Docutec
Haurrentzako musika klasikoa
Vivaldi, Mozart, Bach, Beethoven, Guridi... Haurrak ere zaletzen dira musika klasikora, eta esperantza horrekin ekarri ditugu hona. Izango dira gehiago ere.
Haurrei izugarri gustatzen zaie musika. Eta txikitatik zaletzen dira, edo ditugu, musikara. Beraz, oraingoan, haurrak eta musika lotu nahi ditugu artikulu berean. Baina musika klasikoa. Gurean bada Imaginarium izeneko denda-mota bat Donostian, Gasteizen... Denda horrek U.E. edo Europear Batasunaren zigilua daraman Imaginarium clasic izeneko disko bat badu, ordubetekoa. Hiru zatitan dago banatua disko hori: lehen partean musika klasikoa azaltzen da, bigarrenean teknoa, eta hirugarrenean pop estilora gehiago hurbiltzen da. Diskoaren erdia musika klasikoari eskainia dago: Vivaldi, Mozart, Beethoven... Zati honetan haurren algarak entzuten dira musikarekin batera, trenaren hotsa, hontzarena... Musika teknoa, berriz, oihaneko animalia exotikoen zaratekin nahastu dute. Eta hirugarren zatia festa-girokoagoa da, eta eguneroko soinu-hotsak entzuten dira. Bada aipatutako diskoan azaltzen ez den elementu bat, umore marroia. Haurrek oso gustukoa dute; bestela, galdetu Kaka Zuretzako kantaren arrakastaz Oskorriri. Baina musika klasikoari umore marroia lotu? Enia ez da klasikoa, baina badu klasiko ukitua. Kantari horren abesti bat hartu, eta umore marroi horretan ohiko diren onomatopeiak nahastuta, bada CNR music-ek kaleratutako disko bat, Il Chotteadore, The Berzas Royal Orchestra izenekoaren eskutik. Horko 16. abestian dator Enia. Eta zeinek daki, agian umeek atsegin dute Enia onomatopeia horiez lagunduta entzutea. Beste 15 abestiak gaztelaniaz daude, eta ez dira haurrentzako. Beste zerbait. Jesus Guridi musikari handiak badu Walt Disneyri eskainitako omenaldia. Oso bizia da pieza hori, indartsua. Eta bukatzeko, haurrentzako, eta ez hain haurrentzako, aproposa da Beethoven-en Minuetto. Musika hau oso famatua egin zen 'Erase una vez el hombre' marrazki bizidunekin. Minuetto hori Dial Discosek 1995ean atera zuen Canciones de cuna. Im digital Orchestra izenburuarekin. Letrarik gabeko musika da. Disko horretan Irigoyen konpositorearen zortzi sehaska-kanta daude, eta Bach eta Tchaikowskyren beste bana.
