Docutec
Intxortako borrokaldia
1937ko Intxortako Guduaren inguruko irratsaioa.
Garai hartan 15 urte besterik ez zituen Imanol Ortizek. Orain, 70 urte beranduago, gudaldi hartako oroitzapenak dakartza saio labur honetan.
Esataria. Orduan 15 urteko gaztea zen Imanol Ortiz de Zarate. Ordu honetan Eibarko Casino Artistan dago, badakigu, kartetan jokatzen. Oraindik ere sasoiko, lehentxeago hitz egin dugu berarekin.
Zazpi hilabete eman zenituzten, esan diogu, Imanol, Elgetan, borrokan. Zenbat gauza gogoan!
Imanol Ortiz de Zarate gudaria. Bai. Gauza asko pasau zian (pasatu ziren) hemen, lutxa (borroka) gogorrak egon zian (ziren). Hemen, zazpi hilabetean, ba, jota, hemen... eta hortik eta, ta dana (eta dena) eutsi eta kanoi atzean; apurtu eben (zuten) baina, inor ez zegoelakoan, eta etortzen ziren trankil eta baja asko egin. Eta hala(n)xe hil. Baina, gero pasau zan (pasatu zen) hemen, abioiak eta italianoak (italiarrak) eta alemanak, apurtu eben dana (zuten dena), eta dana hartuta: akabo! Hemen aise. Hemen, ostian (ostean)… Gaur be hemen pasau barik eongo zian, ez zian pasauko hemen porque (ere pasatu gabe egongo ziren, ez ziren pasatuko hemen zeren) hemen euren moduko arm(i)a edo hobia (hobea). Eta hemen eurak 10 baja eta guk 2 edukitzen genduzen (genituen). Baina, gero ba, horixe, esan dozuten (dizudan) moduan, abioiak eta kanoiak, italianoak eta alemanak eta sartu zian (ziren) eta hemen, moruagatik (mairuengatik) eta erreketengatik eta falangistengatik hemen trankil egongo ginan (ginen). Baina gero etorri zen, zera hori, Gerra Mundialerako, hor preparatuta bazegoen eta entrenamendu bat, eta hala(n)xe apurtu zan (zen) hau. Baina ostian, (ostean) hemen gu ondo genbiltzan, gu hemen lutxa (borroka) gogorrak, baina beti geure alde, o sea que (alegia) beti eurak bentzituta (irabazita). Nik gehixeago ezin neike (nezake) esan, así es que (beraz, halaxe) gogor ibili ginala (ginela).
Esataria. Sozialistak, abertzaleak, komunistak, ideologia desberdinetako gudariak zeuden han.
Imanol Ortiz de Zarate. Denetik. Hemen, Dragones, eta nazionalistak, errepublikanoak, sozialistak, komunistak… Hemen ideia guztietatik lutxatu eben (borrokatu zuten). Hemen alde guztietakoak ibili zian (ziren).
Esataria. Beldurra…
Imanol Ortiz de Zarate. Euran aldetik be bai (euren aldetik ere bai), erreketeak eta moroak, eta soldaduak ere handik be danak, beltzak be, danetakoak ibili zien (ere denak, beltzak ere, denetakoak ibili ziren) hemen. O(ra)in, guk baja gutxiago edukitzen gen(d)uen eurak baino, eurak beti atakea eta holako zera, eta gu defentsan eta biziagoak eurak baino. Eurak, hemen, pentsau leike (pentsatu liteke), jauja dekela etortzen zian, eta latigo! (huskeria zelakoan etortzen ziren, eta egurra!)
Baina esaten dizut, hemen ideologia, guztia.
Esataria. Beldurra zenuten, Imanol, beldurra?
Imanol Ortiz de Zarate. Beldurra? Beldurrik, bapez (batere ez). O(ra)in be (ere) sano eta orduan be (ere) sano, e! Ni, hortxe, trankila izan naok, batez (izan nauk, batere ez) beldurrik. Gero be (ere), Pacto de Santoñan, edo han harrapatu ninduen, eta handik, gero, San Juan de Mozarrifar, San Pedro de Cardeña, pasatu nituen nik neuriak, baina bildurrik sekula bez, bildurrik sekula bez (neureak, baina beldurrik sekula ere ez, sekula ere ez).
Esataria. Ba 15 urte zenituen. Esan nahi dut: oso gaztea zinen, Imanol.
