Docutec
Jon eta Jone 48: Bizikleta lapurra
Esketx labur honetan bizikletarekin arazoak izango dituzte gure protagonistek.
Bizikleta lapurtu diote Joneri eta Jon laguntzera joango da. Neska haserre dago eta bizikleta berri bat erostera eramango du mutilak.
Kontuan izan entzungai honen gaineko ariketa bat duzula helbide honetan.
Pi.Pi.Pi...
Jon.- Bai?
Jone.- Aupa, Jon, esnatu egin zaitut?
Jon.- Bai, beno, igual dio. Zer ordu da?
Jone.- Ba hamaikak eta piko.
Jon.- Atzo nahiko berandu arte geratu nintzen telebista ikusten.
Jone.- Dokumentalen bat, ezta?
Jon.- Bai, Marteri buruzkoa, Marten anormal pila bat bizi dela ikusi nuen.
Jone.- Jon, eta lanera ze ordutan joango zara?
Jon.- Ba arratsaldez egingo dut lana.
Jone.- Ba hartu motorra eta etorri nire bila, mesedez.
Jon.- Zure bila? Eta zure bizikleta?
Jone.- Lapurtu egin didate, Jon.
Jon.- Lapurtu? Baina nola?
Jone.- Ba kandadua apurtzen, zelan izango da ba?
Jon.- Lasai egon zaitez, neska. Eta nora eta noiz joatea nahi duzu?
Jone.- Ba oraintxe bertan.
Jon.- Emazkidazu hogei minutu eta hortxe naiz. Eta lasai egon zaitez, bizikleta bat besterik ez da, neska.
Jone.- Ja...
Jon.- Aupa, Jone, pikito bat e, nahi duzu pikito bat? Etorri. Tori. Pikito, pikito, pikito... Mua!
Jone.- Jo, goizeko hamarretan, Jon, fakultate atarian ostu didate.
Jon.- Ez da batere zaila.
Jone.- Nola ez dela zaila?
Jon.- Kandadu hori, begira, Todo a 100-eko kandadua dirudi horrek.
Jone.- Kabroi batzuk dira, hil egingo nituzke. Zertarako behar dute bizikleta zahar bat?
Jon.- Ez dakit, dibertitzeagatik egingo zuten.
Jone.- Dibertitzeagatik bizikleta bat lapurtu? Baina, baina hori nork egin lezake?
Jon.- Nik behin lapurtu nuen bizikleta bat...
Jone.- Makarra eta gainera delinkuentea zinen.
Jon.- Eta gauza gehiago.
Jone.- Ba nik zure modukoak errepideak egitera zigortuko nituzke.
Jon.- Orain zer, bizikleta zaharra lapurtu eta bat-batean Le Pen-en alderdian sartu behar duzu edo zer kristo?
Jone.- Beitu, Jon, ez daukat brometarako batere gogorik.
Jon.- Benga, jantzi kaskoa eta goazen buelta bat ematera.
Jone.- Ez, etxera joan nahi dut.
Jon.- Ez, ez, beste nonbaitera eramango zaitut nik.
Jon.- Benga, aukeratu ezazu nahi duzuna.
Jone.- Ez da beharrezkoa, Jon.
Jon.- Bizikleta denda batera etorri gara eta nahi duzuna aukeratzeko esan dizut, benga, Pretty Woman-en bezala, e?
Jone.- Ja, baina zu ez zara Richard Gere.
Jon.- Ez, baina nire kreditu-txartela benetakoa da, ez pelikula batetik ateratako horietakoa.
Jone.- Zu zaren sagutxoarekin harritu egiten nau horrek.
Jon.- Benga, Pretty Woman, aukeratuko al duzu bizikleta bat, e?
Jone.- Bale, ba hau.
Jon.- Ba hartu eta kalera aterako gara probatzera.
Jone.- Benga, Jon, jarri parrillan eta parking-ari buelta emango diogu.
Jon.- Aizu, Jone eta alde egingo bagenu?
Jone.- Zer?
Jon.- Bai, bizikleta hartu eta alde egin, total, zentro komertzial honetara ez itzultzearekin, eginda daukagu.
Jone.- Baina, bizikleta ostu nahi duzu?
Jon.- Beno, ostu... sozializatu, total dendan dozenaka dituzte, ez zaie batere inportako.
Jone.- Baina, baina zu zoratuta zaude, Jon. Zer pertsona klase zara zu?
Jon.- Brometan ari nintzen, neska!
Jone.- Ja, Ja, ezagutzen zaitut, makarra bat zara.
Jon.- Beno, orduan zer, bai edo ez?
Jone.- Baxatu nire bizikletatik, delinkuente!
