Docutec
Jon eta Jone 47: Arkitektoa naiz
Esketx laburra. Bikotearen elkarrizketa. Neskak karrera bukaerako lana aurkeztu du, ondoren afaltzera doaz neskaren gurasoekin.
Jon.- Beno, Jone, al ataque!!!
Jone.- Ez egin tontakeriarik, nerbiosagoa jartzen nauzu eta!
Jon.- Benga neska!
Jone.- Ez zaizu inporta, ezta, eske urduri ipiniko naiz.
Jon.- Lasai, lasai, ni kanpoan geratzea nahiago baduzu... Izango dugu gero elkarri biboteak ikusteko denbora. Benga, suerte, pottoka.
Jone.- Mua.
Jon.- Eskatu gabe pikitoa eman didazu?
Jone.- Ai, Jon, nerbiosa ipintzen naizela!
Jone.- Beno, amaitu da.
Jon.- Beno, eta aurrerantzean, arkitekta batekin oheratzen naizela esan dezaket edo zer?
Jone.- Baietz uste dut. Jo, Jon, memoriaren irakurketan oso urduri nengoen, e?
Jon.- Beno, baina pasa da, ezta?
Jone.- Baina txarto jardun dut.
Jon.- Benga, Jone, zu beti horrelakoxea izan zara, azterketa egitera joan eta negarrez, "ez dut aprobatuko, ez dut aprobatuko", eta gero zer, gero bederatzia.
Jone.- Hori ez da egia, e?
Jon.- Badakizu zuk baietz, halaxe dela.
Jone.- Beno, eta ospatzeko afaltzera eramango nauzu?
Jon.- Aizu, konturatzen al zara ia astero-astero bilatzen duzula kanpoan afaltzeko aitzakiaren bat?
Jone.- Eta gainera, ez izan sagutxoa eta eroan eidazu (iezadazu) jatetxe garesti batera.
Jon.- Jone, nora zoaz, Jone?
Jone.- Gurasoei deiadar egitera. Alaba arkitektoa dutela esan behar diet.
Jon.- Beno, zure aitatxo pozik egongo da, ezta? Alaba arkitektoa!
Jone.- E, Jon, ez pasatu. Ah, eta gaur eurak ere etorriko dira afaltzera, e?
Jon.- Afaltzera? Txinora, ezta? Zure aitari asko gustatzen zaizkio txinoak, ezta?
Jone.- Badakizu ezetz, eurek eroango gaituzte afaltzera.
Jone.- E, Jon, zu prest zaude?
Jon.- Bai. Baietz, bai.
Jone.- Baina zertan zabiltza, hasperenka zaude eta. Baina, Jon, zertan zabiltza?
Jon.- Denbora pasa, hementxe.
Jone.- Eta denbora pasatzeko telebistari antena kendu eta mosketeroarena egin behar duzu.
Jon.- Entrenatzen ari naiz. Begira, eskumuturrean dago sekretu guztia.
Jone.- Baina Jon, lehengusinaren ezkontzarako erosi genuen txaketa jantzi duzu eta!
Jon.- Zer, ondo geratzen zait, e?
Jone.- Bai, baina hori ezkontzarako da.
Jon.- Eta zer inporta dio ba? Ezkontzetan derrigorrez estreinatu behar al da arropa? Zer, norbait konturatuko al da txaketa hau aurretik erabilita dagoela?
Jone.- Ez duzu kenduko, ezta?
Jon.- Ez ba, ez dut kenduko, ez.
Jone.- Bale, bale, ni ez naiz zure amatxo, nahi duzuna egin, baina mesedez ahalegindu zaitez nire aitarekin ondo portatzen, bai?
Jon.- Jo, eskerrak ez zaren nire ama!
Jon.- Jone, ongi portatu al naiz?
Jone.- Beno, nahikoa ondo.
Jon.- Ba saria nahi dut, amatxo.
Jone.- Zer, Kinder sorpresa bat?
Jon.- Ez, zurekin egin nahi dut lo.
Jone.- Bai, nire mosketeroak beldurra dio iluntasunari ala?
Jon.- Ez, eske arkitekto batekin ez dut sekula txortan egin eta ilusioa egiten dit.