Imanol Ortiz de Zarate. 15 urtekin urten neban, 15 urtekin (urterekin irten nuen, 15 urterekin). Gero, 16rekin eduki nituen hor... San Juan de Mozarrifar, Laredon eta San Pedro de Cardeña, convento de monjas (moja-konbentua) eta hor, eta neuk dakit zertzu penitentzia pasau nituan (pasatu nituen) han, San Juan de Mozarrifarren. Han 60 edo, nire ondoan likidatu ituen [zituzten], hori, Alemaniako zera moduan… Uzkudun boxeolaria etorri beste 10 falangistekin, eta han (z)ihoan sarrasina… Así es que, han superviviente niagok, han be, entenditzen dok? (bizirik nagok, han ere, ulertzen duk?) Así es que, ni neuria pasautakoa nauk… (neurea pasatutakoa nauk). San Juan de Mozarrifar batean, Zaragozan, Uzkudun beste 10 falangistekin sartu eta, eta han eta zerean, prisioneroak egongo zirela, apartatu eurak, nahi zituenak, eta kamioian eroan “por reo”, eta afusilatu egin zituztela, afusilatu… Eta ni tartean. (Que soy un superviviente de aquella matanza) (sarraski hartatik bizirik atera nintzela!). Eskribituta daukala Gutierrezek. Gutierrez, arotza. Jesus Gutierrez, matantza (sarraskia) eskribituta daukala. Eta ni hantxe, 16 urteko mutiko koxkorra, han, hildakoen tartean neu ere.
Esataria. Frankistak Bizkaian ez sartzeko atera zen Intxorta. Zuek, Imanolek eta, geldiarazi nahi izan zituzten frankistak. Baina hor, Italia eta Alemaniakoen laguntzarekin, garaitu egin zituzten.
Imanol Ortiz de Zarate. Hemen, Intxortan, ba, sartu zian (ziren), abiazioak apurtu eban hau dana, (abiazioak apurtu zuen hau dena), abiazioa etorri zan (zen), eta kainoiak, italianoak, ... tankeak eta dena, horrek gerrarako preparauta egozen (horiek gerrarako preparatuta zeuden) eta hemen entsaio bat izan zan horrendako (zen horretarako). Horreek apurtu eben hau, dana (horiek apurtu zuten hau, dena) hau, eta hortik sartu ziran (ziren) hemen. Hemen ostian ezingo eben sekula be (ostean ezingo zuten sekula ere) hemen sartu. Horreek ekarri eben (horiek ekarri zuten), gerrarako zelan preparauta egozen (preparatuta zeuden), armamento handi(x)a, eta abiazioak bai herri(x)ak, bai mendi(x)ak, danak (denak), erre egin zituen, erre, entenditzen duzu?
Esataria. Um.
Imanol Ortiz de Zarate. Tankeak eta ... zera, artilleria be (ere), horreek ekarri eben preparazio handixa (zuten preparazio handia) gerrarako, eta horreek egin eben (zuten) hemengo, frenteko zera hori, akabera hori. Urkiolakoatik eta, Durangora eta, Berrizera eta sartuta egozen (zeuden), erretiratu behar izan ginan (ginen), Trabakuatik, Bolibartik… Gernika ere erretzen, hilaren 26an… Munitibar, gu Munitibarren harapau ginuzten (harrapatu gintuzten)… Eta gero, ba Bilbora… Bilbon, ba gero, Peña Lemonan, Bizkargin, eta Solluben, eta berriro frenteak egin ziran (ziren), baina ... arte… Eta gero alde, galdu ziran (ziren), jota apurtu egiten eben (zuten), erre egiten eben, erre… Eta zerean, Peña Lemonan, bost edo sei bider... hartu egunez eta gabaz a bayoneta calada berriro, (gauez, baioneta fusilean jarrita berriro), eta kendu. Hantxe… Apurtu egiten eben dana (zuten dena). Apurtu eta erre. Eta hala(n)xe… Artxandan gero azkenengoa. Eta el día 19 de junio (ekainaren 19an) sartu ziren Bilbon frankistak, eta gu Santanderreruntz (Santanderrerantz); harrapau ginuzen (harrapatu gintuzten) Santoñan: Pacto de Santoña.
Esataria. Lagun asko galdu zenituen?
Imanol Ortiz de Zarate. Bai. Lagunak asko galdu, asko, asko, lagun asko galdu. Alargun geratzea, esate baterako, alargun…
Esataria. Imanol, zenbat urte dituzu?
Imanol Ortiz de Zarate. Nik orain, 86. 86 urte.
Esataria. 86. Esan dit txori batek, Imanol, ikaragarri erretzen duzula.
Imanol Ortiz de Zarate. Sei bat zigarro egunian, rubixuak (egunean, errubioak). Gero, mundu guztia korridu juat barkuetan eta akostunbratu nituan tabako rubixua (korritu diat barkuetan eta ohitu ninduan tabako errubioa) erretzen, eta Marlboro ere erretzen ditudaz (ditut) sei bat zigarro egunian (egunean).
Esataria. Bueno, ez da hainbeste.
Imanol Ortiz de Zarate. Besterik ezebe (ezer ere ez). Eta koparik bapez (batere ez). ... 40 urte, 60 egin… Asi es que (beraz) zaintzen nok (nauk) txori baten moduan.
Esataria. Gaur Ibarretxe lehendakariak Intxortako atea izeneko eskultura inauguratu du. Gustatu zaizu, Imanol?
Imanol Ortiz de Zarate. Ederto einda dau (eginda dago). Gustau jata (gustatu zait), asko gustatu jata (zait). Ederto. Ederto.
Esataria. Ederto.
Imanol Ortiz de Zarate. Ederto.
