detalle dokuteka-generico-fitxa

Bizi al gaitezke musikarik gabe?

Askotan ez gara ohartzen musikak gure eguneroko bizitzan duen garrantziaz.

Hainbat lagunek pentsatzen dutena kontatu dute bideo honetan.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Joseba Sacristan, Gaztea irratiko esataria.- Musikak protagonismo benetan berezia du gure bizitzetan, zer esanik ez Clean Bandit taldeak ere.
Zer izango zen Gaztea irratia musikarik gabe? Ba, irrati informatibo bat eta asko daude. Musikarik gabeko produktu batek ez luke batere etorkizunik izango, ziur, gainera.
Itziar Benede berriemailea.- Musika present daukagu egunero, kirola egitean, erritmoa markatu eta indarra ematen digu musikak.
Korrikalaria.- Lasterka nagoenean, pues, bestela aspertzen naiz eta behar dut, ba, musika entzutea, ba, hori, ba motibatzeko.
Itziar Benede berriemailea.- Txiki-txikitatik ulertzen dugu mundua musikaren bitartez.
Amaia Lasarte, Jaso ikastolako irakaslea.- Ba daramate jada barruan musikaren mundua. Hauentzat oso-oso garrantzitsua eta azkenean guk eramaten dugu pixka bat ildo horretatik ere dena, ariketa guztia da musikarekin doa.
Itziar Benede berriemailea.- Musika bizimodu dute askok. Profesionalki horretan aritzeko pausoa eman dute.
Estitxu Sistiaga, piano-ikaslea.- Nik ez nuen musika egin nahi, baina pixkanaka-pixkanaka konturatu nintzen bizian zehar hainbat gauza aportatzen zizkidala eta horietako bat da lasaitasuna jotzen dudanean, gustura egotea, nirekin ondo sentitzea…
Juan Mari Ruiz, oboe irakaslea.- Uste dut beti buruaren barruan musika dugula, edozein momentutan, beti zerbait dabilela hor. Ez, ez, ez dago mundurik musikarik gabe.
Itziar Benede berriemailea.- Azken finean, Nietzsche filosofoak esan zuen moduan, musikarik gabe bizitza akats bat litzateke.
 

detalle2

Document library

B1
05-22-2015

x61pRelaContWAR

16268989
01:43

x61pViewCountWAR

6055

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR