detalle dokuteka-generico-fitxa

Juanjo Alvarez: "Euskara mundu zabala da"

Gaur egun Zarautzen bizi bada ere, Juanjo Alvarez Zumaian jaio zen. UNEDeko zuzendaria da Bergaran eta katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean. Era berean, Cuatrecasas abokatuen firman dihardu lanean. Lau seme-alaba ditu eta lana nahi beste. Bere bizitzaren arrakastaren giltza diziplina ei da. Hala dio berak, "eguna goizeko seietan hasten dut, korrika egitera joaten naiz eta ondoren, lanera. Nire eguneroko eginbeharrak ondo antolatzen ahalegintzen naiz". Asteburuetan, berriz, familiarekin gozatzea gustatzen zaio. Juanjo Alvarez ezagun egin da azken urteotan, Euskadi Irratian eta Radio Euskadin iritzi-emaile aritzen delako. Euskaldun berria eta euskaltzale sutsua da.




Zein da zure ama-hizkuntza?
Nahiz eta gure aita euskalduna izan, etxean gaztelaniaz hitz egiten genuen. Komertzial lana egiten zuen Zumaiako 'Embutidos Mina' lantokian, eta asko bidaiatzea tokatu zitzaigun. Zumaiatik Burlatara joan ginen, handik Valladolidera eta ondoren, Lasartera iritsi ginen. Tamalez, ibilbide luze horretan ez nuen euskaraz berba egiteko aukerarik izan. 80ko hamarkadan iritsi nintzen Zarautzera. Zarautz herri euskalduna zen eta emazte euskalduna aurkitu nuen. Horrek asko lagundu zidan. Arlo profesionalean ere euskaraz hitz egitea ezinbestekoa da niretzat.

Noiz erabaki zenuen euskara ikastea?
Ez zen memento jakin bat egon. Prozesu logiko baten ondorio izan da. Zarautzen kalera irten eta jendeak euskaraz egiten zuen, eta euskaraz berba egitera behartuta sentitu nuen neure burua, oso prozesu naturalean.

Euskaltegian ikasitakoa al zara?
Bai eta ez. Hasieran, astean lau alditan joaten nintzen euskaltegira, gero on-line jasotzen nituen eskolak, baina nire ordutegiarekin ez nintzen ondo moldatzen eta utzi egin nuen. Baina, telebistari eta familiari esker euskara ikasten jarraitzen dut. Goenkale telebista saioarekin euskara ikasi duen horietakoa naizela esango nuke.

Euskara ikasten aritu zarenean,  zer izan da zuretzat zailena eta zer errazena?
Euskarak askotan alemana dirudi. Aditz formak, sintaxi aberatsa, oso zaila da. Soinua, berriz, oso gustuko dut. Esango nuke ahots-doinua dela politena eta gramatika, zailena.

Beste hizkuntzarik ba al dakizu?
Frantsesa eta ingelesa hitz egiten ditut. Eta alemana ikasten ere hasi nintzen, baina ez dut menperatzen.

Nolako hizkuntza iruditzen zaizu euskara?
Hizkuntza berezia da. UNEDera askotan etortzen dira madrildarrak, eta gehienek esaten dute zein hizkuntza polita den. Gure hizkuntzak baditu altxor ugari, sentimenduz berba egiten den hizkuntza baita.

Zer esango zenieke euskara ikasi nahi dutenei?
Esango nieke euskara mundu zabala dela eta umiltasunez ikasteko.

detalle2

Document library

A2
04-20-2009

x61pRelaContWAR

  • Etxabe (Arteman Komunikazioa) , Gorka
  • Arantzabal (argazkiak) , Josetxo
16336968

x61pViewCountWAR

5347

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR