Docutec
Jon eta Jone 33: Palestina
Esketx laburra. Bikotearen elkarrizketa. Palestinari buruz zerbait esan ondore, afaltzera doaz kalera eta bilarrean bukatzen dute.
Jon.- Horko hori atzoko egunkaria al da?
Jone.- Bai.
Jon.- Pasaidazu (pasa iezadazu), mesedez. Eskerrik asko.
Jone.- Kafe gehiago egitera noa. Nahi?
Jon.- Bai, bai. Jone! Irakurri al duzu Palestinaren inguruko artikulu hau?
Jone.- Ba ez, azkenaldian ez dut egunkaririk irakurtzen.
Jon.- Israelgo gobernuak bere propaganda-kanpaina nola egiten duen azaltzen du. Baina fuertea da hau, e? Amerikanoen komunikabideetan zentsura nola ezartzen duten azaltzen da.
Jone.- Amerikanoetan eta mundu osokoetan, Jon. Hona ere zer uste duzu, egia osoa heltzen dela edo zer?
Jon.- Egia osoa ez, baina hemen beti izan gara Palestinarren aldekoak, ezta?
Jone.- Zer? Ez dizut ulertu.
Jon.- Beti izan garela hemen nahikoa propalestinoak!
Jone.- Beno, Jon, ez dut jakin zer ulertu dizudan.
Jon.- Zer?
Jone.- Ba beti izan garela nahikoa langostinoak!
Jon.- Beno, beno, eta gero ni naiz hemen etxeko porreroa, e, no te joroba!
Jone.- Aizu, gaur arratsaldean mosketero-klasea daukazu?
Jon.- Ez, gaur ez daukat esgrima klaserik, ez.
Jone.- Ba, orduan gonbida nazazu afaltzera!
Jon.- Horixe, lehenbizi mosketero deitu eta ondoren afaltzera gonbidatzeko. Zera, pija guztiek zure aurpegia daukate ala zurea espeziala da, e?
Jone.- Jon, ni espeziala naiz, pijen artean ere espeziala.
Jon.- Eta orain "horregatik maite nauzu" esan behar didazu, ezta?
Jone.- Ba bai. Ez da egia, ala?
Jon.- Bai, badakizu niri betidanik gustatu izan zaizkidala neska pijak, usainagatik, badakizu.
Jone.- Aizu, lehen neska pijen usaina esan duzunean, zelan deskribatuko zenuke usain hori?
Jon.- Ez dakit, ba, pija usaina da, usain garbia, perfumatua eta fiktizioa, benetako pijoek soilik daukaten usain hori, usainean ere, artifizialak.
Jone.- Ikusten dudanez, teoria oso bat daukazu pijoen usainaren inguruan.
Jon.- Beste gauza batzuk ez, e, eta zuk badakizu hori, baina sudurra, e, sudurra tamainakoa daukat.
Jone.- Eta kasu honetan neurriak badauka garrantzirik?
Jon.- Bai, kasu honetan ere bai.
Jone.- Aber, bola beltza sartzen badut irabazi egiten dut, ezta?
Jon.- Bai..!
Jone.- Joder, Jon, esplikatu.
Jon.- Nola esplikatu? Kristoren suertea daukazu eta! Oraindik ez dakizu makila nondik heldu eta!
Jone.- Baina beltza sartzen badut irabazi egiten dut.
Jon.- Benga, emaiozu, emaiozu. Joder, baina hori da potra, benga, Jone, beste zerbeza bat eta errebantxa partida oraintxe, e?
Jone.- Zer ordu da?
Jon.- Hamar t'erdiak.
Jone.- Goazen etxera, segituan hasiko da eta.
Jon.- Zer?
Jone.- "Gran Hermano".
Jon.- Hori ez, e, ez, ez, ni hemen geratuko naiz. Begira, Ander eta Jokin oraintxe azalduko dira.
Jone.- Bale, ba ni banoa, eta esaiezu zure lagunei billarrean zein "manta" zaren.
Jon.- Bale, agur, langostina!
