detalle dokuteka-generico-fitxa

Euskaltegiek Israelen dute jatorria

Sagrario Aleman euskaltzainak euskaltegien eta Israelen arteko loturaren berri eman dio Kike Amonarrizi tribuaren berbak saioan.

Zenbait euskaltzaleek Israelera egindako bidaia izan dute hizpide.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Kike Amonarriz.- Eta euskaltegietara itzuliz, ba al dakizue nondik datorren euskaltegia hitza?
Ba, Imanol Berriatua euskaltzainak asmatu zuen. Zutik daudenen artean eskuinetik hasi eta lehenengoak, Israeletik bueltako bidaia batean.
Baina, zer zerikusi dauka Israelek euskaltegiekin? Hara, Sagrario! Zure txanda. Ea, Sagrario, zein izan zen Imanol Berriatuak, zuk zeuk eta beste zenbait euskaltzaleek Israelera egin zenuten bidaiaren arrazoia?
Sagrario Aleman.- Ba, han zer fenomeno ari zen gertatzen ikustera. Hebreera nola ari ziren berreskuratzen ikustera, neurri handi batean, eta bereziki, nik uste dut, helduen (kasu horretan euskaldun esan behar nuen), baina hebreera edo hebreera ikusteko zer metodologia-eta erabiltzen zuten ikustera.
K.A.- Eta euskaltegia hitza han sortu zen?
S.A.- Nik uste dut, ez dakit han berean, baina horren inguruan sortu zela. Azken batean, gu Ulpana bisitatzen izan ginen han. Ulpana da hemengo barnetegiaren antzeko zerbait eta han hori ikusi genuen eta nik uste dut hemen ja taldeak ari baitziren bai euskalduntzen bai alfabetatzen. Horri izen bat eman nahi izan zitzaiola, berezia, eta kasu honetan eusk (euskalduntze) al (alfabetatzen) eta tegi (tokia-edo). Horregatik euskaltegia hitza atera zutela Imanolek, Xabier Kintanak eta Xabier Mendigurenek.
K.A.- 80ko hamarkadan, gainera, euskalduntze-alfabetatze mugimenduak sekulako gorakada ezagutu zuen. Zer zela-eta?
S.A.- Bai, gorakada handia izan zuen hamarkada horretan. Nik uste dut poliki-poliki hasi zela, 60koan jada euskararen aldeko mugimendua pizten hasi zen, 70ekoan handitu zen eta 80koan nik uste dut jada trantsizio garaia-edo garai horretan Francoren heriotza, ez dakit, jendeak beharbada pentsatu zuela euskara Euskal Herrian bizitzeko beharrezkoa izango zela.

 

detalle2

Document library

B2
11-21-2013

x61pRelaContWAR

16293104
01:55

x61pViewCountWAR

4930

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR