da CD-ek biniloa ordezkatuko zuela uste zela, eta ez dela hala gertatu, eta azken aldian gainera, suspertze bat bizi dute.

ESATARIA2.Bai. Biniloen suspertze bat bizi dela erakusten dute behintzat datuek.

Erresuma Batuko zenbakiak, datuak ditugu eskuartean. Eta datu horiek erakusten dutenez, iaz, aspaldiko partez binilo asko saldu zen, e, bertan; azken 15 urteetako salmentarik onenak izan dira Erresuma Batuan 2013an. 780.000 binilo saldu dira. 1997. urtetik daturik onenak lortu ditu binilioak. Arctick Monkeys talde britainiarrak saldu ditu binilozko disko gehien. Izan ere, ba badira taldeak oraindik ere nahi izaten dutenak biniloan diskoa grabatu, e! Biniloa aukeratzen dutenak.

E1. Bai. Zaleek diote biniloan entzuten den musika, beste modu batera entzuten dela, eta kontua da, gurean ere gainera azken boladan gero eta binilo gehiago ateratzen direla, esate baterako, Ruperren azkena biniloan ere atera da, Garik ere atera du biniloan… Itxura denez, zaleak asko, eta esate baterako, Txomin Aramaio e… Txomin, egun on!

TXOMIN. Egun on. Bai.

E1. Zu binilo zale amorratua zara.

T. Ba azken aldian bai.

E1. Azken aldian bai.

T. Azken aldian bai.

E1. Zure bidea zein izan da? Binilotik CDra eta CDtik buelta berriro binilora?

T. Ba antzeko zerbait. Aber, gaztetan, gaztetan beti biniloan erosi… 77koa naiz ni. Gaztetan beti biniloan erosten nituen ba diskoak…

E1. Mm.

T. Eta gero TDK famatuetara pasatu eta kasetean eta biniloan izaten nituen: gerora biniloak desagertzen joan zirenean, edo nire gustuko taldeek binilorik ateratzen ez zutenean, ba, CDetara salto egin nuen,. Gainera ibili naiz, eta nabil oraindik musika jartzen han eta hemen eta CDekin ibiltzen naiz saltsa horretan.

E1. Zu DJ lanetan ibiltzen zara, ezta, Txomin? 

T. Bai. L punto bezala, baina beno…

E1. Baina CDekin. Hori bai.

T. Baina CDekin. Bai

E1. Um.

T. Eta zentzu horretan aurreko, aurrekoak, aurreko DJak, DJak esan duen moduan badaukat frikie-puntu hori CDekin ere, ze askok ba ja digitalean…

E1. … egiten dute.

T. … egiten dute. Eta duela pare bat urtetik edo ba atzera buelta eman eta orain leku guztietan biniloen bila nabil, etxean musika biniloan entzuteko.

E1. A bai e?

T. Bai. Bai.

E1. Etxean, beraz, biniloan entzuten duzu orain? 

T. Badago, ibili naizelako DJ moduan eta gero urteak eman ditut Ondarroako Kafe Antzokiko programatzaile bezala pilo bat CD erosi edo oparitu izan dizkidate lanarekin erlazionatuta, eta beti single-aren edo abesti solteen bila ibiltzen nintzen. Entzunaldi bizkorra egiten nien CDei, ez nituen osorik entzuten.

E1. Um.

T. Biniloekin, ostera, musika askoz ere lasaiago entzuten dut, diskoari beste, aparte, beste sonido bat daukala…

E1. Beste aukera bat eskaintzen diozu.

T. Osotasunean entzuten dut diskoa. Lasai entzuten dut musika. Beste ez dakit; guztiz desberdina da.

E2. Eta seguruen, Maixa eta Txomin, zuek kanpora joaten zaretenean bidaian, ibiliko zarete hortxe ez? Biniloak bilatzen ea non saltzen dituzten, binilo zaharrak…

MAIXA. Noski, askotan. Adibidez, Europako hainbat merkatutan: gogoratzen dut Berlinekoa, ez? Eta, eta Amsterdam-en be (ere) bai., beti dagoz (daude) pila bat, ez bakarrik binilo, baizik eta CD be (ere) bai. Egia da bai berak esan duena ze biniloak du xarma berezi bat, ez? Nik deitzen diot belus: dela terziopelo berezi hori, ez? Zuk jartzen dozu (duzu) eta ez dakit zergatik, baina lasaitu egiten du, ez?, ibiltzeak hor biniloarekin.  

 

detalle2

Document library

B1
01-16-2014

x61pRelaContWAR

16341800
00:03:54

x61pViewCountWAR

4726

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR