Docutec
Jon eta Jone 34: Igogailuan
Esketx laburra. Jone igogailuan harrapatuta geratu da ete Joni telefonoz deituko dio. Oso urduri dago.
Pi-pi...
Jon.- Bai?
Jone.- Jon, Jon, ez duzu sinistuko.
Jon.- Jone! Non zaude?
Jone.- Ba oso...
Jon.- Ez dizut ... ez ... batere ondo aditzen, e!
Jon.- Ba, kobertura txarra daukazu, ez zaitut batere ondo aditzen, e?
Jone.- Joder, ba, entzun duzuna!
Jon.- Zer?
Jone.- Ba entzun duzu, aszensorean geratu naiz eta benetan agobiatzen hasita nago.
Jone.- Hirugarren pisu inguruan geratu da. Argia joan da eta ilunpetan nago, Jon.
Jon.- Beno, zu lasai. Hots egin al duzu nonbaitera?
Jone.- Baina zuk zer uste duzu? Zuri deitu dizut! Joder, Jon! batzutan tontoa zarela dirudi, e?
Jon.- Lasai, lasai, larrialdietara edo hots egin al duzun galdetzen nizun, neska.
Jone.- Zuri deitu dizut zer egin behar nuen galdetzeko, Jon. Agobiatzen hasita nago, benetan, ez dut ezer ikusten.
Jon.- Telefonoa kolgatuko dut eta larrialdietara deituko dut. Zu lasai, Jone. Konforme?
112 Larrialdi Zerbitzuak, bai esan?
Jon.- Aizu, pertsona bat igogailu batean geratu da.
112.- Ba, igogailu jarri zuten enpresara deitu ezazu eta berehala deituko dizute.
Jon.- Bale, mila esker. Begira, horretan ez dut pentsatu, ezta burutik pasa ere.
112.- Ja, ja, konturatu naiz.
Jon.- Bai?
Jone.- Hostia, Jon! Bost minutu pasatu dira. Zer gertatzen da, joder?
Jon.- Lasai, Jone, lasai, hots egin diet igogailu enpresakoei.
Jone.- Eta zer?
Jon.- Berehala datozela esan didate gainera.
Jone.- Eta ez zenidan deitu behar, ala?
Jon.- Zuri? Zertarako?
Jone.- Konpainia egiteko.
Jon.- Afaria prestatzen ari nintzen eta egia esan, ez zait burutik pasa.
Jone.- Konturatu naiz, zein katxondoa zaren! Ni hemen beldurrak akabatzen eta zuri ez deitzea okurritu ere!
Jon.- Beno, orain kolgatu egin behar dut.
Jone.- Baina, Jon!!
Jon.- Jone! Jone!
Jone.- Nor da?
Jon.- Ni naiz, Jon. Atearen beste aldean nago, eskaileretan.
Jone.- Eskaileretan?
Jon.- Bai, hona jaistea okurritu zait zuri konpainia pixka bat egitera.
Jone.- Jo, ba niri ez zait bururatu.
Jon.- Lasai, portalean ahotsak entzun ditut. Nik uste igogailu enpresakoak hemen direla segituan.
Jone.- Bale, bale, baina zu ez zaitez joan, e?
Jon.- Bale, pottoka.
Jone.- Jon, zenbat aldiz esan behar dizut?
Jon.- Esan zer?
Jone.- Ez zaidala batere gustatzen pottoka esatea.
Jon.- Eske ahaztu egiten zait, e... pottokita!
