detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

Sagrario Aleman: "Zure esku dago ondorengoen ama-hizkuntza euskara izatea"

Urteak daramatza Sagrario Alemanek (Etxaleku, 1952) Euskaltzaindian eta bizi osoa euskalgintzari lotuta egon da. Ibilbide "atsegina eta poz handikoa" izan dela aitortu digu, eta izandako esperientzien eta bizipenen berri eman digu Iruñeko bihotzetik, Arturo Campion euskaltegitik.
Hemen duzu aukeran, batetik, elkarrizketa osoa irakurtzeko eta bestetik, elkarrizketaren zati bat bideoz ikusteko transkripzio eta guzti.

Elkarrizketa irakurtzeko


Transcription:[+] Transcription:[-]

Zure bizitzaren 30 urte luze eskaini dizkiozu euskararen irakaskuntzari.
Sagrario Aleman.- Bai. Nik uste dut txikitatik oso sartua nuela euskararenganako maitasuna eta konturatua nolabaiteko esanen genuke euskara zapaldua zegoela neurri handi batean edo euskaldunok zapalduak geundela gure hizkuntzagatik eta euskarari ez zitzaiola ematen hizkuntza guztiek duten balioa, hizkuntzak behar duen balioa, azken batean. Alde batetik esan dezaket suertea izan nuela, gure aitak oso garbi zuelako eta hori oso garbi azaltzen zigulako. Orduan, txikitatik, esan bezala, txikitatik hasi nintzen. Nahiz eta gero bete-betean sartu beharbada urte gehiago izan, ia hasi nintzen, ez dakit, 19 urtetan edo eskolak ematen helduen euskalduntzean bereziki, haurrekin ere zerbait aritu nintzen, baina ez eskola orduetan. Eskola orduetan ere bai gero Etxarrin, urteren batean, baina askotan eskola ordutik kanpo ziren haurrei ere ematen niena. Seminarioan ere uste dut eskola orduetan zela. Eta gero esan daiteke, ba, 78tik aurrera-edo batez ere helduen euskalduntzean jada nolabait ardura, liberazioa eta esango nuke liberazioa esaten duguna, dedikazioa horretara, eta ia lanbide ere bihurtu nuela.

Eta nola laburbilduko zenuke ibilbide hori?
S.A.- Nola laburtu? Ez dakit, ba, zer esan. Jende asko ezagutzeko aukera ematen duela. Erriberan aritu nintzen, Iruñean ere bai eta Sakanan ere bai. Batzuetan, noski, izaten dira zalantzak egiten dugun lan honekin zerbait erdiesten ote dugun, baina gero konturatzen zara baietz, jende asko ba ezagutu duzuna, beharbada ez nik eskolak ematen beraiei, baina batere jakin gabe etorri direnak –batere, batere ezin daiteke inoiz esan, guztiok edo gehienok baditugulako erreferentziazko zerbait- baina esan dezagun nolabait zerotik hasi direnak, eta orain euskaraz ari direla. Orduan, merezi duen lana da euskaldun asko atera da. Horietako asko irakaskuntzan aritu dira eskoletan edo beste nonbait, edo administrazioan ari dira, ari dira beste lantoki batzuetan eta horietako asko, gainera, euskaraz bizitzen saiatzen dela ahal duen neurrian, Iruñean beti ez da erraza, baina horrelakoak ikusten dituzula. Edo momentu batean batek esaten dizunean lehen erdaraz aritzen nintzen, eta orain, nahiz eta euskaraz jakin, eta orain euskaraz aritzen naiz, ba ikusten duzu ez dela beharbada irakaslearen meritua, norberarena da, egia da. Baina zerbaitetan ziur asko pauso hori eman dezan lagundu diogula, ezta? Orduan nik uste dut orokorrean esanen nuke atsegina izan dela, aukera handia eman digula jendea ezagutzeko eta, gainera, poz handia izan dugula ikustean hainbeste heldu euskaldundu dela gure lan honetan.

 

detalle2

Document library

C1
11-19-2013

x61pRelaContWAR

  • Noelia Lataburu (Maramara taldea)
16293074
03:36

x61pViewCountWAR

8078

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR